GAIXOTASUNAK

Ustiategietako animaliek ondoko gaixotasunak izan ditzakete.

Behi azienda

Burzelosia. Sukar altua eragiten du. Gibelari eta giltzurrunei eragiten die. 2003an antzeman zuten azken agerraldia Euskal Herrian.

Behien tuberkulosia. Mycobacterium bovis bakterioak eragindako pneumonia da.

Peripneumonia. Pneumonia larria edo kronikoa eragin dezake. Gizakia ez da kutsatzen.

Leukosia. Behien leuzemiaren birusak eragindako eritasuna da, eta tumoreak sortzen dizkie.

Behien infekziozko errinotrakeitisa. Behien arnasketa eta ugalketa aparatuei kalte egiten dien arnasbideetako eritasuna da.

Ardi eta ahuntz azienda

Burzelosia. Behiek izan dezaketen gaixotasun bera da.

Txerri azienda

Txerri izurri klasikoa. Pestibirusak eragindako gaixotasuna da. Hemorragiak eragiten dizkie. Ez diete pertsonei kutsatzen.

Txerri izurri afrikarra. Klasikoa bezalakoa, baina Asfibirusak eragindakoa.

Aujezsky gaixotasuna. Nerbio sistemari eragiten dio.