Nabarmentzekoak

 San Lorentzo ikastetxea
‘San Lorentzo ikastetxea’
Karrantza. Behe Erdi Aroan eta Aro Modernoan, Karrantza hezkuntza gune garrantzitsu bat izan zen Ahedo auzoko San Lorentzo Ikastetxeari esker. Latina eta Gramatika irakasten zituen, eta, ondoren, gazteei goi mailako ikasketak egiteko aukera ematen zien. Jarduera honetan, eskolako hondakinak bisitatu eta Karrantzako historiaren zati bat ezagutuko du bisitariak; besteak beste, eskolako sortzailea izan zen Diego Ahedoren bizitza eta ibilerak.
Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiak
‘Auzo etxe eta eskolak’
Dima. Bi hezkuntza mundu desberdin erakutsiko dira jarduera honetan. Lehenik, Antzasti-Euskaldunon Etxera (Artaun auzoan) egingo da bisita. Bertan, etxean eta familian haurrek jasotzen zituzten lehen ikaskuntza moduak birsortuko dira. Bigarren elkargunea Oba auzoa eta bertoko eskola zaharra izango dira; XX. mendeko auzo eskolen fenomenoa azalduko
da han. Bien artean oinez ibilbide gidatua egiteko aukera dago.
Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiak
‘Auzo eskola paregabea’
Barakaldo. 1919an, ehun auzo eskolatik gora eraikitzeko prozesua abiarazi zen Bizkaian. Eskola horiek  –batez ere, baserrialdeetako eta meatze  eta industria auzoetako–, analfabetismo maila altuak txikiagotu eta hezkuntza eta kulturako oreka faltak zuzentzeko eraiki zituzten. Barakaldok auzo eskola bat zabaltzeko betekizunak betetzen zituen, eta hala sortu zen Larrazabal eskola. Ismael Gorostizak diseinatu zuen eskola, eta 1928an zabaldu zuten. Gaur egun, eskola hura museo bat da, eta duela 90 urte baino gehiago hezkuntza nolakoa zen ikus daiteke.
Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiak
‘Ikasgela aire zabalean’
Zugaztieta. Zugaztieta inguruak aukera handiak ematen ditu ikuspegi didaktikotik. Gaur egungo paisaia gizakiak burdin mea erauzteko garatu zuen jarduera biziaren emaitza da: arrokak, meak, burdinaren garraioaren eta meatzaritza anaren aztarnak, putzu bihurtutako aire zabaleko meategiak…
Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiak
‘Artzain Ogibidea’
Karrantza. Mutur Beltz nekazaritza ekologiko, artistiko eta kulturaleko elkartea da, eta Karrantzako ardia eta artzain ogibidea sustatzea ditu helburu, biak galzorian baitaude. Ogibide horren jakintzak belaunaldiz belaunaldi igaro dira, kultura eta paisaia eraldatuz, baina azkar galtzen ari dira gaur egun. Jarduera horren bidez, artzain kulturaren eta bere ezagutza eta balioen transmisioaren funtsezko ezaugarriak jendeari helarazi nahi dizkiote.
Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiak
‘Geologia eskola Urdaibain’
Busturialdea. Urdaibai agertoki ezin hobea da geologiako eskola bat emateko. Bizkaiko ondare ekologikoaren zati nabarmena ezagutzera emango duen ibilbide bat egingo dute, natura ondarearen babesa eta zaintza sustatzeko.
Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiak
‘Erain. Erriberako arotzeria’
Bilbo. Bizkaiko XX. mendeko erriberako arotzeriari buruzko erakusketa bat atondu dute Bilboko Itsasmuseumen; ogibide horrek zuen garrantzi soziala eta ekonomikoa testuinguruan jartzen laguntzen du.