Konponketen ondorioz, ‘Antxustegi’-k ez du hasierako balio etnografikoa

ONDAREA. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak Antxustegi ontzia kentzea erabaki duela eta, Josune Ariztondok Batzar Nagusietan esan du egindako konponketengatik ontziak ez dituela hasierako elementu etnografikoak. Ontzian 1,5 milioi eurotik gora inbertitu dutela ere esan du, eta konponketa berrien kostu handiagatik kenduko dute.