Sailkatugabeak

Urdufolk jaialdia

Gaurtik etzira Urdufolk musika jaialdia egingo dute, Urduñan. Bost kontzertu izango dira. Gaur 19:30. El Transo gaiten bandaren kalejira. 21:15. Kontzertuak, Foru plazan: Sensei Music Ensemble eta Gaudi Galego. Bihar 10:00-14:00. Merkatu lokala, Foru plazan. 13:00. Matraka Culinary Center familientzako ikuskizuna, Foru plazan. 19:00. El Transo gaita bandaren kontzertua, Gernika plazan. 21:15. Kontzertuak, Foru plazan:...

Motzean

Organoa jotzeko toki bat? Ziortza-Bolibarko monasterioa. Instrumentu bat? Organoa. Eliza bat? Zeanurikoa, barrutik eta kanpotik. Konpositore bat? J.S. Bach. Musika estilo bat? Denak interesgarriak dira. Amets bat? Musika egiten jarraitzea beti. Oroitzapen bat? [Bilboko] Begoñako organoa jo nuenean, zaharberritzearen ondoren. Entzuteko kantu bat? The best (TinaTurner). Eta jotzeko? Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete). Organo jotzailea ez...

Lemoizko zentral nuklearra: kronologia

1971. Iberduerok eta Hidroelectrica Españolak Basordako kalan zentral nuklear bat eraikitzeko asmoa agertu zuten. 1972. Zentral nuklearra eraikitzen hasi ziren, baimen batzuk falta arren. Herritarrak eta udalak aurka agertu ziren. 1976. Plentzia eta Gorliz artean 50.000 laguneko manifestazioa izan zen, abuztuaren 29an. 150.000 sinadura bildu zituzten proiektuaren aurka. 1977. Uztailaren 14an, 200.000 laguneko manifestazioa egin...

Plentziako X. Itsas Martxa

Bihar egingo dute euskal presoen eskubideen aldeko X. Itsas Martxa, Plentzian. 12:00. Ekitaldia, Pirulin. 12:30. Martxaren hasiera, zubi zuritik. 12:30. Uretako kontzertua: Ines Osinaga. 15:00. Elkartasun bazkaria. 16:30. Andoni Ollokiegiren kontzertu akustikoa. 19:00. Orkestra Elektrotxaranga. 21:00. Skabidean.

Ekitaldiak

Bilboko Blues Festivalek hainbat diziplinatako abeslariak eta taldeak bilduko ditu hirian, gaurtik etzi arte. Gaur 11:00. Kontzertu pedagogikoa: Diablues eta Bluezifer. Oihan Vega aurkezlea eta Nagore Sanz kontrabaxu jotzailea. Guggenheim museoko auditoriumean. 19:00. The Big Flyers. Areatzako agertokian. 20:30. Vasti Jackson & The Mississippi Trinity. Areatzako agertokian. 22:15. Anthony Paule Soul Orchestra eta Terrie Odabi...

Zeanuriko Egiriñaoko Edurtzetako Amaren ermita

Helbidea. Egiriñao, Zeanuri. Ordutegia. Ermita itxita dago, baina burdinazko hesitik ikus daiteke barrua. San Ignazio egunez meza ospatzen da inguruan. Foru aldundiak doako autobusa jartzen du uztailaren 31n Areatzatik Pagomakurrera igotzeko.

Mundura ireki zen ekonomia

Mundura ireki zen ekonomia

Burdina eta artilea ezinbestekoak izan ziren duela bost mendeko Bizkaiaren eta bizkaitarren garapenerako, EHUko historia irakasle eta ikerlari Elena Llorenteren arabera.

27: batez besteko gastua, eurotan

Ekhilurren ordainketa sistema 11 hilabetean milioi bat euroko eragiketa bolumenera heldu ahal izateko, 37.000 eragiketa egin dituzte. Hau da, erabiltzaileen batez besteko ordainketak 27 eurokoak izan dira probatzen ibili diren bitartean.

Aixerrotako Paella Lehiaketa

Martitzenean egingo da 68. Aixerrotako Nazioarteko Paella Lehiaketa, Getxon. 08:00etatik 09:30era arte izango dute autoek sarbidea baimenduta. 10:30. Nazioarteko paella lehiaketan izena ematea. 12:00. Txalaparta deia, Ukastesen eskutik. 12:05. Aurreskua. 12:30. Dantza emanaldia, Itxas Argia dantza taldeko txikienekin. 13:30-14:30. Paellen aurkezpena. 17:30. Sari banaketa. 18:30. Erromeria, Urrats taldearekin.