Bizkaian dauden hontz zurien populazioa indartzeko asmoz, Gabontza proiektua abiatu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2009. urtean. Izan ere, azken urteotan behera egin du nabarmen espeziearen populazioak lurraldean. Urterik urtera, hainbat hontz askatuz joan dira pixkanaka, eta joan den asteko ostegunean beste hiru ale askatu zituzten. Guztira, 101 hontz libratu dituzte dagoeneko. Gorlizko Bizkaiko Animalia Basatiak...
Sailkatugabeak
Emanaldiak
Bihar. Maitane Sarralderen Desªnuda dantza garaikideko ikuskizuna, Bilboko Europa parkean, 13:00etan. Azaroak 26. Filmateka, Bilboko Berreginen Museoan, 11:00etan, 13:00etan, 17:00etan eta 19:00etan. Urtarrilak 28. Elizabeth Perezen Memoria de un pez bueno album ilustratuan oinarritutako ikuskizuna, Bermeoko Arrantzaleen Museoan, 13:00etan eta 18:00etan. Otsailak 25. Matxalen Bilbaoren eta Natalia Garciaren Serenity Suite dantza emanaldia, Balmasedako La Encartadan,...
Maitane Sarralde: “Korapiloak askatzea bezala ulertzen dut biluztea”
Kapituluka antolatu du Sarraldek 'Desªnuda' ikuskizuna: dantzaz dantza, metaforikoki biluztuko da bihar, 13:00etan, Bilboko Europa parkean. MusEkintzaren parte da emanaldia.
Arratzuko Arrolagune
Helbidea. Loiola auzoa, 4, Arratzu. Ordutegia. Domeketan, 10:00etatik 14:00etara. Sarrera. Doan. Kontaktua. 94-625 06 0 edo 634 243 762 telefonoetara deituta edo visiturdaibai@nuevaeuropa.eus helbidera idatzita. Web orria. Visiturdaibai.com/arrolagune-centro-de-interpretacion.
Usansolo: kronologia
Usansolotarrak 1980ko hamarkadaz geroztik ari dira desanexiorako pausoak ematen. Bizkaiko Aldundiaren eta Batzar Nagusien Batzordearen babesa dute. Lehen galdeketa Bereiztearen alde. 1987an egin zuten Usansoloren etorkizunari buruzko lehen galdeketa: %85ek egin zuten Galdakaotik bereizi eta udalerri bilakatzearen alde. Bideragarria. Galdakaoko Udalak egin zezala ikerketa sozioekonomiko bat Usansolo herri bideragarria izango litzatekeen jakiteko, hala eskatu zion...
Zierbenaren independentzia ospatu dute aurten ere
Zapatuan bete ziren 30 urte Bizkaiko Batzar Nagusiek Zierbena Abantotik bereizteko erabakia onartu zutenetik. Zierbenako alkateak esan du herriak azpiegitura eta bizi kalitate hobeak irabazi zituela.
103,5: Bermeora eroandako litroak, milioitan
Busturialdeko ur faltagatik, Bermeora ura itsasontziz eroaten hasi zen abuztuan. Egoera normalduta, asteon bukatu dute: 26 joan-etorritan, 103,5 milioi litro eroan dituzte. Lea-Artibain ere kendu dute alerta.
Greba egunak
Bizkaiko zahar etxeetako egoera «itogarria» salatzeko asmoz, zazpi greba egun deitu ditu LAB sindikatuak abendura bitarte. Hauek dira, egunez egun, iragarritako greba deialdiak: Zazpi greba egunak – Urriak 26, eguaztena. – Urriak 27, eguena. – Azaroak 17, eguena. – Azaroak 18, barikua. – Abenduak 14, eguaztena. – Abenduak 15, eguena. – Abenduak 16, barikua.
Ur kontsumo “arduragabea”, Karrantzan
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatu Amaia Antxustegik esan du Karrantzako abeltzainek ura “arduragabe” kontsumitzen dutela. Diputazioak eskatutako ikerketa batean oinarritu da hori esateko. Karrantzak Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoan sartzeko asmoa agertu zuenean, ikusi zuten abeltzaintza ustiategien % 70 zarratzeko zorian egon litezkeela, partzuergoak proposatutako tarifekin. Kontsumoari buruzko azterlan “sakonagoa” ere eskatu zuten, eta,...
Etxez etxeko laguntza zerbitzuak ere, greban
Udalen eta patronalen “utzikeria” salatzeko asmoz, grebara jo dute Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuetako beharginek. Urriaren 13an eta 21ean egin zituzten lehenengo lanuzteak —Ortuellan eta Basaurin, hurrenez hurren—, eta datorren eguenean izango da hirugarren eta azken greba eguna: Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean bilduko dira, 09:30ean, Bilbon. Etxez etxeko laguntza zerbitzuetako langileek sei urte baino...