Sailkatugabeak

Motzean

Zer garrantzi dute mugimendu sozialek Bilboko Aste Nagusian? Instituzioek dena jan dute. Mugimenduek ez dute soilik txosna jarri behar: musikan eta arte eszenikoetan zeresana izan behar dute. Aste Nagusiaren zer duzu gustukoen? Eremuak banaturik egotea eta ordutegi ezberdinak egotea gustuko dut. Niretzat, herri kirolen ikuskizunaz gozatu eta gero, eguerdi aldera pote bat hartu eta pintxo...

Bisita gidatuak

Bisitak euskaraz izango dira, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Urtarrilak 19, osteguna. 18:00etan eta 19:00etan. Otsailak 1, asteazkena. 18:00etan eta 19:00etan.

Durangoko datuak

CO2 isuri aurreikuspena. Tecnaliaren arabera, 2030ean 122.896 tona karbono dioxido isuriko dira . Garraioaren kutsadura. 2030ean Durangon isuriko den CO2-aren %69,7, garraioak sortuko du. Energia kontsumoa. Durangoko Udalak %35ean jaitsi nahi du bere energia kontsumoa 2030erako.

Kronologia

Usansolotarrak 1980ko hamarkadatik ari dira desanexiorako pausoak ematen. 1987. Lehengaldeketa egin zuten: %85ek Galdakaotik bereiztearen alde bozkatu zuen. Udalerri berriaren bideragarritasuna aztertu zen eta baiezko emaitza jaso zen. 1991. Galdakao Udalean bideragarritasuna auzitan jarri zuen beste txosten batek, eta prozesua eten zen. 2011. UH Usansolo Herria sortu zen. Urte hartako udal hauteskundeetan Usansolon errodlatutakoen %62aren babesa...

Mediku falta salatu dute hainbat herrik

Osasun zerbitzu publikoak eragindako kezkak eta kexak herriz herri zabaldu dira azken urtean. Larrabetzun, esaterako, salatu dute pandemia hasi zenez geroztik ez dutela ordezkorik jartzen herriko familia medikuaren oporrak direnean. Jakinarazpenik egin gabe, gainera. Lea-Artibain eta Arratian ere protestak egin dituzte, antzeko egoerarengatik. Arratiako hainbat udalek Osakidetzako lehen arreta indartzeko beharra aldarrikatu dute.

Metalgintza: hogei bilera eta 11 greba egun urtebetean

Iazko azaroan metalgintzako mahaia sortu zutenetik, hogei bilera egin dituzte; azkena, herenegun. Baita 11 greba egun ere, hiru alditan. Hasieran baino “gertuago” daude, baina ez dute akordiorik lortu. Bizkaiko lan itun handiena da: 52.000 langileri eragiten die. Urtea amaitu aurretik akordioa lortzeko interesa dute bi aldeek. Datorren eguaztenean bilduko dira berriro. Hala ere, patronalak iragarri...

“LGTBI+fobia” eta kolektiboaren “kriminalizazioa”

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak maiatzean esan zuen sei kasu ikertzen ari zirela Bilboko ustezko hilketekin lotuta. Hainbat komunikabideren arabera, ustezko hiltzailea gizonekin harremanak izateko Wapo aplikazioaren bidez jartzen zen harremanetan biktimekin. Euskal LGTBI+ Behatokiak heriotza horien atzean den “LGTBI+fobia” salatu zuen. Bilbo Bizkaia Harro plataformak “erantzukizuna” eskatu zuen, biktimak erruduntzat ez jotzeko. Eskatu...

Presidente berria du Athleticek: Jon Uriarte

Athleticek presidentea aldatu du. Aitor Elizegik klubaren gidaritza utzi du, eta Jon Uriarteren eskuetara igaro da. Ekainean izan ziren hauteskundeak, eta Uriartek bazkideen babesa duela argi geratu da. Izan ere, bozkatu zuten bazkideen %46,71k eman zioten botoa. Laster iritsi ziren aldaketak. Hitzeman bezala, Ernesto Valverde da gizonen lehen taldeko entrenatzaile berria. Iraia Iturregik jarraitu du...