Presidente berria du Athleticek: Jon Uriarte

Athleticek presidentea aldatu du. Aitor Elizegik klubaren gidaritza utzi du, eta Jon Uriarteren eskuetara igaro da. Ekainean izan ziren hauteskundeak, eta Uriartek bazkideen babesa duela argi geratu da. Izan ere, bozkatu zuten bazkideen %46,71k eman zioten botoa.

Laster iritsi ziren aldaketak. Hitzeman bezala, Ernesto Valverde da gizonen lehen taldeko entrenatzaile berria. Iraia Iturregik jarraitu du emakumeen taldean.