Sailkatugabeak

89 mila litro sagardo

Bizkaiko sagardo ekoizleentzat, 2022ko uzta ez da ona izan. Guztira, 89.000 litro inguru ekoitzi dituzte. Iaz, 20.000 litro gehiago lortu zituzten, gutxi gorabehera. Beroak eragin du murrizketa: bai udakoak, baita udazken hasierakoak ere.

Motzean

Zergatik sortu zen Gernika Gogortauz? Ez bakarrik gogoratzeko. Gogoratu daiteke eta hor utzi, baina beste era batera egitea erabaki zen; era aktibo batean, etorkizunari begira. Ekarpen oso berritzailea izan zen memoriaren inguruko ikuspuntu hori. Gaur egun, nola irudikatzen dugu bakea? Bakean pentsatzen dugunean, berdintasunetik pentsatzen dugu; izan ere, ikuspegi feministaren ekarpenak ezinbestekoak dira. Gainera, era...

Balmasedako gaztelua

Ordutegia. Zehazteko aukera. Bi orduko ibilbidea guztira. Sarrera. 100 euro taldeko. Kontaktua. 605-757 420. Webgunea. Alboanenkarterri.com.

Kexak Behatokian

Azken urteetan, Barakaldoko udal zerbitzu publikoekin lotutako hainbat salaketa jaso ditu Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. Agurne Gaubeka zuzendariak azaldu duenez, erakundeek, oro har, Barakaldoko hiztun kopurua hartzen dute kontuan, “eta, horren arabera, badirudi eskubide gutxiago dutela zerbitzuak euskaraz jasotzeko, edo erakundeek neurri gutxiago hartzen dituztela. Udalak herritarren kexen aurrean jarduten du, baina prebentzio lana ere behar...

100.000 euro, erasoetatik babesteko

BILBO. Diputazioak 100.000 euroko funtsa sortu du, ustiategiak basurdeen, orkatzen, otsoen, saien eta azerien erasoetatik babesten laguntzeko. Hesiak, artzain elektrikoak, ganadua geolokalizatzeko gailuak eta mastinak finantzatuko ditu. Otsailaren 28r...

Erasoak Bizkaian

Azken bost urteetan 69 eraso salatu dituzte Bizkaian.• 2018. Lau eraso.• 2019. Hiru.• 2020. Hamazortzi.• 2021. Sei.• 2022. 38.

Batzar Nagusietako eztabaida

Astelehenean Bizkaiko Batzar Nagusietan eztabaidatu zuten otsoaren gatazkaz. Amaia Antxustegi (Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatua). “Ezin dugu alarmarik sortu. Otsoak ez du abeltzaintza arriskuan jartzen”. Iratxe Arriola (EH Bilduko batzarkidea). “Prebentzio neurriak ez dira eraginkorrak izan. Azkenean, baserritarrak egongo dira desagertzeko zorian. Abeltzaintza estentsiboa eta otsoa ez dira bateragarriak”.  

%14: langabezia tasa herrian

Santurtzin lanik gabe den biztanle kopurua Bizkaikoa eta Ezkerraldekoa baino handiagoa den arren (%14koa), urte batean ia bi puntu jaitsi da, iaz %15,9koa baitzen.

Neguko Bidaiako kontzertuak

Neguko Bidaiako kontzertu denak, Getxoko Andres Isasi musika eskolaren auditoriumean izango dira, 19:30ean. Urtarrila Bihar. Harribitxi, euskal folklorea. 21a. Ernesto Chulia eta Pia Rojas, musika klasikoa. 28a. Lumiere hirukotea, musika klasikoa. Otsaila 4a. Big Band Leioa, jazz. 11. Melted Klocks, rock. 18a. Los Parranderos de Mexico, mariatxiak.