Motzean

Zergatik sortu zen Gernika Gogortauz? Ez bakarrik gogoratzeko. Gogoratu daiteke eta hor utzi, baina beste era batera egitea erabaki zen; era aktibo batean, etorkizunari begira. Ekarpen oso berritzailea izan zen memoriaren inguruko ikuspuntu hori.

Gaur egun, nola irudikatzen dugu bakea? Bakean pentsatzen dugunean, berdintasunetik pentsatzen dugu; izan ere, ikuspegi feministaren ekarpenak ezinbestekoak dira. Gainera, era justu batean ulertu behar da. Gaur egun dauden ezberdintasunak sistema ekonomiko, politiko eta kultural baten emaitzak dira; eta horretaz jabetu behar dugu.

Gernikan bakearen ikurraren ideia barneratuta dago? Hiriaren sinbologia hori bertatik eta kanpotik dago aitortua. Denok ezagutzen dugu Picassoren kuadroa, esaterako. Hala ere, uste dut oraindik lan asko egin behar dugula bake hezkuntza zabaltzeko. Bakearen alde lan egiteak ez du inoiz ospe onik eduki; batez ere, bake garaiak ez direnean.