Eguaztenean igaro ziren epailearen aurretik asteburuan Getxon lonja bat okupatu zuten sei lagunak. Barikuan, 22:00 aldera, Itzubaltzeta auzoko Kresaltzu kalean BBVAren bulegoa izandako lokalera sartu ziren, eta okupatu egin zuten. Hutsik zegoen aspaldian. Berehala azaldu zen Ertzaintza, baina ez zuen inor kaleratu. Sare sozialetatik babesa eskatu zuten barruan zeudenek. Zapatu goizean atera zituzten sei lagunak,...
Sailkatugabeak
Balmasedako zubia
Helbidea. Kristo kalea. Balmaseda. Ordutegia. Balmasedako alde zaharra ezagutzeko bisita gidatuetan ikus daiteke zubi zaharra, gidariak lagunduta. Aurrez hitzartu behar da ordua. Ordu eta erdiko bisita izan ohi da. Sarrera. Hamar euro gehi BEZa. 9 urtetik beherakoak, doan. Kontaktua. 605-75 74 20 telefono zenbakia edo alboan@alboanenkarterri.com helbide elektronikoa. Web orria. Turismo.balmaseda.eus.
Motzean
Zein plater duzu gustukoen? Udan, batez ere, piper berdeak eta tokiko tomate entsalada on bat. Hortaz gain, txipiroiak, edozein eratara eginak. Eta gutxien? Ezin dut jan ostrarik. Konpromisoagatik soilik jaten ditut, plater batean gutxi jartzen dutenean. Zein da zerbitzari lanak duen alderdirik zailena? Txarrena da bezero batzuei gustatu ezin izatea. Saiatzen zara haiek gustura egoten,...
21: autobus elektrikoak
Bilbobusen 21 autobus elektrikora heltzea du xede Bilboko Udalak aurten. Egun, hamahiru autobus elektriko daude Bizkaiko hiriburuko errepideetan. Metroarekin batera sinatutako akordioari esker, beste zortzi ibilgailu elektriko egongo dira.
Zalantzak gidaririk gabeko autobusen harira
Metroaren eta Bilbobusen arteko akordioaren aurkezpenean, Alsa autobus konpainiako Luis Garcia Panizok ez du baztertu gidaririk gabeko autobus autonomoak Bilbora ekartzeko aukera. Hark azaldu duenez, Alsa bi eredu berri probatzen dabil: hidrogenozkoa eta autonomo guztiz elektrikoa. Espainiako Estatuko legediak, ordea, oraindik ez du modurik ematen gidaririk gabeko autobusak errepidean ibiltzeko.
Mundaka: alkate ohia, hautagai independente
Herritarren Alternatiba hautagaitza independentea sortu dute Mundakan, maiatzeko udal hauteskundeetan aurkezteko. Mikel Bilbao alkate ohia izango da zerrendaburua. Bilbaok alkatetza lortu zuen 2019ko hauteskundeetan, EAJren zerrendaburu izanda. Ez zen alderdikidea, independentea baizik. Alderdiarekin izandako desadostasunengatik, bere taldeko zinegotziek zentsura mozioa egin eta kargutik kendu zuten 2021ean.
Guneak
Arteagako Musiktopak zazpi gune izango ditu. Bosten obrak hasita daude, eta urte bukaeran amaituko dituzte. Besteetarako finantzaketa falta da. 1. Kanpa sentsoriala. Eskulturentzako parke bat egongo da: kanpa sentsoriala. Parkeko elementuek euskal folkeko musika tradizionalak eta haren printzipio akustikoak gogoraraziko dituzte: besteak beste, txistua bezalako aerofonoak eta txalaparta bezalako idofonoak. 2. Harrera gunea. Harrera eta...
Lehenengoz opera bat emango dute Musika Musican
Bilboko Musika Musica jaialdian opera bat emango dute lehenengoz. Gaur 21:00etan eta bihar 13:30ean eta 20:30ean, Gian Carlo Menottiren The Telephone, or L’Amour à trois operaz gozatzeko aukera egongo da Euskaldunan. Jaialdiko zuzendari Begoña Escribanoren esanetan, “desberdina da, dibertigarria, laburra”. Horrek erraztu die programatu ahal izatea. Izan ere, jaialdiarentzat “erronka handiegia” litzateke ohiko opera bat...
Ibarrangeluko San Andres eliza
Helbidea. Elexalde auzoa, 1. Ibarrangelu. Ordutegia. Hilean bisita gidatu bat egoten da, 11:00etan. Hurrengoa martxoaren 31n izango da. Turismo agentziaren web orrian iragartzen dituzte, eta han egin daiteke erreserba. Beste bisita batzuk ere lotu daitezke, gutxienez lau laguneko taldeentzat. Sarrera. Helduek, hamabost euro; 6 eta 12 urte artekoek, 7,5 euro; 6 urte arteko umeek, doan....
Motzean
Bidaiatzeko herrialde bat? Grezia. Nabigatzeko itsaso bat? Mediterraneoa. Kozinatzeko platerik gogokoena? Txipiroiak beren tintarekin. Janaririk gustukoena? Bakailaoa pil-pil erara. Gozoa ala gazia? Gozoa. Arraina edo haragia? Arraina. Liburu bat? El libro del desasosiego (Artegatasunaren liburua), Fernando Pessoa idazlearena.