Mundaka: alkate ohia, hautagai independente

Herritarren Alternatiba hautagaitza independentea sortu dute Mundakan, maiatzeko udal hauteskundeetan aurkezteko. Mikel Bilbao alkate ohia izango da zerrendaburua.

Bilbaok alkatetza lortu zuen 2019ko hauteskundeetan, EAJren zerrendaburu izanda. Ez zen alderdikidea, independentea baizik. Alderdiarekin izandako desadostasunengatik, bere taldeko zinegotziek zentsura mozioa egin eta kargutik kendu zuten 2021ean.