Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Sailkatugabeak

LEHEN EUSKAL HERRITARRA, 18. LEKUAN

Hamazortzigarren lekura arte ez zen bizkaitarrik —ezta euskal herritarrik ere— ageri Igorreko Munduko Ziklo-kros Lehiaketan; Egoitz Murgoitio izan zen lehenengoa —irudian—. Belgikarrak izan ziren nagusi domekan. Hain zuzen, Kevin Pauwelsek bukatu zuen lehenengo Igorreko zirkuitua, ordubete pasatxoan; gertutik jarraitu zion Sven Nys herrikideak. Hirugarren lekua ere belgikarrentzat izan zen: Tom Meeusenek eskuratu zuen. Igorreko ziklo-kros proba aurten ez egiteko arriskuan egon dela azaldu du Juan Mari Zurinagak, Arratia Txirrindularitza Taldeko presidenteak, "erakundeen eta, batez ere, Jaurlaritzaren murrizketengatik".

Ganekogortako parke eolikoa geldiarazi nahi dute EAJk eta Bilduk

Ganekogortako parke eolikoaren proiektua geldiarazi egin behar dela adierazi dute Bilduk eta EAJk, koalizioak jakitera eman duenez. Horretarako, arauz besteko proposamen bat aurkeztu dute proiektuari buruz. Horrez gain, parkearen proiektua geldiarazteko Bizkaiko Batzar Nagusiek eman beharreko pausoak proposatu dituzte. Bi taldeok batuta gehiengo osoa eratzen dutenez, proposamena onartu egingo da.

Bilduren ustez, parke eolikoa Ganekogortan jartzearen aurkako jarrera agertu behar dute Batzar Nagusiek. Inguru natural horretan era horretako parke bat jartzeko "justifikaziorik ez" dagoela deritzote. Haien ustez, ingurumen baliabideak lehenetsi behar dira "errendimendu eskasa" izango duen proiektu baten aldean.

"Bistakoa da", Bilduren arabera, proiektua eraikitzeko eta martxan jartzeko lanek "kalte izugarria" eragingo lieketela espezie babestu batzuei eta paisaiari. Hori dela eta, Bizkaiko Batzar Nagusiei esan diete eska diezaiola Eusko Jaurlaritzari ingurumen inpaktuari buruzko aldeko txostenik ez emateko.

Azkenik, nahi dute Batzar Nagusiek eska diezaiotela Eusko Jaurlaritzari EAEko energia eolikoaren 2002ko Lurralde Plan Sektorialaren iraunaldia eteteko. Neurri horri euts diezaiotela nahi dute "dimentsio energetikoaz gain ingurumen arloa ere barneratzen duen energia eolikoaren LPS berria onartu arte".

Hainbat arrazoi jaso ditu Bilduk proiektuaren aurka agertzeko. Besteak beste, gogora ekarri dutenez, "estatuko gisa horretako gainontzeko planek ez bezala, funtzio horretarako baztertzen diren guneak ez ditu barneratzen" Ganekogortako proiektuak. Horrez gain, Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusiek salatu zuten "gaur egun guztiz zaharkiturik dauden aurrekontuetan" oinarritu zela Lurralde Plan Sektoriala. Bilduk adierazi duenez, horren ondorioz Batzar Nagusiek "plana aztertzeko eskatu zuten, baita kokalekuak berriz aztertzeko ere; hori egin artean, tramitazio fasean zeuden parkeei zegozkien baimenak emateko prozesua eteteko eskatu zuten". Hain zuzen, gogora ekarri dutenez, Ganekogortako parkerako hogei haize errota egitekoak ziren planaren arabera; gaur egun, ordea, hamabi jartzeko asmoa dagoela dio. "Beraz, jadanik ez du sostengu juridikorik", ondorioztatu dute.

Energia kopuru "ia hutsala"

Bizkaiko Bildu koalizioak, gainera, adierazi du "ia hutsala" izango dela parkeak sortuko duen energia kantitatea. Jakinarazi dutenez, hamabi haize errotaren potentzia, guztira, 10,2 megawatt izango da; "hau da, 2010eko Euskadiko estrategia energetikoaren arabera, haizearen bidez lortutako energiaren %1,6".

Potentziari dagokionez, ordea, azaldu dute Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian kontsumitzen den energia guztiaren "%0,16 soilik" ekoitziko duela Ganekogortako parkeak. Kantitatea hori, gainera, are txikiagoa izango dela deritzote, haize errotak errendimendu osoan oso gutxitan ariko direla ondorioztatuta —gogora ekarri dute errendimendua txikiagotu egiten dela baldintza meteorologikoen arabera—. Hori dela eta, hain energia kopuru urria ekoizteko era horretako balioa duen natur baliabidea suntsitzea ez dela onartzekoa diote.

Balio emozionala

Arrazoi teknikoak aipatzeaz gain, Bilduk adierazi du mendi gainak "industria bat bera ere" jartzeko gune ezin daitezkeela bihur, "balio estetiko eta emozional handia" dutela eta "aberastasun natural zein arkitektoniko" direla argudiatuta. Gogora ekarri dute, gainera, Ganekogorta ingurua "Gorbeia, Urkiola eta Armañon parke naturalak lotzen dituen igarobidea" dela.

Urdaibaiko erraiak, garbiago

Goizean goiz jarria zuen Euskal Espeleologoen Elkargoak deialdia Gautegiz Arteagan. Helburua, Ozamiz I kobazuloa garbitzea. Eta arrakasta izan zuen deialdiak, ingurumenarekiko duten konpromisoak bultzaturik, 30 boluntariotik gora batu baitziren zapat...