LEHEN EUSKAL HERRITARRA, 18. LEKUAN

Hamazortzigarren lekura arte ez zen bizkaitarrik —ezta euskal herritarrik ere— ageri Igorreko Munduko Ziklo-kros Lehiaketan; Egoitz Murgoitio izan zen lehenengoa —irudian—. Belgikarrak izan ziren nagusi domekan. Hain zuzen, Kevin Pauwelsek bukatu zuen lehenengo Igorreko zirkuitua, ordubete pasatxoan; gertutik jarraitu zion Sven Nys herrikideak. Hirugarren lekua ere belgikarrentzat izan zen: Tom Meeusenek eskuratu zuen. Igorreko ziklo-kros proba aurten ez egiteko arriskuan egon dela azaldu du Juan Mari Zurinagak, Arratia Txirrindularitza Taldeko presidenteak, "erakundeen eta, batez ere, Jaurlaritzaren murrizketengatik".