Sailkatugabeak

Bilboko Mariaren Bihotza plazako aztarnategia

Helbidea. Mariaren Bihotza plaza. Bilbo. Ordutegia. Bisita librerako, martitzenetik barikura, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Bisita gidatuak, aurrez adostuta, martitzenetik zapatura, 10:00etatik 13:30era eta domeketan 10:00etatik 14:00etara. Kontaktua. 944-15 02 31. Web orria. Bilbokoberreginenmuseoa.eus.

Motzean

Historiako une bat? Antzinako Greziako mundua. Geografiako toki bat? Antartida. Jateko? Txuleta. Kolore bat? Urdina. Material bat? Artilea. Bidaiatzeko toki bat? Grezia. Liburu bat? Michael Enderen Amaigabeko istorioa. Pelikula bat? Paul Urkijoren Irati. Bertan azaltzeko ohorea izan dut; filmeko ehulea naiz. Zerk egiten zaitu zoriontsu? Toki berriak ezagutzeak.

10: obrek zenbat urte iraungo duten

Javier Martinez Bilboko Udaleko Hiri Plangintza Saileko zuzenda- riak dio proiektuak hamar urte be- harko dituela obra guztiak egiteko. Azaldu duenez, etxebizitzen erai- kitze lanak kateatuz joango dira, eta eraikin bakoitza egiteko biz- pahiru urte beharko dituzte

Tren geltokiaren alde mobilizatu dira Usansolon

Usansoloko laurehun bizilagun inguruk manifestazioa egin zuten gaur zortzi, Geltoki bat Usansolo erdian lelopean. Metroaren bosgarren lineak lineak aldaketak ekarriko ditu egungo sarean. Usansolon, aurreikusia dago geltokia herriko erdigunetik kendu eta Galdakao-Usansolo Ospitalearen albora eramatea. Usansolo Herria plataformak adierazi duenez, 5.000 lagun inguruk erabiltzen dute egunero geltoki hori: “Durangotik Bilbora joateko gehien erabiltzen dena da”....

Tontolapiko Eguna

Tontolapiko Eguna egingo dute gaur Durangon, bigarrenez, Aurora Abasolo parkean eta Landako gunearen eta Plateruena kultur aterpearen inguruetan. 12:00-14:00 eta 17:00-20:00. Adrian Condek La Petite Caravane antzezlan laburra antzeztuko du etengabe. 12:30. Parena konpainiak clown eta bufoi estiloak nahasten dituen Siroko kaleko ikuskizuna taularatuko du. 18:00. La Nordika taldeak Cándido izeneko zirku ipuina kontatuko du....

Artedrama Topaketak

Artedrama antzerki topaketa egigno dute Aulestin, astelehenetik zapatura. Ikuskizunak 21:30ean hasiko dira, frontoian. Sarrerak doakoak dira, azken bietarakoak izan ezik (bosna euro). Aulestiko Ilun-zar tabernan daude. Apirilak 10. Atx Teatroa taldearen Balbea. Apirilak 11. Kulunka teatro konpainiaren André eta Dorine. Apirilak 12. Itziar Morenoren Memoria. Apirilak 13. Oier Zuñigaren Eresia. Apirilak 14. Metrokoadrokaren Zeozertan dabil...

Ondarroako kofradia zaharra

Helbidea. Erribera Kalea, 9. Ondarroa. Ordutegia. Asteartetik ostiralera 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Kontaktua. Turismobulegoa@ondarroa.eus eta 94-683 19 51.

Sopela berriro ezagutzeko saioa

Sopela berriro ezagutzeko saioa

Koldo Somokueto historialariak herriko historia ikertu du, 1890etik 1950era. Besteak beste, jomuga izan ditu trenaren iritsiera, emakumeen jarduna eta euskararen egoera.