Gabonetako kanpaina betean daude merkataritza eta ostalaritza sektoreak. Diotenez, azken urteetan aldatzen ari kontsumitzeko ohitura. Elikadura arloan, gutxiago eta merkeago erosten da. Opariak erosteko sasoia, ostera, aurreratu egin da.
Sailkatugabeak
Arrantza kuoten banaketan ezustekorik ez Bizkaiko eta Gipuzkoako ontzientzat
Baxurako barkuek arrantzatzen dituzten espezie nagusien artean, hegaluzearena handitu egin da, eta berdelarena txikitu. Antxoarena berdin utzi du Bruselak.
Uholderik ez izateko lanak amaitu dituzte Ibaizabalen eta Nerbioin
Ibaizabal eta Nerbioi ibaietan uholderik ez izateko lanak amaitutzat eman ditu Uraren Euskal Agentziak. 11 urte eta hiru faseren ostean, bukatu dira lanak, 36,2 milioi euroko inbertsioarekin. Lan horiei esker, Basauriko eta Galdakaoko 5.200 herritar bizi diren eremu horretan ez da uholderik izango, orain «ohikoak» baitira. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen...
Sormenaren geruzak
Aretoko zutabeetako batean ipini dute: orri handi bat, zuria gailen, askotariko geruzak pilatuta dituena. Margoak latz bilakatu du hondoa, eta erliebea eman dio euskarri lauari: margoaren hezetasunak tolesdurak txertatu dizkio azalerari; pintura zuria txaplatetan bildu da han-hemen, eta estali gabe geratu dira, ostera, eremu batzuk. Gainean, beste geruza bat: gometsak barreiatuta, zuritasunean orbanak. Gertu, formatu...
Bilbobuseko langileak lan itun eske dabiltza
Langile batzordeak salatu du Bilboko Udalak ez duela negoziatzeko prestasunik. Azaroaren 22an, 27an eta 29an eta abenduaren 4an, 12an eta 21ean ere greba egingo dute, egoera "larria" dela eta.
Busturialdean garraio publikoa hobetzeko proposamena egingo dute
Eskualdeko 11 udalerri batu dira. Ordutegi maiztasuna da identifikatu duten arazo nagusia.
Bilboko Metroak deskontua luzatuko du
Gaur egun, Bilboko Metroaren bidaiariek %50eko deskontua dute haien joan-etorrietan Espainiako Gobernuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarkidetza dela eta. Madrilek ordaintzen du deskontuaren %30, eta Bizkaiak beste %20a. Uztaileko lehen hamabostaldian deskontu hura ez zenez ezarri, beste hamahiru egunez luzatuko dute, 2024ko urtarrilaren 13ra arte —hura barne—. Urtarrilaren 14tik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duen...
Dimako Errotazar zentral hidroelektrikoa
Helbidea. Indusi auzoa, 25. Dima. Dima eta Otxandio arteko errepidean. Ordutegia. Zerratuta egoten da, baina aldez aurretik eskatuta bisitatu daiteke. Sarrera. Doakoa. Kontaktua. 659-80.35.06 da bisitak eskatzeko telefono zenbakia.
Hamazortzi bertsolariak
BIHARKOAK (LARUNBATA) 1. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gernika-Lumo, 1993 Fisikaria eta irakaslea. Donostian bizi da, eta Lilibertso Busturialdeko bertso eskolako kidea da. Bizkaiko txapelketan 2018an parte hartu zuen lehenengoz, eta 2021ean finalista izan zen. 2. Gorka Pagonabarraga Agorria, Durango, 2000 Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 2018an parte hartu zuen lehenengoz, eta 2021ean finalista izan zen. 2022koa izan zuen aurreneko Txapelketa Nagusia. 3. Xabat Galletebeitia Abaroa, Lekeitio, 1986 Farmazialaria ikasketaz,...
Finalaurrekoetako lanak
• Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian. • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian. • Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian. • Ganbarako lana: puntua emanda bertso bi, zortziko txikian; eta gaia emanda hiru bertso, doinu eta neurri librean.