Iritzia

Guay

Igor Elordui Etxebarria

Hauxe pasa den zapatuko BERRIAn argitaratu zen Zaldieroaren De Rerum Natura zinta: landa batean jesarrita daude, lasai antzean, Gorentasuna eta Yoda. Gorentasunak diotso Yodari "Atzo euspañolez ari ziren gazte batzuk ikusi nituen kalean...". "Euskañolez?" galdetzen dio Yodak; "Ez, ez: Euspañolez. Euskañolaren eboluzio are garatuago bat! %10a euskara zen (gutxi gorabehera!)", erantzuten dio Gorentasunak.

Ondo

Nerea Ibarzabal

Helduen margotzeko ohitura faltari buruzko sarrera bat irakurri nuen behin Argia aldizkarian, nola umetan denontzat hain normala den jarduera bat pixkanaka desagertuz joaten den gure bizitzetatik, "nik ez dakit marrazten" esatera iristeraino. Francesco Tonucci pedagogoaren ustez, nagusitu ahala hezkuntza sistemak eta inguruak beste jarduera batzuei ematen die garrantzia, eta sormenarekin lotura duten arloak gutxietsi egiten dira —kantua, marrazketa, eskulanak...—.

Gaua

Igor Elordui Etxebarria
Zure altzoan jaio nintzen, urteberri eguneko ordu txikietan. Imajinatzen dut nire bizitzako lehen hilabetetan guztiz emankorra suertatuko zinela, guztiontzat bezala, pertsonoi jaio berritan dagozkigun zereginetarako: bularra edo...

Etxeko kontuak

Nerea Ibarzabal

Badira estatu mailako sekretuak, gutun azal marroixka klandestinoetan edo disko gogorretan ezkutatuak, batzar gela ilunetan giltzapetuak, heriotzaz mehatxatuak, informazio gorenak, arriskutsuak... eta, gero, horien guztien gainetik daude etxeko kontuak. Gurasoek ahalegin berezia egin zuten zuk ezberdindu zenitzan lagunei kontatzeko moduko gauzak eta kontatu ezinekoak. Gauza hauek etxekoon artean geratzen dira, bai txiki? Eta horrela pixkanaka ulertuz zoaz kanpora begira gerta dakizukeen gauzarik txarrena dela zutaz baino, zureez gaizki hitz egiten dela ohartzea.

Utopia vs Distopia

Igor Elordui Etxebarria

Okindegi bat zabaldu dute, eta ogia doan banatzen diete auzokideei; zinema aretoa berriz ireki dute, eta igandero filmak ematen dituzte; eliza zaharrean gaztetxea eraiki dute; irrati-estudio bat prestatzen ari dira, bai eta auzoko musika-taldeentzako entseatzeko leku bat ere; baratze ekologikoa, oilategia eta fruta arbolak zaintzen dituzte; musu-truk denda zabaldu dute... eta euskaraz ere inguruko beste lekuetan baino gehiago egiten da. Hilean bitan elkartzen dira auzo batzarrean, eta eguneroko martxa lantaldeen bitartez kudeatzen dute. Sarreran "auzo-boterea" dago idatzita. Errekaleor da, Gasteizko alkate Urtaranek eraitsi gura duen auzoa. Asteon, Euskadi Irratian Bernardo Atxagari entzun diot gaiari buruzko gogoetan: "Utopiaren nahia behin eta berriz gauzatzen da, eta azkeneko aldia, nik dakidala, Errekaleorren".

Krak

Nerea Ibarzabal
Unikornioen marrazkiz apaindutako mezu positibodun karpetak, zoriontsu izateko agintzen dizuten pultserak -be happy, now-, uda eta poza eskutik doazela iradokitzen duten kanta planoak, eta bat-batean zu, denen erdian, jende zoriontsuak ...

Aupa Athletiiic!

Igor Elordui Etxebarria

Kirolzaleak garenontzat aurtengo maiatzeko egunak agurrez beterikoak izan dira (onartuko didazue oraingoan kirolari, eta bereziki Athletici, tartea egitea iritzirako diren lerrootan).

Hacker

Nerea Ibarzabal

WannaCry birusak munduko hainbat enpresa handi aztoratu ditu aste honetan, milaka eta milaka ordenagailu hackeatzea lortu baitu denbora tarte laburrean. Interesgarria bezain erakargarria iruditzen zait segurutzat eman izan ditugun gauzen frakasoa, sistema zibernetikoen erorketa, datu denen galera, funtzionatzeko modu baten amaiera; 2000 Efektuarengan sinetsi zutenak imajina ditzaket "esan genizuen!" oihukatzen, 2020a iristeko beldurrez.

Gzia Esbdikueen Aldrraikapen Uniebratsla

Igor Elordui Etxebarria
Giozn-eamkume guztaik akse jaoizten dira, dunitsaun eta eksuibde bebreark dituzleta; eta ezauegra eta kotzinentzia duetnez greo, eklarren atrean seinde lgeez joktau behrara dute.Gziaki orori dagokzio Aldakirrapen hoentan aideriz...

Nahi al duzu izan?

Nerea Ibarzabal

Badira galdera nahasgarriak, galdera zuzenak eta testetan a, b edo c erantzutekoak. Badira galdera tranpak, galdera indiskretuak, galdetzen dutena ez, baizik eta beste zerbait jakin nahi dutenak, galdera irekiak, erantzuna badakitenak edo kuxkuxero baten galderak. Bi perpaus negatibo dituzten galdera deszifraezinak, espero dituzun galderak eta sorpresan harrapatzen zaituztenak.