Iritzia

‘Be Country, my friend’

Igor Elordui Etxebarria

Hautsak harrotu zituen, lehengoan, apirilean egingo den Euskal Herriko txirrindulari-lasterketaren izenari Itzuliari, alegia, antolatzaileek Basque Country gehitzeko erabakiak (Itzulia-Basque Country); bai, behintzat, txiolandiako eremu haizetsuan. Hala, txio guztien artetik, pare bat dakartzat lerrootara: Mikel Urteagak zera txiokatu zuen: Espainian: Vuelta a España - Italian: Giro d'Italia - Frantzian: Le Tour de France - Euskal Herrian: Itzulia Basque Country #akonplejatuak. Eta, ironiaz, Igor Elortzak: Bertsolari Txapelketa Basque Country. Ez.

Bihotz hila

Igor Elordui Etxebarria

Bihotz hila, horixe eragin didate aurreko asteko hiru gertakarik, eta nekez topatuko dut berba egokiagorik sorrarazi didaten tristura eta atsekabea adierazteko. Are handiagoa, gainera, hain desberdinki tratatu direnean iritzi publikoa deritzon horren partetik (iritzitik gutxiago eta publikatutik gehiago duen horren partetik).

Marta eta Manuel

Nerea Ibarzabal

Jakin nahi nuke zer den Marta Sanchez izatea. Zer den zilegitasuna sentitzea norbere herrialdeko ereserkiaren letra idazteko, eta gainera jakiteko herritar asko ados egongo direla idazten duzun horrekin.

Testuingurua

Igor Elordui Etxebarria

Testuingurua zer den? Hona hemen, euskararen C2an edo 4. maila delakoan gabiltzanok ematen jakin beharko genukeen erantzuna:

Hiztunok, komunikatzean, ekintza komunikatibo bat gauzatzen dugu (hitz egitea, idaztea... hizkuntzarekin gauzak egitea da). Bada, ekintza komunikatiboak testuinguru batean gauzatzen dira beti.

Lur zatia

Nerea Ibarzabal

Gizonak badu inguru latz bat menderatzeko premia, gizonak badu lehendik hor zegoena berak deskubritu duela esateko ohitura, gizonak badu berak deskubritutakoari bere izena jartzeko beharra. Halaxe egin zuen Ameriketara zeharo galduta iritsi zenean, eta halaxe egin du gerora ere beste hainbat gerra motatan.

Bizitza palko batean

Igor Elordui Etxebarria

Palkoa da futbol-partida bat ikusteko dagoen lekurik txarrena. Horixe aurreko astean, gaur zortzi, lagunek —athleticzaleak eta bazkideak, eurak ere—, Athleticek eta Eibarrek jokatu zuten norgehiagokaren ostean egin zidaten galderari eman nion erantzuna.

Almendra

Nerea Ibarzabal
Nerabezaroa hasten da almendra olioa dutxara iristen den momentuan, abisatu gabe. Amak ninjen bizkortasunez erreparatu die haztear dauden zure bular, sabel, izter eta ipurdiei, eta zas!, gauetik goizera pote bat gehiago duzu xaboien fam...

Segurtasunaren izenean

Igor Elordui Etxebarria

Gabonak ez dira izan aurten, preseski, Bilbon, telebistako iragarkiek, merkataritza-gune eta eguberrietako parafernalia horrek guztiak erakutsi gura izaten diguten ontasunaren eta alaitasunaren alegoria: gazte batek begia galdu zuen beste gazte-talde batek, hari lapurtu guran, eraso egin eta gero. Ibon Urrengoetxea hil zuten adin txikiko bik. Autodun batek bi oinezko harrapatu zituen, eta larriki zauritu. Gazte bati lau labankada eman zizkioten gazte-talde biren arteko borroka batean. Botila batez (botila-lepoa moztuta), beste gazte batek taberna batean sartu eta hiru pertsona zauritu zituen. Bilbon ez baina Barakaldon, adin txikiko neska bat bortxatu zuten adin txikiko lau mutikok.

MeteoTB

Nerea Ibarzabal
Dena estaltzen du elurrak, zelairik zabalenetik amaraunik finenera. Ixten ditu kaminoak, irekitzen ditu albistegiak, ixten ditu albistegiak, irekitzen ditu irrati tertuliak, mozten du argia. Ez dago beste hizketagairik, eta normala da. ...