Bizkaia

Artadi kantauriarreko 1.350 hektarea daude Biosfera Erreserban

Artadi kantauriarra da zalantzarik barik Urdaibaiko Biosfera Erreserbako baso naturalik handiena, 1.350 hektarea baititu. Baso horiek araudi garapen zehatza dute, eta hainbat egitasmo ipini izan dituzte martxan hori kontserbatzeko eta berreskuratzeko.

Urdaibaiko bost eremutan aurki daiteke baso mota hori, itsasadarraren bi aldeetan, hain zuzen ere: Atxerrean, Erenozarren, Muruetako Atxan, Ogoñon eta Atxapuntan. Horiez gain, basotxo txiki batzuk ere badaude sakabanatuta.

Sukarrietan dagoen Txatxarramendi uharteko artadia Urdaibaiko artadi multzorik zaharrenetarikoa da. Mendearen hasieran zuhaixka itxura zuela diote, baina, urteak igaro ahala, arteak eta gurbitzak zuhaitz tankera hartu dute, eta eskualdeko ale berezi bihurtu dira.

Gizakiak betidanik erabili izan ditu artadi kantauriarrak ikazkintzarako, abereentzako janarirako eta karearen ekoizpenerako, besteak beste.

Nekazaritza eta abeltzaintza dira diru iturri nagusiak

Norberaren kontsumorako nekazaritza landu izan dute Villaverde Turtziozen. Nekazaritza, abeltzaintza eta ikazkintza izan dira mendeetan bertako diru iturri nagusi. Gaur egun ere nekazaritza eta abeltzaintzarekiko lotura handia dute, baina askok Enkart...

Txatxarramendi ezezaguna

Sukarrietan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako gune babestuan dago Txatxarremandi uhartea. Gaur egun, parke botanikoa eta Azti Itsas eta Elkagaien Zentro Teknologikoa daude bertan. Hala ere, gutxi batzuek dakite 1896an Txatxarremendi hotela eraiki zutel...

Herriko liburuak denon eskura

Liburuak denon ondarea direlako. Liburuetako jakituria, historia, istorioak, abenturak, informazioa... denonak eta denontzat direlako. Ideia hori buruan hartuta jarri du Markina-Xemeingo herri liburutegiak Astindu etxeko liburuak proiektua martxan. He...

2

Etxe kaleratzeen funtsa osatzeko eskatutako milioiak. Gutxienez bi milioi euroko funts bat sortzea gura du PSE-EEk, hipoteka ordaindu ezin izanik etxetik kaleratzen dituztenei laguntzeko. Ez-arauzko proposamena aurkeztu dute.

‘Bizibeteak’

Askotan komunikabideetan antzekoak agertu izanagatik, biziki hunkitu ninduen orain hiru aste inguru Connecticut-en gertatutako sarraskiak. AEBetara heldu berritan izan zen, eta bidaian bertan irakurritako hainbat albisterekin batera korapilatu zitzaidan sabelean berria. "Bertze sarraski bat eskolan", zioen egunkari honetako albiste-buruak. Hogei ume inguru tirokatuta, bospasei irakaslerekin batera. Heriotza goiztiarrak denak; eta haurrenak zer esanik ez.

Lagun baten laguna ere hil zen orain hilabete luze, gaitzen batek jota, 32 urte inguru zituela. Doluminak eman nizkion lagunari, eta zer pentsatu handia eman zidaten bere hitzek: "Inon ez dugu sinatu bizitzak 70 urte iraun behar duenik". Eta egia da.

Eta ez da bizitza bat luzeagoa izate hutsagatik aberatsagoa, beteagoa. Badaude 80 urteko bizitza hutsak eta badaude 20 urteko bizitza beteak; lurbira honetan hartutako jarrerak ematen dio balioa geure mundualdiari.

Otu zait hiru pilaretan eusten dela jarrera hori: ametsetan, arriskuetan eta hautuetan. Continuum bat osatzen dute, eta komunean dute galbanari eta beldurrari aurre egiteko beharra. Lehengoek indarra ematen digute aurrera egiteko; zentzua ematen diote egunerokotasunari zelanbait, zergati bat egiten eta egiten ez ditugun horiei. Inozoa izan badaiteke ere, azenarioa jarraitzen duen astoaren irudia bezala, bultzada bat dira ametsak. Eta badira, halere, ametsik, ilusiorik, pasiorik bako pertsonak.

Arriskuek, balizko bigarren zedarriak, oztopa gaitzakete, baina horregatik dira erronka; baita probokazio ere. "Bizitza bakarra dago!", egiten dute garrasi ausartegiek. "Te-te, bizitza bakarra dago…", esango du, ordea, arduratsuegiak. Oreka da giltza hemen (ere), eta gure jokabideak itxuratuko du ibiliko dugun bidea.

Azkenik hautuak ditugu, erabakiak. Bai ala ez; barru edo kanpo. Eta ausardia behar da bizitzan leku zehatz bat aldarrikatzeko: elkarte batean sartzeko, alderdi politiko batekin elkarlanean aritzeko, fededuna izateko… Talde bateko kide izatea onartzean nork bere banakotasuna murrizten du.

Eta ba al dago norbere askatasuna ematea baino portaera eskuzabalagorik? Denontzat onuragarria izan daitekeen zerbaitengatik ni-a gu bihurtzea baino jokaera eskertzekoagorik?

Jamie Brown Heguy 19 urteko euskal-amerikarra zendu da arestian, eta, bertako euskal komunitatean diotenez, lan handia egiten zuen boluntario gisa euskal kultura lurrotan zabaltzearren.

Gertaera tristea, baina gaztea izanagatik bizitza eskuzabaltasunez zukutu zuen. Urteek zimurrak dakartzate, ez balio handiagoa. Arriskuak egonagatik amestu gura izateak eta, gerora, hautatzeak dakar baliotasuna.

Doazela hitzok horrela dihardutenen omenez.

BASAKATUAK BIZIRIK DIRAU BIZKAIAN

Basakatuen espeziea es da desagertu Bizkaian. Hala erakusten du Artzentalesen duela bi aste aurkitu zuten animaliak —irudian—. Katuak zauriak zituela eta, Gorlizera eraman zuten, foru aldundiak fauna basatia sendatzeko duen zentrora. Eta bertan jarraituko du erabat suspertu arte. Ostean, Artzentalesera itzuliko dute. Aurreko gorputz adarretako bat hautsia du. Orain arte, espezie gurutzatuak aurkitu dituzte; azken hori, ordea, arraza garbikoa da.

DISKO FESTA, OIHAN VEGAREN ESKUTIK

Oihan Vega DJ bergararra bertatik bertara, zuzenean ikusteko aukera izango da gaur, Bermeoko Kafe Antzokian. Aurreko egunetan, beste hainbat herritatik ibili da. 18:00etan hasi eta 21:00etara bitartean, bere disko festa berezia martxan jarriko du, dan...