Bizkaia

Dantzan, osasuntsu

Dantza ikastaroaAreatzaDantza Asteburuak jardunaldiarekin gerturatuko da bihar Aiko taldea Arratiara. Asteburu osoan ibiliko dira Areatzan dantzaren inguruko jarduerekin.Jota saioak nabarmenduko dira bihar eta igandean. Dantza Asteburuen helburua "est...

Ai, ikurrak!

Hilabete luzetxoa falta da oraindik St. Patrick's egunerako, baina garagardo zaleak hasi gara jada atzerako kontuarekin. Eta kontua ez da munduko mingots gozoenaz gozatzeko aitzakiarik behar dugula, baina ospakizunak inportanteak dira. Egun batzuk besteak baino egunago bihurtzea, Gotzon Barandiaranek idatzi zuen bezala. Ikurrak bezain inportanteak dira ospakizunak.

Eta beste hamaika konturekin gertatu legez, New Yorken egiten den desfilea munduko handiena da. Inoiz baino berdeago ageri da sagarra martxoaren 17an eta, bereziki, Fifth Avenue ezaguna. Berde iluna, berde argia, tonu guztietako berdeak, baina dena orlegi; eta airea Happy St. Patrick's!-ez kutsatua. Baina ez dakiokeela irlandarregia den irlandar bati "Pádraig go brách!" oihukatzea bururatu, agian amerikarregia den amerikar bat iraindua senti daitekeelako. Estatu Batuetan ingelesez, eta kito.

Duela bi aste ospatu zen Superbowleko Coca Colaren iragarkiak eragindako erreakzioekin argi geratu zen hori. Herrialdearen ereserkitzat kasik daukaten America The Beautiful (Amerika ederra) kantua hizkuntza desberdinetan abestuta entzuten zen horretan, eta ulertzen zaila den zalaparta sortu da horren ondorioz, komunikabideetan ere agertzeko modukoa. Kantu hori ere ezin baldin bada ingeles hutsez mantendu, akabu inperioa, antza. Ai, ikurrak!

Ideologikoki aurrerakoiak diren askok ere arbuiatu dute iragarkia, helburu ekonomiko hutsekin gizarte-maila ahulenak, imigranteak, erakarri baino ez zutela egin gura argudiatuta. Eta, seguru asko, hala zen. Baina zer espero zuten kapitalismoaren paradigma den herrialdeko enpresa sonatuenetarikoaren publizitatetik —are gehiago, urteko telebista-segundorik garestienetan—? Mezu etikoak? Bada, zeharka bada ere, horrela izan da.

Ildo bertsuan, Bill de Blasiok, New Yorkeko alkateak, esan berri du ez dela St. Patrick's-eko desfile famosora joango erakunde antolatzaileak homosexualen ikurrak onartzen ez dituelako. "Ongietorriak dira homosexualak —esan dute—, baina ez dute zertan ikurrik eraman". Jai berdea kolore larregirekin ez urardotzearren izango da.

Litekeena da De Blasiok hauteskundeak eta bozkatzaileak izatea gogoan, ez homosexualekiko errespetua. Ideiarik ez. Edozelan ere, biba hi, Bill, eta gora kopak! Baina ez dezagun garagardo irlandar batekin egin topa, marroizkak baitira gehienak. Coca Cola batekin egin dezagun, ezen nahiz eta hori ere marroizka izan, sortu zutenean, botila berdeetan saltzen hasi ziren. O, paradoxa.

Parkeko langileen artean 30 urte baino gutxiago dituztenak.

Azken urteetan, igo egin da parkeko enpresetan beharrean dabiltzan ikerlarien batez besteko adina. Joera hori 2008an hasi ziren nabaritzen, krisi ekonomikoarekin batera. Langileen %26 ziren harako hartan 30 urtetik beherakoak; %23, 2009an; %22, 2010ea...

Zabalik da Bilbo-Bilbo martxako izen ematea

BILBO. Martxoaren 16an egingo da aurten Bilbo-Bilbo bizikleta martxa. 15 urtetik gorakoek parte har dezakete. Aurten, behin betiko izen ematea egin aurretik, aurretiko izen ematea egitea derrigorrezkoa izango da. Zubiarte Merkataritza Zentroan gunea j...

Lanak hasteko baimena eman dio Abadiñoko Udalak Burger King enpresari

Oniritzia jaso du Burger King multinazionalak, Abadiñoko Eroski hipermerkatuaren ondoan zabalduko duen lokalean obrak egiten hasteko. Izan ere, horretarako behar zuen azken lizentzia eman dio udalak. Dena den, zigor espedientea ere zabalduko dio enpresari, joan den urrian abiatu zituelako lanak, horretarako baimenik izan gabe.

Herrian sortu den polemikaz jakitun, Jose Luis Navarro alkateak adierazi du "legea bete" egin dutela. "Jatetxe bat jartzeari uko egiten badiogu hanburgerrak gorroto ditugulako, prebarikazio delitu bat egiten ariko ginateke".

Udalak ez ditu onartu, beraz, Bizkaidendak eta Dendak Bai Bizkaiko eta Durangaldeko merkatarien elkarteek aurkeztutako alegazioak. Herriko araudia LZP Lurralde Plan Partzialera egokitu bitartean multinazionalari baimen gehiago ez emateko eskatu zuten.

Udalak duen txosten juridikoaren arabera, "egia da proiektua ez datorrela bat LZPrekin". Hala ere, azaldu dutenez, horrek ez dio eragozten udalari hirigintza antolamenduarekin jarraitzea. Txostenaren arabera, legeak komertzioei euren jarduera aldatzea ahalbidetzen die, eremu komertziala eta haren inguruan eraiki daitekeen eremua handitu gabe.

Euskal Herriko teknologia parkeak.

Bizkaikoa eta beste bost dira: Arabako Parke Teknologikoa, Gasteizen; Donostiako Teknologia Elkartegia; Garaia Berrikuntza Gunea, Arrasaten; Nafarroako Berrikuntzaren Parkea, Noainen; Izarbel Technopol Cote Basque, Bidarten.

Espainiako bandera jarri beharra salatu dute

OTXANDIO. Aste honetan bukatu zaio Otxandioko Udalari Espainiako bandera jartzeko epea. Domekan ekitaldi jendetsua egin zuten, "inposizioa" salatzeko. Frankismo garaiko eszenografia erabiliz egin zuten ekintza. Bandera jarrita dagoela adierazten duen ...

Mungialdeko enplegu planak lana emango die eskualdeko 25 langaberi

Mungialdeko enplegu planaren barruan 25 langaberi lana emango diete. Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Jatabe, Laukiz, Meñaka eta Mungia herriek jardungo dute egitasmoan. Bederatzi herrietako udalek eta Mungialdeko Behargintzak sustatu dute plana. 25 langabeetatik hamabost mungiarrak izango dira, eta beste hamarrak gainontzeko herrietakoak.

Lanbiden izena emanda dauden gizon-emakumeek izango dute lanpostu hauetako bat jasotzeko aukera. Behargintzak aukeraketa bat egingo du. Besteak beste, udal behargin, gizarte zerbitzuetarako psikologo eta administrazio laguntzaile postuak eskainiko dira. Hasteko, sei hilabeterako lan kontratua izango dute.

Era berean, 2014ko lehen seihilekoan martxan jarri nahi diren proiektu ekintzaileak ere diruz lagunduko dira eskualdean: 1.500 euro jasoko ditu onartutako enpresa bakoitzak. Osotara, eskualdeko 11 proposamen laguntzekoak dira. Horietatik zortzi enpresa berriak izango dira, eta beste hiru dagoeneko martxan diren enpresetan ideia berritzaileak sustatzeko. Gainera, aukera izango dute Azpiegitura foru erakundeak Mungian duen Elkartegian lokala eskuratzeko.