Euskaltegi Sareak eta udalak Darabilbo 2.0 aurkeztu dute asteon: Bilboko auzoetan euskara praktikatzeko aukera gehiago zabaltzea du helburu. Euskara freskue, auzokue! leloa aukeratu dute bigarren aldi honetarako.Darabilbo urtea bukatu arte martxan ego...
Bizkaia
110 lan kontratu sortuko dituen Enplegu Plana egin dute Santurtzin
Enplegu Plana aurkeztu du Santurtziko Udalak. Ekainean jarriko dute martxan, eta 2015eko maiatzera arte iraungo du. Egitasmoarekin, 110 lan kontratu sortu nahi dituzte, eta herrian dauden 39 enpresa babestu eta indartu. 807.149,19 euro bideratuko ditu...
Gerran hildako gudariak gogoratuko dituzte etzi, Bizkargiko erromerian
Larrabetzu, Muxika, Morga eta Zornotza artean dagoen 565 metroko mendia da Bizkargi. Maiatzeko lehen asteburuan Santa Kurtze eguna ospatzen dute tontorrean, urtero. Etzi ere bai. Eskualdeko gizon-emakumeak inguruko herrietatik letaniak errezatuz igo i...
Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia, zabalik
LEKEITIO. 37. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Irailaren 12ra arte egongo da ikus-entzunezko lanak aurkezteko aukera. Euskara hutsezko zinemaren jaialdi bakarra, azaroaren 23tik 29ra bitartean egingo da, Lekeition. Lehiaketak,...
Zorrek itota, 2010ean zarratu zuten Bilboko udal hiltegia
Zabalik egon zen urteetan, Euskal Herriko handiena izan da Bilboko hiltegia: 23.000 metro koadro zituen eraikinak. Askok "bilbotarkeriatzat" zuten, "neurriz kanpokoa" zela iritzita. Bertako beharginek, ordea, lana "sobera" zegoela zioten. "Kudeaketa txarrari" leporatu zioten egoera ekonomikoa. Zorrek erabat itota, 2010eko apirilaren 9an itxi zuten. Egun hartan hil zituzten azken abelburuak: berrehun izan ziren.
Eusko Jaurlaritzatik bultzatutako Gurokela sozietateak kudeatzen zuen azken urteetan. Bilboko Udalari alokairua ordaindu behar zion, eta 468.000 zen urteko errenta. Azken urteetakoak ordaintzeke zituen, eta beste hainbat tasa eta zerga ere bai. 2009ko udan ordainketak eten zituen, eta beharginek ere kobratzeari utzi zioten.
Hainbat harakinek kooperatiba bat sortu zuten, Bilboko Hiltegia izenarekin. Udalarekin negoziatzen ibili ziren. Iñaki Azkuna alkateak enpresa "indartsua" gura zuen; edo, bestela, kudeaketa Patxi Lopezen Eusko Jaurlaritzaren esku geratzea. Azkenean, bi aukeretako batek ere ez zuen aurrera egin.
“Foru aldundia ahaztu egiten da otsoez, erasoak izaten diren arte”
Apirilaren 10ean ehizatu zuten arren, hilaren 16an jakin zen Karrantzan otso bat hil zutela. Azken bi hilabeteetan udalak eta abeltzainek etengabeko erasoak salatu ostean, foru aldundiak uxaldirako baimena eman zuen. Azkena duela hiru urte egin zuten....
GORAKADAREN HISTORIA BEGIRADA BATEAN
Gorakada 25 urte (1987-2012) izenburuagaz, antzerki taldearen historia laburbiltzen duen erakusketa ipini dute Arrigorriagako udaletxeko erakusketa gelan. Bertan, antzezlan esanguratsuenetako txotxongiloak eta eszenografiak ikusteko aukera dago: Titirikontu, Gondola Misteriotsua, Jim Altxor Uhartean, Robin eta Hood, Irudimendeko Hiria —irudian— eta Cyrano aurki daitezke. 25 urtean 23 ikuskizun taularatu ditu konpainiak, 1.900 emanaldi baino gehiago eskaini, eta hainbat jaialditan parte hartu du. Astelehenetik zapatura bisita daiteke erakusketa, 18:00etatik 20:00etara, eta, domeketan, 12:00etatik 14:00etara.
Hiriko obrak jasoko dituen mapa lantzen ari da udala
BILBO. Bilbon egiten diren obrei buruzko mapa eratu eta Interneten jartzeko tresna lantzen ari da udala. Herritarrek jakin ahalko dute noiz hasiko diren lanak, zenbat iraungo duten, eta unean-unean egiten ari diren obren baimenak zeintzuk diren eta ze...