Bizkaia

Heriotza, taburik gabe

Heriotza, taburik gabe

​Isiltasuna eta ezintasuna areagotu egin ohi dira heriotzaz hitz egitean. Urteotan gizartean gehiago hitz egin den arren hari buruz, gai tabua da oraindik, eta jendeak erreparoa izaten du haren inguruan hitz egiteko eta gogoeta egiteko garaian. Egoera iraultzeko asmoz, Heriotza, duina eta ilustratua erakusketa jarri dute ikusgai Basauriko Marienea Emakumeen Etxean. Kataluniako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea...

Suizidioa saihesteko planaren lehen urratsak

Suizidioa saihesteko planaren lehen urratsak

​2023ko uztailean argitaratu zituen Eustatek suizidioaren inguruko azken datuak: 91 pertsonak beren buruaz beste egin zuten duela bi urte Bizkaian. 2021eko estatistikekin alderatuta, nabarmen handitu da lurraldean bizi diren eta beren burua hiltzeko erabakia hartzen dutenen kopurua. Suizidioa ikertzeko eta prebenitzeko plataformaren arabera, 73 suizidio kasu izan ziren duela hiru urte Bizkaian; 2022an baino 18...

Artxandako segurtasun eremuan seinaleak jartzeko eskatu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

Artxandako segurtasun eremuan seinaleak jartzeko eskatu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

​Ehizak Bilboko eta Sondikako Artxanda aldeko bizilagunak kezkatzen ditu. Aspalditik, ehiztariak birigarroen eta pagausoen bila joaten dira auzo horretara, eta, azkenaldian, liskarrak izan dituzte auzokideekin. Legez, debekatuta dago ehizatzea etxeetatik berrehun metro baino gertuago dauden eremuetan. Hala ere, auzokideek salatu dutenez, ehiztariek ez dute legea errespetatzen. Hori dela eta, seinaleak jartzeko eskatu diote Bizkaiko Foru...

«Biktimek jakin behar dute zeri egingo dioten aurre»

«Biktimek jakin behar dute zeri egingo dioten aurre»

​Beste batzuen artean, erasoren bat salatu nahi duten, banandu nahi duten edota seme-alaben zaintzari buruzko zalantzak dituzten emakumeentzako doako zerbitzu berria martxan jarri du Bermeoko Udalak, Clara Campoamor elkartearekin batera. Aholkularitza juridikoa eskaintzeko zerbitzua da, zehazki, eta Ana Garcia (Barakaldo, 1978) abokatuak artatzen ditu herriko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatura laguntza eske joaten diren andreak. Asteartero...

Urtez urte haziz doan artea

Urtez urte haziz doan artea

​Zeanuriko Elizondo auzoan bada Pietatearen ermita izenekoa. Haren ondoan, arte bat dago. Aurretik zegoen beste baten ordez landatu zuten, 1958an. Metro eta erdi garai zen orduan arbola, eta hamazortzi zentimetroko diametroa zuen. Ermita horretan San Valentinen irudia dago, eta otsailaren 14aren bueltan ospatzen dute haren omenezko erromeria. Artea landatu eta hurrengo urteko jaian, arbola neurtzea...

Eguneroko iraultza

​Matrikulazio epea hasi berri da, eta, horrekin batera, Bilboko hainbat familiaren hausnarketa ere hasi beharko litzateke. Izan ere, euskal hezkuntza sisteman agerian dagoen segregazioa, orain dela gutxi Eusko Legebiltzarrean bozkatutako Hezkuntza Legeak berriz mahaigaineratu duen segregazioa hain zuzen, present dago Bilboko auzoetan ere. Bizkaiko hiriburuan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 33 ikastetxe publiko daude hainbat...

Beste urrats bat, euskaraz

Beste urrats bat, euskaraz

​Euskara geroz eta esparru gehiagotara zabaltzeko helburuarekin, lan asko egiten ari dira azken urteotan Arratia eta Hego Nerbioi eskualdeetan. Errotik proiektua da azken nobedadea: landa eta turismo eremuak euskalduntzeko asmoa duen egitasmoa. Gorbeialde landa garapenerako elkarteak sustatu du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, eta esparru horietan euskararen erabilera sustatzea du helburu: lehen sektoreko ekoizleei eta turismoko...

Plentziako Udalak eta Aranzadik frankismoak 1936tik 1978ra egindako giza eskubideen urraketak ikertuko dituzte

Plentziako Udalak eta Aranzadik frankismoak 1936tik 1978ra egindako giza eskubideen urraketak ikertuko dituzte

​Plentziako Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak hitzarmen bat sinatu dute 1936tik 1978ra bitartean frankismoak Plentzian egindako giza eskubideen urraketak ikertzeko. Izotz Amundarain Ondare zinegotziaren esanetan, asmoa da errepresioa sufritu zutenen izen-abizenak jasotzea eta helaraztea. Ez dira hutsetik hasiko, Javi Buces Aranzadiko historialariak nabarmendu duenez; izan ere, frankismoa ikertu izan dute herriko hainbat eragilek —memoria elkarteek, errepresaliatuen...

«Ezinegon handiko pertsona naiz, arrisku asko hartu ditut nire ibilbidean»

«Ezinegon handiko pertsona naiz, arrisku asko hartu ditut nire ibilbidean»

​Bilboko Mala estudioko grabazio mahaiaren aurrean buru-belarri dago Aitor Etxebarria musikari, ekoizle eta konpositorea (Gernika-Lumo, 1985), musika tresnez inguratuta. El_Txef_A ezizenarekin munduko hainbat txokotan aritu ondoren, zinema eta telesailetarako soinu bandak sortzen aritzen da orain, nagusiki. Bestelako lan batzuk ere egiten ditu; esaterako, Kukai dantza taldearen Txalaparta ikuskizun berriaren soinu banda sortu berri du. Txalaparta...

Mañariko harrien lorategia

Mañariko harrien lorategia

​Memoria historikoa, natura eta arte modernoa nola uztar daitezkeen ondo daki Victor Arrizabalaga margolari eta eskultoreak (Mañaria, 1957). Angurreta Harrobia kultur elkartearekin batera, Mañariko harrobia eraberritzeko proiektuari ekin zion 2018an, eta, gaur egun, arte garaikidea lantzeko eta erakusteko gune bihurtu da. Urkiolako parke naturaletik metro gutxira dago harrobia, Eskubaratz, Saibigain eta Mugarra mendiek inguratuta. 1974....