Euskal Herriko mendietan ugariak dira mota guztietako harri pilaketak. Ez dira haitz soilak, ez daude halabeharrez horrela jarrita: garai batean, beren hilak ehorzteko erabiltzen zituzten arbasoek. Horren erakusgarri da Karrantzako Armañongo ingurua. Kareharriz osatutako mendigunea da, eta zaila da harriz osatutako monumentu megalitikoak berezko paisaiatik bereiztea. Orain, baina, ondare hori babesteko, hamahiru kilometro inguruko ibilbide...
Bizkaia
Emakumeak ahots eta hizpide
Askotarikoak dira oraindik ere Mendebaldeko gizarteek emakume arabiarren inguruan dituzten aurreiritziak. Pentsamendu horiek deseraikitzen laguntzeko asmotan, Amal Ramsis abokatu eta zinema zuzendari egiptoarrak proiektu berritzaile bat abiatu zuen 2008. urtean: Zinemagileen Artean karabana ibiltaria. Mendebaldeko komunikabideek irudikatzen dituzten emakume arabiarren estereotipoak ezeztatzea helburu zuen orduan zinema jaialdiak; egun, gainera, edozein herrialdetako andreek sortutako obrei ikusgaitasuna eman nahi die. Karabana ibiltariak...
«Emakume baserritarrek oso mezu indartsuak dituzte»
Zinemagileen Artean jaialdiarekin batera, emakumeentzako zinema tailer bat ere antolatzen du urtero KCD erakundeak. «Ikus-entzunezkoen bitartez gizartea eraldatzea» izan dute helburu nagusi aurten, eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteko emakumeekin elkarlanean aritu da Itxaso Diaz zinemagilea (Gallarta, Abanto, 1976). Elkarren laguntzaz, Zaintzen duten emakume baserritarrak bideoa sortzea lortu dute. Hilaren 28an izango da estreinaldia, 19:00etan, Bilboko Azkuna zentroan. Horren ostean, lanaren...
Oroimenean gordetzeko kontakizunak
«Azken 50 urteetan Ermuan lortu diren gauza askoren motorra izan da Mariarro». Uztailean beteko dira hiru urte Maria Rosario Arrizabalaga Urreta Mariarro hil zela (Ermua, 1949-2021). Feminista eta gizarte ekintzailea izan zen, beste kontu askoren gainetik, eta, hari aitortza egin asmoz, Mariarro, feminismoan bidaide eta zubigile. Memoria kolektiboa ehuntzen liburua aurkeztu du Ermuko Emakumeen Asanbladak. ...
Bilbon pisu turistikoak mugatzeko mozioa aurkeztu du Bihotzean auzo elkarteak
Bilboko Zazpikaleetako auzokideak kezkatuta daude azken urteotan turismoak izan duen gorakadarekin. Haien ustez, saturaziora iristen ari dira, eta alarmak pizten hasi dira. Izan ere, saturazio horrek zenbait ondorio negatibo ekarri ditu auzora: etxebizitzen prezioen garestitzea, eremu publikoaren pribatizazioa eta denda txikien galera, kasurako. Egoerari irtenbidea emateko asmoz, Bihotzean alde zaharreko auzo elkarteak mozio bat aurkeztu...
Bizkaiko Txakolinak %18,5 gutxiago ekoitzi du, eguraldiaren gorabeherengatik
Aurrekoa baino uzta murritzagoarekin ospatuko dute aurten Bizkaiko Txakolinaren jatorri deituraren 30. urteurrena. Joan den asteko asteazkenean Bilbon ospatutako Txakolin Egunean, 2023ko datuak eman zituzten, eta nabarmen jaitsi da kopurua urte batetik bestera: iaz, 2.201.883 kilo mahats jaso zituzten ekoizleek, eta haietatik 1.457.146 litro txakolin lortu dute, 2022an baino %18,5 gutxiago. Eguraldiaren kontrasteari egotzi dio...
Ibilaldia Getxora bueltatuko da etzi, 22 urteren ondoren
Getxo prest dago 46. Ibilaldia ospatzeko, antolatzaileek ziurtatu dutenez. 22 urteren ondoren, herrira itzuliko da Bizkaiko ikastolen jaia, etzi. 11:00etan, «euskaraz txonbo egitera» gonbidapena egin dute Josune Bañales Bizkaiko Ikastolen Elkarteko ordezkariak, Gaizka Arrizabalaga Getxoko San Nikolas ikastolako zuzendariak eta Unai Arzubiaga ikastolako lehendakariak. Jaia lau gunetan banatuko da, eta arratsaldeko zazpiak arte luzatuko da. Ibilaldi...
Gazte gara gazte
Gazte ziren gazte eta ez zeuden konforme. Orain, tira… Horrela omen da, hori sumatzen ei da egungo gazteon artean. Jada ez ei gara lehen beste mugitzen, batzen, gizartearekin konprometitzen. Gizarte mugimendu askotako errealitateetara begiratuz gero, argazkiak gero eta zimur gehiago ditu; ez dago ia aurpegi gazterik. Eta bai, agian egia da hori, neronek ere badut...
«Bizkaiko Txakolina jatorri izena txikia da ardoaren munduaren barruan, baina nahiko urrun heldu gara»
Bizkaiko Txakolina jatorri izena sortu zenetik berriki arte, jatorri izenaren Kontseilu Arautzaileko idazkaria izan da Anton Txapartegi (Portugalete, 1959). 30 urte horietan, bizi izan ditu hastapenak, prestigioaren lorpena, aurrerapen teknologikoak eta ekoizpenean eta kalitatean egindako jauzia. Jatorri izeneko kideek ohorezko mezulari izendatu dute aurtengo Txakolin Egunean, joan den asteko asteazkenean, Bilbon. Jatorri izena 1994an sortu zen....
Lehenengo saneamendu sarea Bizkaian
Getxoko auzo baten izena izateaz gain, malakate herrian bertan dauden bost eraikini ematen zaien izena ere bada. Adreiluz eta hormigoiz eginda daude. XX. mende hasieran eraiki zituzten, eta Bilboko ur zikinak hiriburutik itsasora eroateko sortu zen azpiegituraren parte ziren. Bizkaiko lehen saneamendu sarea izan zen. Berez, aireztatze eta kontrolerako putzuak dira. Hondatuta daude, eta Getxoko...