Izate bat baino gehiago, jarrera bat aldarrikatzen du señora berbak, eta horixe goraipatzen dute Señora bertso sariketaren bitartez. Emakumeei zein hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateei ikusgaitasuna emateko asmoz sortu zuten 2021ean, eta laugarrenez egingo dute bihar, Portugaleten, Merkatu plazan. «Helburua da marko transfeminista baten barruan bertsolaritzaren lehia birformulatzea eta bertsolarien arteko sareak indartzea», adierazi du...
Bizkaia
Santutegi bat Enkarterriko sahastietan
Ondarroan, lantzioak; Galdakaon, mozoloak; Larrabetzun, akerrak; eta Zallan, sorginak. Enkarterriko herri horretako biztanleen ezizenaren sorrera hango San Pedro Zarikete baselizan aurkitu daiteke. Aspaldi, bizkaitarrak zein kanpotarrak joaten ziren hara, sorginkeriak kentzera eta buruko gaitzak sendatzera. Hala ere, baseliza horrek istorio askoz aberatsagoa dauka. Hori deskubritu eta argitara eman nahian dabil hango talde bat, orain dela...
«’Babel’ alegoria bat da: ez dugu elkar ulertzen, ezta geure burua ere»
Zerurantz doazen eraikinak dirudite; tartean, Bilboko hainbat daude, hala nola Guggenheim museoa eta Iberdrola dorrea, Angel J. Sanchez (Salamanca, Espainia, 1961) Getxon bizi den argazkilariaren Babel irudi sortan. Argazkien angelu kontrapikatuak areagotu egiten du neurrigabetasun sentsazioa, eta bildumaren izenak berretsi egiten du egituren asmo jainkotiarra. Sanchezek sinbolikoki erabili ditu eraikin horiek, eta hainbat aitortza jaso...
Balioetan txapeldun
Iñigo Crespo kazetariari eta Tomas Ondarra irudigileari Athleticeko Genuine taldearen istorioa bilduko zuen liburu bat sortzeko eskatu zieten. Crespok gogoratu duenez, Ondarraren estudioan bildu ziren lehenengoz. Esan zieten Esteban Feijoo entrenatzaileak kontatuko ziela jakin beharreko guztia, eta Espainiako Ligaren eta Athleticen web orrietan izango zituztela datuak. Daborduko bost denboraldi izan ditu Espainiako Genuine ligak, eta bostetan...
Bilbo ‘grey capital’
Duela hilabete bat —maiatzaren 2an—, 1.200 pertsonak baino gehiagok Bilboko Zorrotza auzoko kaleak zeharkatu zituzten Sader eta Profersa enpresen leku aldatzea aldarrikatuz. Hondakinen kudeaketa jarduera nagusitzat duten bi lantegi horiek, gauero, Zorrotza inguruko eta ibaiaren beste aldeko auzoetako airea kutsatzen dute. Hori dela eta, Zorrotzan, Altamiran, Masustegin, Olabeagan, Basurtun, Deustuko Erriberan, San Ignazion, Elorrietan eta Deustun...
Jai herrikoien mugimenduak uste du Batuz-Ticket Bai sistemak «arriskuan» jarriko dituela festak
Bizkaiko txosnek Batuz sistemaren barruan sartu beharko dute, eta, izaera juridikoaren arabera, 2025era edo 2026ra bitarteko epea izango dute horretarako. Hala azpimarratu zuen Leixuri Arrizabalagak, Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak, joan den asteko gobernu kontseiluaren ostean egindako agerraldian, Bilbon. Iruzurrari aurre egiteko eta jardun ekonomikoa kontrolatzeko sistema berria da Batuz —harekin batera doa Ticket Bai faktura...
Laminak eta lamiakotarrak
Antonio Truebak Lamiaren kantua istorioan bildutako kondairaren arabera, XVII. mendean Leioako Berriz mendian Prudentzia izeneko andre bat bizi zen; ondoko baserrian, berriz, Martin. Laiatzeko garaian lanerako elkartzen ziren, eta maitemindu egin ziren. Ezkondu eta gutxira, Martin hil egin zen, gaztainondo batetik erorita. Handik bi hilabetera jaio zen Inazio semea. Prudentzia ahalegindu zen semeak gurasoen bideari jarraitu...
Emakumezkoen Urrezko Pala Txapelketa egingo dute Mungian, lehenengo aldiz
Ostera ere palaren hiriburu bihurtu da Mungia azken egunotan. Urrezko Pala Txapelketa jokatzen ari dira, baina badu berezitasunik: lehen aldiz, emakumezkoen txapelketa egiten ari dira. Pixkanaka bada ere, emakumeek gero eta presentzia handiagoa dute orain arte gizonezkoentzat soilik ziren zenbait kirol modalitatetan, eta horren erakusgarri izan gura du txapelketak. Joan den asteburuan jokatu zuten lehenengo...
35 urtez euskaraz egiten eta eragiten
Duela 35 urte «herri oso erdalduna» zen Durango, Esti Zurikarai durangarrak oroitu duenez. «Imajinatu ere ez duzue egiten». Kalean apenas entzuten zen euskararik, eta, hutsune hori betetzeko asmoz, Berbaro euskara elkartea sortu zuten zenbait herritarrek 1989. urtean. Ordutik, urrats asko egin dituzte euskararen normalizaziorako bidean, eta herrian guztiz errotuta dago elkartea. 35. urteurrena ospatzeko, jaia egingo dute...
«Ondo hiltzeak ez du esan nahi Begoñako Amatxuren besoetan hilko zarenik»
Maiatzaren 17an eman zuen Bizkaiko Psikologia Elkargoak lehen Psikologia saria, Bilbon. Marije Goikoetxea Iturregi (Mungia, 1961) psikologo eta Deustuko Unibertsitateko irakasleari eman zion. Psikologia beste esparru batzuetara zabaltzen egindako lana goraipatu diote, Begoña Rueda dekanoaren arabera: etikara, bioetikara, osasun arlora eta gizarte zerbitzuetara. Ekitaldia bukatu eta bilera batean parte hartu ondoren elkartu zen Bizkaiko Hitza-rekin, Bilboko...