Azken urteetan ugaritu diren kontzeptuen aurretik gertatu zen, artean ez zirela existitzen emisio gutxiko eremuak, esate baterako: 1997an, Pontevedrako Diputazioak (Galizia) aldaketa bat hasi zuen auto kopurua murrizteko, hobeto bizitzea beste helbururik gabe. Ia 30 urte ondoren, oinezkoek metro koadro mordo bat irabazi dute, berroneratzean parte hartu duen Jesus Aser Fole de Navia arkitektoak (Pontevedra,...
Bizkaia
Elkartasunaren alde arineketan
Lasterketa bat baino gehiago da Lasterbidean: euskal presoei zein iheslariei elkartasuna adierazteko modu bat da. Urtero herriz herri lekualdatuz joaten da egitasmoa, eta Abadiñon egingo dute aurten, gaur eta bihar. Hamargarren aldia izango da, eta, horrekin batera, amaiera emango diote ekinaldiari. Kirola eta elkartasuna uztartzea ditu helburu egitasmoak, Oihana Azkorbebeitia Lasterbidean-eko kideak zehaztu duenez: «Elkartasun...
Natura, mitologia eta fedea
Urkiolako santutegiko (Abadiño) egungo tenplua 1899an hasi ziren eraikitzen, aurrekoa txiki geratu zelako. 1933an sagaratu zuten, eta, ordutik, zabalik dago. Baina santutegia oraindik bukatu gabe dago. Berez, hirurogei metro luze izan beharko luke, baina horren heren bat baino ez dago eraikita. Beste heren batean, alboko nabeak daude eginda, egun alboetako arkupeak direnak. Erdiko nabearen jarraipena...
«Euskaraz gutxiago bizitzeak bizitasuna kentzen dio euskarari»
Ibiltzeko makulu baten laguntza behar duen arren, burua oso argi du Ander Manterola Aldekoa etnografo eta abadeak (Zeanuri, 1934). Ibilbide oparoa egin du Elizari eta euskal kulturari lotuta. Eusko Ikaskuntzan ardura postuetan ibili da, Etniker taldearen Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren arduraduna da, Labayru fundazioaren buru izan da urte luzez, eta hango Euskal Biblioteka sortu zuen....
Bizkaiko Caritasek 13.000 lagun pasa artatu zituen iaz
Pandemia pixkanaka atzean geratu bada ere, «prekaritateak, bizi baldintza kaskarrek eta bakardadeak» errealitatean «tinko» dirauela ondorioztatu du Bizkaiko Caritasek. Karitate Astea egin dute joan den astean, eta Karitatearen Eguna ospatu zuten zapatuan, Zallan, Ator etxean zaude lelopean. Iazko balantzea egiteko baliatu zuten ekitaldia: denera, 13.090 pertsona artatu zituen erakundeak. Elena Unzueta Bizkaiko Caritaseko zuzendariaren hitzetan, «bi abiadurako...
Kastillo Bizirik koordinakundea sortu dute Otxandion, parke eoliko berriei aurre egiteko
«Horrelako proiektu bat gelditzea oso zaila da», onartu du Xixili Bengoetxea Kastillo Bizirik koordinakundeko kideak, Otxandioko, Ubideko eta Legutioko (Araba) lurretan eraiki nahi duten parke eolikoari aipamena eginez. Azken asteetan, hiru herri horietako biztanleak buru-belarri ibili dira Bizkaia eta Araba arteko mugan egingo den proiektuari aurre egiteko. Bengoetxeak kontatu du borroka elkarrekin egiteko eta indar...
Dena prest murrizketak indarrean sartzeko
Bilbon ibilgailuen zirkulazioa da kutsadura iturri nagusia, eta horrek, besteak beste, eragin zuzena du airearen kalitatean eta herritarren ongizatean. Egoerari irtenbidea emate aldera, gehien kutsatzen duten ibilgailuek sarbidea mugatua izango dute ekainaren 15etik aurrera Bizkaiko hiriburuan. Egun horretan sartuko da indarrean emisio gutxiko eremua (EGE). Bilboko Udalaren esanetan, hiriaren ezaugarriak kontuan hartzen dituen azterlan bat...
Moroak eta bozak
Badatoz hauteskundeak berriz ere, eta Europa dugu oraingoan joko zelaia. Urrun gelditzen zaizkigu Estrasburgo, Luxenburgo eta Brusela, Europako Parlamentuak dituen hiru egoitzak. Urrun bezain arrotz, egia esan, gure eguneroko bizitzari eragiten dioten hainbat erabaki bertan hartzen badira ere. Parte hartze baxuko hauteskundeak izaten ohi dira Europakoak, eta ez dute pasio handirik pizten. Uda atarian egoteak...
Haize berriak ekarri dituzte bertsolaritzara
Izate bat baino gehiago, jarrera bat aldarrikatzen du señora berbak, eta horixe goraipatzen dute Señora bertso sariketaren bitartez. Emakumeei zein hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateei ikusgaitasuna emateko asmoz sortu zuten 2021ean, eta laugarrenez egingo dute bihar, Portugaleten, Merkatu plazan. «Helburua da marko transfeminista baten barruan bertsolaritzaren lehia birformulatzea eta bertsolarien arteko sareak indartzea», adierazi du...
Etorkizuneko oihalen josketa
Jarduera jasangarriagoa garatu beharrak ekonomiaren sektore asko kezkatu ditu, eta, agian industria kutsagarrienetako bat izateagatik, modako diseinatzaile eta zale askok dute ahotan ingurumenaren zaintza, materialen xahuketa saihesteko ahalegina, tindu naturalak erabiltzeko premia, osagai berri eta ez hain kaltegarrietara jotzeko interesa, artisautza moldeak berreskuratzen dituzten jarduerak. Eta joerok agerikoak dira modarekin lotutako ekintzetan. Hala, Balmasedako Encartada...