Eguraldi ona eta giro gero eta epelagoa lagun, makina bat ikuskizunen agertoki bilakatzen da kalea. Asteazkenerako hainbat jarduera antolatuak zituzten Zornotzan Musikaren Europako Egunaren harira, eta asteburuan ere doinuz josiko dituzte herriko kaleak, Haizetara aire zabaleko jaialdiarekin. Gaur arratsaldean hasi eta domekara bitartean, festibalaren 17. aldian bederatzi bandak joko dute Zornotzako hainbat bazterretan. Koldo Bilbao Kultura zinegotziaren arabera,...
Bizkaia
Euskal Herriko I. Nasapuntako Txapelketa bihar, Ondarroan
Ondarroako ikur bat Alde Zaharrean dagoen nasapuntakoa da. Udan, asko dira erreka gainean dagoen masta horretatik ibiltzen saiatzen direnak. Herriko jaietan txapelketak egiten dira, eta, jende askok izen ematen duenez, Euskal Herriko I. Nasapuntako Txapelketa antolatzea bururatu zaie, Kevinth Cardona Aurrera Kukaña Taldeko kideak azaldu duenez: «Hainbeste jendek eman zuen izena abuztuaren 17an, non ikusi genuen...
«Uste dut denok pasatu beharko genukeela denboraldi bat politikan»
Ezetzik esaten ez dakiela aitortu du elkarrizketan Jasone Agirre Garitaonaindiak (Abadiño, 1968) barre artean. 1991tik 2016ra EITBn aritu ostean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburu izateko eskatu zioten, eta baiezkoa eman zuen: «Ezetz esan izan banu, badakit bizitza osoan damutuko nintzatekeela». LABeko ordezkari izana da EITBko batzordean, eta bertako Erredakzio Kontseiluaren sortzaileetako bat izan...
«Ama biologikoa topatu nuenean jakin nuen ez nintzela ostutako ume bat»
Galiziarra da emakumea; haren amak monasterio batean utzi zuen jaioberria zela. Bilboko gizon bat ezagutu zuen, abandonatua orobat hiribilduko Erruki Etxean. Maitemindu egin ziren, eta abandonatutako haur bat adoptatu zuten gerora, Bilbon, ilegalki, eta Parisera eraman zuten. «Zergatik batu gara hiru umezurtz horiek: ama, aita eta hirurok? Nolatan gertatu da hori? Francoren diktadura gure historian...
Baltzolako ezkutuko erreinua
Historia eta mitologia uztartzen ditu Dimako Baltzola haitzuloen inguruak. Kondairen arabera, jentilen, laminen eta bestelako izaki mitologiko askoren bizilekua izan zen. Lur azpiko bideetan aritzen diren espeleologoentzat, berriz, interesgarria da hango paisaia karstiko aberatsagatik. Ondare hori guztia biltzeko, ibilbide mitologiko bat ondu du Txumuluxueta elkarteak, Dimako Udalarekin eta Gorbeialde elkartearekin lankidetzan. Hamabi puntutatik igarotzen da,...
Loaren faseek irudikatu dute gaua
Aitor Gil 2007an hasi zen margotzen, pinturak txikitatik sortu izan dion jakin-minak bultzatuta, gehienbat. Ordutik, ez dio artea sortzeari utzi, baina, urteak pasatu ahala, aski eraldatu dira obrak egiteko erabiltzen dituen teknikak eta baliabide artistikoak. Hasieran, esaterako, margolari autodidakta zen; diziplina handikoa, gainera: «Margotzen hasi nintzen urte hartan, egunero marrazki bat egitera behartzen nuen neure burua, pixkanaka hobetzeko...
Bizkaiko dortokak lokalizatzera deitu du foru aldundiak
Bizkaiak baditu bere dortoka autoktonoak —korrontezalea eta mendiko dortoka—, eta, SOS Galapagos proiektuak iragarri duenez, «kalteberak» dira eta «arriskuan» daude. Bi espezie horiek arazoak dituzte ugaltzeko eta bizirik irauteko, eta, gainera, atzerritik datozen dortoka exotikoak edo aloktonoak gero eta gehiago dira lurraldean. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, herritarrei laguntza eskatu diete proiektuko kideek. Egoera «oso larria»...
Herri bat emakumeena edo
Askotan, larregitan, harrapatzen naute egunerokoaren eta errutinaren zurrunbiloek. Egunen joanaz konturatu orduko joaten dira egutegiaren orriak, eta zaila egiten zait denbora horretan guztian ni presente egon naizela sinestea, hezur eta haragi. Horrelako momentuetan, inoiz baino gehiago, goizak estimatzen hasten naiz. Goiz libre bat albiste on bat da; ezer gutxi egiteko badut, are hobea; eta kalera...
Hegoaldeko tren saihesbidearen aurka mobilizatuko dira domekan Barakaldon
Hegoaldeko tren saihesbidearen proiektua martxan jartzearekin batera eratu zuten Barakaldon Gorostizako Bide Berdea auzo elkartea, 2017ko abenduan. Hasiera-hasieratik proiektua eteteko eskatzen dabil auzo elkartea, eta hori aldarrikatuko dute domekan egingo duten manifestazioan ere. Kastrexana-Gorostiza bizirik. Gure natura defenda dezagun lelopean, Barakaldoko Herriko plazan hasiko dute mobilizazioa, 12:00etan. «Zenbait urte isilik igaro ostean, alertan jarri gara...
Auto ilarak beste modu batean konpondu gura dituzte
Gutxienez abendura arte ez dira hasiko Artatza eta Portugalete lotuko dituen urpeko tunela eraikitzen, proiektua onartzeko fasea luzatzen ari baita. Izan ere, joan den azaroan aurreproiektua berrikusteko erabakia hartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, inguruko etxebizitza eta ikastetxeetan eragingo dituen ondorioak gutxitzeko zuzenketa batzuk egin gura izan dizkiolako. Inguruko bizilagunek proiektuari ipinitako 75 alegazioetatik 57 onartu...