Bizkaia

Ondarroa urdinez, ostera ere

Ondarroa urdinez, ostera ere

​Bihar, berriz ere, ondarroarrak urdinez jantziko dira Zapato Azule jaia ospatzeko. Lehenengo aldia orain dela 25 urte egin zuten, eta, urtero legez, ekainaren azken larunbatean, Ondarroak Euskal Herri osoko jendea hartuko du egun berezi horretan. Jaiaren lehenengo aldiak Bolo Bolo herriko aldizkariak antolatu zituen, eta 2005etik, hura itxi zenetik, Radixu irratiak hartu du ardura. 25. aldia izango...

Mundu libre bat amestu zutenak

Mundu libre bat amestu zutenak

​Gaur, ostadarraren kolorez beteko dira hainbat kale eta plaza. Ekainaren 28a da, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna. Asko dute aldarrikatzeko, borrokatzeko eta irabazteko, atzera begiratuz gero lorpenak agerikoak diren arren. Oraindik ostadarren koloreak lausoak badira ere, are giro grisagoan egin zituzten lehen pausoak. Antonio Kintanak Imanol Alvarezi egindako proposamen bat izan zen EHGAM sortzeko abiapuntua. «Hau...

Pride? Ez, ni harro

Pride? Ez, ni harro

​Behin izan naiz Madrilgo Ekainaren 28an, Harrotasun Egunean. Lagun bat asteburu-pasa joatekoa zen, eta harekin joan nintzen. Lehen aldia izan zen, eta azkena. Ezin esan gaizki pasatu nuenik. Jendearekin erraz moldatzen den tipo bat naizela uste dut, are gehiago parrandan murgilduta. Baina ikusitakoa ez nuen batere gustuko izan. Barikuan parrandatxoa bota eta gero, zapatuan manifara joan ginen....

Dantzak eta tradizioak batuz

Dantzak eta tradizioak batuz

​Guggenheim museoko armiarma, dantzari bi eta, atzeko aldean, egunsentiko lehenengo eguzki izpiak. Publikoz inguraturik daude artistak, interpretatu beharreko koreografia hasiko duten esperoan; askotariko emozioak dira nabari. Lekuz Leku Hiri Paisaietako Nazioarteko Dantza Jaialdiaren harira prestatutako emanaldia da, aurreko urteetako edizioren batean ikusleek doan gozatu ahal izan duten horietako bat. Aurten, zehazki, jaialdiaren 20. urteurrena ospatuko dute Bilbon bertan, eta, gaur...

Bilboko Libros de Ruta liburu denda itxi egingo dute hilaren amaieran

Bilboko Libros de Ruta liburu denda itxi egingo dute hilaren amaieran

​Txirrindularitzazale amorratuen interesak asetzeko jaio zen 2013. urtean Libros de Ruta editoriala. Kirol horretan murgiltzeko aukera eman nahi zien irakurleei, eta txirrindularitzarekin lotutako argitalpenak saltzeko online denda irekitzea erabaki zuten orduan argitaletxe horretako kideek. «Konturatu ginen txirrindularitza jorratzen zuten liburu asko zeudela, baina askotan oso zaila zela horiek ohiko liburu dendetan topatzea», azaldu du Eneko Garate Libros de Ruta argitaletxeko...

Bilbo, ‘strike city’

Bilbo, ‘strike city’

​Udako oporrak hastear daude, eta, honekin batera, Bilbo turistaz beteko dela aurreikusten da. Modu honetan, dekorazio eta karta berdintsua duten xarmarik gabeko tabernak hasi dira euren barrak pintxoz betetzen, eta ikurrinaren koloreak leit motiv moduan dituzten oroigarrien dendek hasi dituzte euren basque starter pack delakoak prestatzen. Denda eta taberna horien gainean zeuden etxebizitzak pisu turistikoak bilakatu...

Diputazioaren babesa eskatu dute proiektu eolikoak gelditzeko

Diputazioaren babesa eskatu dute proiektu eolikoak gelditzeko

​Azken urteetan hainbat baimen eskaera egon dira Bizkaian eta Enkarterrin parke eolikoak eraikitzeko. 2022an agertu zen lehen proiektua, eta hark eragindako kezkari erantzuteko hasi zen lanean Enkarterri Bizirik plataforma. Gaur egun zazpi proiektu daude mahai gainean, eta ezinegona nabarmen areagotu da eskualdean. Hainbat informazio kanpaina eta protesta egin dituzte, baita alegazioak aurkeztu ere. Azkena, joan...

Uribeko Mendiak Jagon taldea sortu dute Uribe Butroen, parke eolikoen proiektuari aurre egiteko

Uribeko Mendiak Jagon taldea sortu dute Uribe Butroen, parke eolikoen proiektuari aurre egiteko

​EAEko aldizkari ofizialean jakinarazi dutenez, enpresa batzuk interesa dute Uribe Butroen lau proiektu eoliko abiarazteko. Guztira, hogei haize errota jartzeko asmoa dute —Sollube mendian zazpi, Jata mendian zortzi eta Ermua mendian bost—, baina hainbat herritar ez daude ados: proiektua eteteko eskatu dute, eta Uribeko Mendiak Jagon herri plataforma sortu dute hori lortzeko. Mobilizazioak egiten hasiko dira...

Bendeja saltzaileek kontatuta

Bendeja saltzaileek kontatuta

​«XIV. mendea da. Zatituta dago gizartea, mailakatuta, banatuta, hierarkia hotz eta zeken baten pean. 1376. urtean, Juan infanteak, Bizkaiko jaun zenak, bere menpekoei babesa emateko asmoz, Mungia sortzeko eta bertan bizitzeko abantaila ondu du. Butroetarrek basoaren ustiaketa hartuko dute eurentzat; billelatarrek, berriz, herria bera». Horrela abiatu da kontakizuna. Bendeja saltzaileak Mungiako plazan podcast sortako lehena...

Baseliza bat Belatxikietako artzainentzat

Baseliza bat Belatxikietako artzainentzat

​Aramotz mendilerroko artzainek azeri batzarrak egiten zituzten. Animalia horiek kalte handiak eragiten zizkieten artaldeetan, eta horri aurre egiteko kofradia moduko bat ziren, Juan Martin Iriondo idazleak kontatu duenez: «Batzarrean erabakitzen zuten nork ehizatuko zituen urte hartan azeriak, artzain bakoitzak ardiko zenbat ordaindu beharko zuen…». Urte batean Mugarran biltzen ziren, eta hurrengoan, Belatxikietako Zazpitxaboletan. 1948ko biltzarra...