Joan den astean, Bilboko Udaleko Ingurumen Sailak babesleku klimatikoen kanpaina aurkeztu zuen. Beste urte batez, geure burua balizko berotik babesteko gomendagarriak izan daitezkeen lekuak aurkeztu dituzte. Horien artean, hainbat motatako eraikinak daude, egoitza instituzionaletatik, museo edo merkatal zentroetaraino. Eraikin zerrenda horietan ez da agertzen, adibidez, hirian dauden institutu eta eskola publikoetatik batere. 30etik gora izan arren, baliabide falta eta instalazioen berrikuntzarik...
Bizkaia
Hiria azalberritzeko aingurak
Itsasadarrari lotuta egon izan da Bilboren garapena: merkataritzaren eta industria jardueren muina izan zen, eta esanguratsua izan da, halaber, 1980ko hamarkadaz geroztik hiribilduak edukitako transformazioan. Aldaketa ekonomiko horiek guztiak hirigintzan islatu dira, besteak beste, eta moldaketa agerikoa izan da ibaiaren inguruko eremuetan, batik bat: elementu andana batek islatzen du eredu industrialetik zerbitzu eta turismo hirira...
Azpiko ondarea, desagertzear
Ordezkatze prozesuetan, sarri aurreko egoeraren arrastoak geratzen dira. Bilboren kasuan, bi fenomenok egiten dute bat: ia erabateko eraldaketa bat, batetik; eta hark ia irentsitako industria eta arrantza iraganaren lorratzak, bestetik. Moiletan eta Deustuko Erriberan barrena, zoladurak berriak dira, baita hiri altzariak ere, baina, bat-batean, itsasadarrera jaisten den eskailera bat agertzen da, jada erabiltzen ez dena...
Amets egiteko denboraldia
Futbolak errebantxarako aukera ematen du. Batzuetan, aste bat besterik ez da itxaron behar. Beste batzuetan, urte asko igaro behar dira. Edonola ere, denboraldi berri bakoitzak balio du orrialdea pasatzeko eta atal berri bat idazten hasteko. Abuztutik aurrera, Amorebieta, Barakaldo eta Sestao River Bizkaiko taldeek sasoi bikain bat izateko eta helburuak betetzeko aukera izango dute, Espainiako...
Dastatuarte, gastronomia eta artea uztartzen dituen jaialdia
Gaur, 19:00etan, Gorlizko Ibarreta plazan, hasiera emango diote Dastatuarte Food&Art jaialdiari, gastronomia eta artea batzen dituen festibalari. Adin guztietako jendearentzako jarduerak egingo dituzte herrian zehar jarritako bost tokitan: Elizako plazan, San Pedro plazan, Ibarreta plazan, Ondarganan eta Sertutxenan. «Jaialdi hau herriko artea eta gastronomia bultzatzeko jaio zen; zero kilometroko ekitaldi bat da», esan du Nerea...
Eklektizismoaren jaialdia
«Eklektikoa». Halakoa da Elorrioko Musikaire jaialdia, Arriola kultur elkarteko Aitor Iriarteren arabera. Izan ere, hainbat estilotako ikuskizunak uztartzen ditu, elorriar eta bisitariei egitarau zabala eskaini ahal izateko. Elkarte horrek kudeatzen du Arriola antzokia aspalditik. «Maiatzetik aurrera antzokiko programazioa bertan behera geratzen denez, uda partean ez zegoen ia ezer Elorrion. Horregatik, pentsatu genuen kultura kalera ateratzea»,...
Etxaburutarren bizileku eta boterearen ikur
Kanpotik begiratuta, ikusgarria da. Azpiko haitzek eta eraikina bera bertikala izateak «aireratzear dagoen suziri baten antza» ematen diote, Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariaren arabera. Baina Izurtzako Etxaburu dorrea —gaur egun ikus daitekeena— XVI. mende hasierako eraikin bat da. Ordurako, bandoen arteko borrokak amaituta zeuden, baina gezi leihoen itxura duten baoek eta hormen sendotasunak gotorleku itxura...
«Itungintza euskal herritarrok definitzen gaituen elementu bat da»
Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroek eta Bizkaiko Batzar Nagusiek Itungintzaren iragana, oraina eta etorkizuna. Mitotik haragoko historia eta politika jardunaldiak egin dituzte asteon Gernika-Lumoko juntetxean. Mikel Manzisidor De la Fuente Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide irakasleak (Bilbo, 1970) De Pactis: Fortun Garcia de Ercilla (2024) argitalpena aurkeztu du: Fortun Garcia Ertzillak XVI. mendean idatzitako De pactis argitalpenaren...
Basauriko bizilagunek neurriak eskatu dituzte trenek eragiten duten zarata murrizteko
Santurtzitik Urduñara doan trenbidea Bizkaiko hainbat herriren barrutik igarotzen da, eta horrek kalteak eragiten dizkie bizilagunei, zaratagatik gehienbat. Besteak beste, Bilboko Portutik (Santurtzi) merkantziak garraiatzeko erabiltzen da bide hori, eta hortik pasatzen dira, halaber, Renfe Aldirien C3 lineako bidaiari trenak. Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren esku dagoen Adif enpresak kudeatzen du trenbidea, eta hamar...
Udal igerilekuak greban daudela hasi dute uda Bilbon
Urtero legez, Bilboko Udalak ekainaren 1ean zabaldu behar zituen El Fangoko, Artxandako eta Txurdinagako kiroldegietan dituen kanpoko udal igerilekuak, baina oraindik bilbotarrek ezin izan dute haiez gozatu. Ez da eguraldiagatik izan bakarrik: Bilbo Kirolak udal enpresak kudeatzen dituen kirol azpiegituretako langileak greban egon dira hilabete osoan, eta uztailean ere hala jarraituko dute. Kiroldegietako gatazka ez...