Bizkaia

«Moden ondorioz, tokiko harriak kentzen dira eraikuntzetatik»

«Moden ondorioz, tokiko harriak kentzen dira eraikuntzetatik»

​Geologia Zientzien Nazioarteko Batasunak ondare harri izendatu du Ereño gorria izeneko kareharria. Joan den barikuan egin zuten ekitaldia, Gautegiz Arteagako Andrabide harrobian, eta, besteak beste, han izan zen EHUko Geologia Saileko ikerlari Laura Damas Molla (Barakaldo, 1978). Kareharri honen inguruan egin zuen tesia Damasek, eta hark sustatu du izendapena eskatzea. Zer da Ereño gorria? Zerk egiten...

Durangoko Hezkuntza Foroak bizikidetzarako «funtsezko» dekalogoa aurkeztu du

Durangoko Hezkuntza Foroak bizikidetzarako «funtsezko» dekalogoa aurkeztu du

​«Durango herri inklusiboa, segurua eta errespetuzkoa izatea gura dugu». Helburu hori ezarri zuen Durangoko Hezkuntza Foroak 2022. urtean, eta, hiru urte igarota, hori lortzeko «funtsezko» dekalogoa aurkeztu du orain. Herritarren arteko bizikidetza hobetzea du xede, eta herriko ikastetxeak, guraso elkarteak, kirol klubak eta ordezkari politikoak aritu dira proiektua lantzen, elkarlanean. Hilaren 3an aurkeztu zuten. Denera hamar puntu...

Malmasinen lehengoratze ekologikoa bultzatzeko eskatu diete inguruko udalei

Malmasinen lehengoratze ekologikoa bultzatzeko eskatu diete inguruko udalei

​Basauriko, Arrigorriagako eta Bilboko lurretan dagoen Malmasin mendiaren inguruko kezka aspaldikoa da inguruko ekologisten artean. Oraintsu eukalipto sail handi bat bota eta egurra handik ateratzeko lanak egin dira hamazortzi hektareako eremuan. Makinek eragindako «txikizioak» are gehiago larritu ditu. Horregatik, Sagarrak talde ekologistak Basauriko eta Arrigorriagako udaletara jotzea erabaki du eskaera birekin: batetik, Malmasin babestu gura...

Alokairu sozialeko beste berrehun etxebizitza prestatuko dituzte Bilbon 2027rako

Alokairu sozialeko beste berrehun etxebizitza prestatuko dituzte Bilbon 2027rako

​Etxebizitzaren arazoari irtenbidea emateko plan estrategiko bat ondu du Bilboko Udalak datozen lau urteetarako. Yolanda Diez Bilboko Udaleko Etxebizitza zinegotziak martitzen goizean aurkeztu zuen proiektua jendaurrean, eta hiru ardatz nagusi zehaztu zituen: Bilboko Udal Etxebizitzen ondareari balioa ematea; etxebizitza parke publikoa handitzea, «balio soziala» sortzeko; eta etxebizitzaren arloko politikaren eta udal zerbitzuaren kalitatea bermatzea. Plana...

Ordenantza berriak, terrazak lehengoratzeko

Ordenantza berriak, terrazak lehengoratzeko

​COVID-19-aren pandemiaren garaian, tabernei eta jatetxeei kalteak arintze aldera, udalek behin-behineko neurri batzuk hartu zituzten. Horietako bat, terrazen hedapena izan zen: kalean mahai eta aulki gehiago ipintzeko lizentziak onartu zituzten, eta esparru publikoko tarte handiagoa utzi zieten —esate baterako, aparkaleku batzuk ere erabili zituzten terrazak kokatzeko—. Pandemiaren hasieratik lau urtera, terraza berri horietako asko desagertu...

Bilboko metroa modernizatzeko, 37 tren erosiko dituzte 2027tik 2033ra bitarte

Bilboko metroa modernizatzeko, 37 tren erosiko dituzte 2027tik 2033ra bitarte

​«Hurrengo hamarkadetako metroa prestatzen ari gara: metro seguruagoa, edukiera handiagokoa, eta gaurko eta biharko eskariei egokitua», ziurtatu du Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak Bilboko metroaren mantentze lantegian, Sopelan. Astelehenean izan zen han, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batera egindako bisitan. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri dute 736 milioi inbertituko dituztela, erdi bana, garraio publikoa indartzeko...

Arrakastaren gatibu

Arrakastaren gatibu

​Aurreko urtean kale egin eta gero, EHZ festibalean izan nintzen duela bi asteburu, Arberatzen (Nafarroa Beherea). Gauzak egiteko beste modu bat badela erakusten du festibalak, eta horrek egiten du handi. Aspalditik izan dut lotura EHZrekin: boluntario gisa hasieran eta bisitari moduan gaur egun. Festibalak eskaintzen dituen proposamenen artean nik aspaldi egina nuen hautua: Gorka Urbizu zuzenean...

Reggaezaleen urteroko topaketa

Reggaezaleen urteroko topaketa

​Beste urte batez, reggaearen hiriburu bilakatuko da bihar Lemoizko Armintza auzoa: Txapel Reggae jaialdiaren 34. aldia egingo dute. Armintzako Jai Batzordeak egun osorako egitaraua prestatu du, eta Euskal Herriko zein nazioarteko artista andana igoko da oholtza gainera. Batik bat, kultura beltzaren aldeko aldarrikapena egingo dute aurten. Eguerdi partean hasiko da jaialdia, 12:00etan. Batukale Samba perkusio...

«Leku guztietan ditut ezagunak irratiari esker, eta anekdota asko ere bai»

«Leku guztietan ditut ezagunak irratiari esker, eta anekdota asko ere bai»

​Enpresa ikasketak egin zituen Mikel Astelarrak (Muxika, 1958). Gerora, baina, ez du sekula horretan jardun: irrati esatari aritu da Bilboko Herri Irratian eta Bizkaia Irratian. Zorion agurrak bidaltzeko tartean gidari izan da urte luzez, eta kirol esatari moduan ere ospea lortu du. Erretiroa hartu berri du. Gernika-Lumoko zesta eskolako presidentea da egun, eta politikagintzan ere...

Boterearen ikur eta bizilagunen sinbolo

Boterearen ikur eta bizilagunen sinbolo

​Inguruko bizilagunek beste esangura bat eman zioten Ereñozarri (Ereño), Mikel Neira arkeologoaren arabera: «Jaunaren eta botearen ikur izatetik herriaren sinbolo izatera pasatu zuten». Izan ere, duela hamarkada bat pasatxo egindako indusketetan topatu zutenez, XI. mende hasieratik XIII.era arte gaztelu bat egon zen tontorrean, baina, XIV. mendean ereñarrek euren eliza nagusia eraiki zuten leku hartan, eta...