Iratxe Etxeandia, Ane Berriotxoa eta Markel Suarez argazkilari gazteek Kandela espazioa ireki dute, Zornotzan, arte zaletasunak konpartitu eta sormena garatzeko.
Bidelagunak
Herriarentzat aukera eta erronka
Zeta zinekluba sortu dute Ondarroan, igaro berri den otsailean, eta dagoeneko programazio luzea diseinatu dute. Herri txiki eta ertainentzat "erronka" bat bada ere, aukera berri moduan ikusten dute taldeko kideek.
Ontziekin maiteminduta
Abrako eta Gorlizko badietan ia desagertuta dauden batelak zaharberritzen eta berreskuratzen ibiltzen dira Itxas Egurra Haizean elkarteko kideak, 2009tik.
Etorkizuna bermatzeko aterpe
Enkarterriko billanoa galtzeko zorian dagoen txakur arraza bat da. Arraza ez galtzeko eta etorkizuna bermatzeko, Enkarterriko Billanoen Klubak hainbat jarduera eta ekitaldi egiten ditu.
Baratzeen transmisiorako giltzarri
Lekitto Bedarra elkarteak elikagaiak banatzen dizkie janaria lortzeko zailtasunak dituztenei. Herriko orubeak landuz, taldeak etxeko produktuak sustatu nahi ditu, eta jakintzaren transmisioa bermatu.
Naturaz gozatzeko ate berriak
Ingurugiroarekin harremanak estutzeko aukera eskaini nahi du Zintzilik Emozioen Laborategiak. Era askotako txangoak antolatuz, emozioak landu nahi dituzte, "osasunean" eta "gozamenean" oinarrituz.
Tokian-tokian ekoizteko apustua
Inguruko ekoizleekin sarean produzitzearen alde egiten du Hemen proiektuak. Eskulan tailerrak antolatzen dituzte Bilbon, Errondako egoitzan, pedagogikoa den artean sinisten baitute.
Bertako kulturari hauspoa
Txumuluxueta elkarteak hainbat jarduera egin ditu mende laurden batean: besteak beste, gazteei mitologia transmititzekoak eta Dimako memoria historikoa lantzekoak.
Gorputza, komunikatzeko
Ane Gabilondo, Uribarri Atxotegi eta Maider Etxegibel durangarrek osatzen dute Bagara kolektiboa. Dantza eta arte eszenikoak komunikatiboki ikertzea dute helburu.
Gabonak urte osoan
Joan den otsailean hasi ziren Bizkaiko Belenzaleen Elkarteko kideak abendu honetan han eta hemen ipini dituzten jaiotzak diseinatzen. 1962an sortu zen taldea, Bilboko San Anton elizan, herrialdean jaiotzekiko zaletasuna sustatzeko asmoz.