Asteburuko proposamena

Gitarrak markatutako kolpeak

Bilbao 700 Fundazioak, Bilbao Flamenco elkartearekin lankidetzan, flamenko jaialdia antolatu du asteburu honetarako. Bart entzun ziren hiriburuan aurreneko gitarra doinu eta takoi kolpeak. Gaur, eta bihar ere, musika eta dantza estilo horretaz gozatzeko aukera egongo da. Aurrenekoz egin den jaialdi honetako artista gonbidatuak dira Miguel Poveda, Manuela Carrasco eta Vicente Amigo. Povedak bart ireki zuen egitaraua asteSano izeneko emanaldiarekin. Campos Eliseos antzokiko oholtza gainean izan zen, bere gitarrak lagunduta

Gaur, berriz, Manuela Carrasco flamenko dantzariak eta bere konpainiak hartuko diote lekukoa. 20:00etan hasita Suspiro flamenco izeneko ikuskizuna taularatuko dute, Guggenheim Bilbao museoaren auditoriumean. Carrascoren beraren dantzak, konpainiako flamenko dantzari laukotearen dantzak eta La Susi izeneko abeslariaren kantak tartekatuko dira ikuskizunean. Agertokian, alde batean cante kantariak, bestean gitarrista eta kutxa, eta erdian Enrique el Extremeño kantari ezaguna izango dituzte lagun.

Biharkoan Bilboko Elkarte Filarmonikoaren antzokia izango dute erakusleku. Vicente Amigo abeslari kordobarra igoko da oholtzara. Flamenko tradizionala beste musika estilo batzuekin nahastea gogoko izan du betidanik. Une honetan flamenko musikarien artean entzutetsuenetakoa da. 2009an grabatu zuen azken diskoa: Paseo de Gracia. Orain hurrengoarekin dabil.

Kontzertu nagusi horietaz gain, Hesperia hotelean eta Secotel Coliseo hotelean gaueko emanaldi intimoagoak izango dira gaur eta bihar, 23:00etan hasita. Horrez gain, igandera bitartean, Secotel Coliseo hotelean Retratos flamencos izeneko argazki erakusketa dago ikusgai. Erakusketarako sarrera doakoa da.

Abestien egun handia

Abesbatzen egunaMungiaMusika erritmo eta doinuek hainbat bazkaloste, zeremonia eta ekitaldi girotu dituzte Bizkaiko herri askotan. Bada, etzi Mungiako bazter guztietan abestiak entzungo dira. Izan ere, urtero egiten den Bizkaiko Abesbatzen Eguna ospat...

Gerezi eskaintza plazan

Gereziaren jaia

Barakaldo

Gereziaren VII. jaia ospatuko dute Barakaldoko Errekatxo auzoan bihar. Udalak auzo elkarteen laguntzarekin antolatutako festaren barruan, nekazaritza eta artisautza azoka egingo dituzte elizaren ondoan.

Urtero legez, bertako baserritarrek jasotako gereziez gain, besteak beste, artisautza produktuak, txakolina, gazta, ogia, ortuariak eta euskal pastela erosteko aukera izango da. Egun osoko jaialdirako, dena den, hainbat ekitaldi eta jarduera prestatu dituzte.

10:30ean zabalduko dituzte azokako 24 saltokiak. Ordu erdi geroago, udaleko Txistularien Bandarekin batera, kalejira hasiko da feriako eta Errekatxoko kaleetan barrena. Ordu horretan bertan, 2012ko Katxete boloen denboraldiari hasiera emango dion lehiaketa hasiko da.

11:30ean zabalduko dute Barakaldoko Historia eta Ingurumen Interpretaziorako Zentroan (CIHMA) Felipe Manterolaren argazki zaharren erakusketa: Argazkilaria landa gizarte batean. 15:00etara arte bisita daiteke. Irailaren 23ra arte egongo da zabalik.

Bestalde, 12:00etarako, binakako esku pilota partida erakustaldia antolatu du Gure Pilota eskolak. Mikel Goñi gonbidatu dute erakustaldira.

12:30ean, Barakaldoko Musika Bandak kontzertua eskainiko du kalejira baten bitartez. Trikitilariek ere giroa alaituko dute euren doinuekin, goiz osoan, azokaren eremuan.

Barakaldoko Udaltzaingoaren zakurren erakustaldia prestatu dute, bestalde, 17:30erako. Ordubete geroago, 18:30ean, herri kirolek hartuko dute tartea. Aizkolariak eta harri-zulatzaileak ikusteko aukera izango da. El Despiste fanfarrearen musikak girotuko du arratsaldea.

Ohiturari jarraituz

Tradizio handiko jaialdia da bihar Barakaldon egingo dutena. Baserritarrek udaberrian loratu diren gereziondoetako fruituak jaso ondoren, horiek saltzeko azoka berezia antolatzen zuten antzina. Bat-batean, ordea, Barakaldoko Udaletik gogora ekarri dutenez, utzi egin zioten azoka antolatzeari. 2006an udalak ohitura hori berreskuratu zuen, eta aurten, zazpigarrenez ospatuko dute.

Antzinako xarmadunak

Ibilgailu klasikoakPlentziaIbilgailu klasikoen bosgarren erakusketa eta topaketa egingo dute datorren domekan, Plentzian. Orain artean bezala, Euskal Herriko zein kanpoko ehunka auto eta motozikletak Plentzian bat egitea espero du erakusketa antolatze...

Karrantza oinez ezagutu

Mendi martxaKarrantzaIX. Karrantza Harana Mendi Martxa antolatu du biharko izen bereko mendi taldeak. Ibilbide luzeko martxen zirkuituaren barruan egiten da proba hori. Beraz, antolatzaileek azaldu dutenez, ez da lehiaketa bat; mendi zaletasuna sustat...

Euskararen jatorria aztertzeko zazpigarren biltzarra, Diman

Euskararen Jatorriaren zazpigarren Biltzarra antolatu dute biharko Diman. Aurten, etnografiak hizkuntzalaritzari egin diezaiokeen ekarpenari buruz egingo dute hausnarketa.

Julio Caro Barojak eta Joxemiel Barandiaranek egindako azterketak eta proposatutako zenbait etimologia aztertuko dituzte, besteak beste. Hainbat hitzaldi eta mahai inguru antolatu dituzte egun osorako. Horrez gain, Dimako Jentilzubi eta Baltzolako kobazuloetara bisita egingo dute. Parte hartu gura duenak izena eman beharko du Dimako Elizalde aretoan.

HITZALDIAK

10:00. Joxemiel Barandiaran eta Caro Barojaren ekarpenak hizkuntzalaritzari.

10:45. Felix Zubiaga: Euskal etnografia eta euskara.

11:45. Javier Goitiaren hitzaldia: Euskararen lur eta paperetako oinatz galduak.

12:30. Mahai ingurua: Etnografia eta hizkuntzalaritza.

16:45. Dimako Jentilzubi eta Baltzolako haitzuloetara bisita.

18:30. Mahai ingurua: Euskarari buruzko aurreiritziak.

19:30. Luis Silgoren hitzaldia: Iruña-Veleia eta euskararen egonkortasuna.

Txakolina, Santurtziko plazan

Bizkaiko Txakolinaren lehenengo Jaialdia ospatuko dute asteburuan, Santurtzin. Gernika Parkean bilduko dira. Bihar, 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara egongo da zabalik. Domekan, berriz, 12:00etatik 15:00etara zabalduko dute.Txakolinaz ...

Hiztegia aberasteko jaia

Berba probakMungiaHizkuntza baten hiztegia aberasteko, hainbat bide daude. Eskola edo hizkuntz ikastegia dira adibide batzuk, baina ez bakarrak. Mungiako herritarrek, formaltasuna alboratu, eta giro lasaiago batean landu nahi dute euskara. Horretarako...

Kaleko artearen festa

Artekale Eguna

Otxandio

Lehenengo Artekale Eguna ospatuko dute domekan Otxandion. Kaleko artearen topagune bihurtuko da herria egun batez. Egun osoan, hamahiru ikuskizun aurkeztuko dituzte.

Jaialdiari hasiera bihar emango diote. Jon Zabal magoak ilusionismo psikologikoa jorratzen duen umorezko ikuskizuna eskainiko du gaztetxean.

Igandean 10:00etan emango diote hasiera festari. Umeentzako ikuskizun bat izango da abiapuntua. En la Lona konpainiak Momentu Ridiccoli eskainiko du Andikona plazan.

Ostean, 13:30era arte, jende guztiarentzako ekitaldiak hasiko dira. 11:00etan, Trapu Zaharrarekin batera, txupinazoa eta kalejira egingo dituzte Andikona plazatik Plaza Nagusira.

11:20an, bestalde, Artekaletik Plaza Nagusira Gaitzerdi antzerki taldeak Armenio eskainiko du. Plaza Nagusian, Zirkale taldeak A ze parea! antzeztuko du, 11:50ean. 12:30ean, ikuskizun bi izango dira: Salitre konpainiak On egin mon amour interpretatuko du Plaza Nagusitik Andikona plazara. Udaletxeko aterpean, bestalde, Reziclonk! eskainiko du Turukutupak.

13:30ean, umeentzako Libertia lana interpretatuko du Hortzmugak Plaza Nagusian. Ondoren, helduentzako bi lan aurkeztuko dituzte; biak ala biak, 13:45ean: Latirili Teatrok Sim & Sam, tabernaz taberna, Artekaletik. Oihulari Klown taldearen eskutik, bestalde, Pronóstico reservado ikusteko aukera izango da leku berean.

Umeak protagonista bihurtuko dira berriz ere 16:00etatik 17:45era. Debote Enbotek Argotu interpretatuko du Artekaletik Plaza Nagusira. 17:00etan, Toni La Salen txanda iritsiko da Andikona plazara, Teleipuina-rekin.

Bukatzeko, jende guztiarentzako bi lan izango dira: 17:45ean, Sebastopoleko Titiriteroak taldeak Otxandioko Maskarada aurkeztuko du Andikona plazatik Plaza Nagusira. 18:45ean, Trapu Zaharrak La avería interpretatuko du, Plaza Nagusitik Artekalera eta Andikona plazara.

Artekale Egun hau Artekale Kale Arteen Topaketa Profesionalak Euskadin elkarteak antolatu du Otxandioko Udalarekin batera.