Asteburuko proposamena

Ziztaden gala galanta

AntzerkiaBilboEuskara, komunikabideak eta antzerkia. Konbinazio eta helburu erakargarriek bat egingo dute igandean, Bilbon, Pabellon 6 arte eszenikoen aretoan. Sei antzezlan taularatuko dira, BERRIA Taldeari laguntzeko helburuarekin. Haur eta helduen...

Dana Fuchsen eta Joe Louis Walkerren gauak

Elvin Bishopen saioarekin hasi da Getxoko blues jaialdia, bart. Gaur eta bihar ere izango dira kontzertuak. 21:00etan hasiko dituzte emanaldiak, hurrenez hurren, Dana Fuchs abeslariak eta Joe Louis Walker gitarra joleak. Agertokia, beti legez, Algorta...

Musikak girotuko ditu kaleak

Askotariko musika erritmo, doinu eta instrumentuek girotuko dituzte beste behin Zornotzako kale zein bazter guztiak. Eta bertaratutako familiek giro eder horrekin gozatzeko aukera edukiko dute asteburu honetan. Izan ere, gaur hasi eta etzi bukatuko da...

Abrako hondoa, bizirik

ErakusketaZierbenaAbra itsasertzeko uretan barrena murgiltzeko aukera zabaldu dute Zierbenan. Zehazki, uretara sartzerik ez du izango bisitariak, baina erakusketa bat zabalik dago joan den asteaz geroztik, itsas hondoko bizimoduaren berri izatea erraz...

Trikitia ezagutarazteko eguna

Zaldibar trikiti doinuz beteko dute herriko gazteek, bihar. Soinu txikia eta panderoa izango dira herriko protagonista. Izan ere, bertako trikitilari gazteen ekimenez, I. Trikitixa Eguna ospatuko dute. Trikitilariek, Gaztelekuak, Gaztetxeak eta udalak...

Zilarrezko ezteien festa

Irola Irratiaren eguna

Bilbo

Eskualde eta herri mailako hedabideak loratzeke zeudenean Bilboko gazte batzuei irrati igorgailua sortzea bururatu zitzaien, orain 25 urte. Iralako auzo elkarteak egitasmoa babestu eta Irala Irratia 107.5fm jaio zen 1.987an. Aurten beteko dituen zilarrezko ezteiak ospatzeko Irola Irratia eguna izeneko festa antolatu dute biharko.

Irala jaietan murgilduta dagoela baliatuko dute irratiaren urteurren festa bete-betean ospatzeko. Horretarako, hainbat gune egokitu dituzte auzoko Eskurtze parkean. Txoko horiek Irrati, Txosna, Kolektibo eta Txiki gune deitzen dira.

Irratia estudio barrutik atera eta izen bereko gunean egongo da egun osoz. Saioak parkean egin eta uhinetatik barrena iritsiko dira entzuleengana. Ondoren bazkari herrikoia dago. Izena eman dutenek haragijaleen edo barazkijaleen menua eduki dituzte aukeran. Bazkalosteko ikuskizunarekin txundiaraziko dituzte mahai bueltan bildutakoak. Txikien txokoan puzgarriak eta tailerrak izango dira (aurpegia margotzeko eta eskaladarako horma).

Txosna gunean bertsolariek saioa eskainiko dute. 13:00etan hasi eta ordu eta erdian Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Jon Maia, Aimar Karrika eta Sustrai Colinak abestuko dute. Eguna bukatzeko, 23:00etan, Fenomenos de la naturaleza, Priscila Band eta Soulstompers taldeen musika doinuak entzungo dira.

Kolektiboenean mural herrikoia, Distri eta kolektiboen topaketa eta xaboi tailerrak antolatu dituzte 12:00etan hasita. 17:00etatik 22:30 arte, aldiz, kontzertuak. Los Broncos, 28 escupitajos de semen, Porco Bravo, Bajo Presión, XI Mandamiento eta Ectoplasmas taldeek joko dute.

Lorpen berriak aurten

Hedabide aske eta ez profesionala izateko helburuarekin jaio zen Irola Irratia. Egun ere, horretan dihardu: autogestioa, autoorganizazioa eta beste hainbat ideia oinarri hartu eta defendatuz. Urteetako lanaren uzta jaso du aurten. Izan ere, estudio berria eta askotariko erabileradun gela estreinatu dituzte. Egunez egun eta hobekuntza teknikoen eraginez hedatze eremua handitu da, eta horretan segitzeko gogoa dute.