Asteburuko proposamena

Munduko folklorearen topaleku

Beste urte batez, nazioarteko folklorearen topaleku bihurtuko da Portugalete bihartik aurrera. Aurten, Portugaleteko 38. Nazioarteko Folklore jaialdia ospatuko dute, Elai Alai kultur elkarteak antolatuta.Musika, kantu eta dantza folklorikoa interpreta...

Turismoak badu saria

Argazki lehiaketa

Karrantza

Karrantza ingurura turismoa egitera doazenek, bertako parajeez gozatzeaz gain, sariak irabazteko aukerak ere badituzte udako igandeetan. Hain zuzen, iazko arrakasta ikusita, aurten berriz ere jarri dute martxan Latak eta letoriak Karrantza ginkana. Karrantzako Udalak Enkarterrialderen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketa bat da.

Berrogei kilometroko bidea egin behar dute parte hartzaileek. Hain zuzen, autoz egiteko prestatuta dago lehiaketa. El Suceso, Biañez, Ahedo, Bernalez eta Lanzasagudas auzo eta eremu enblematikoetatik pasatuko dira lehiakideak.

Antolatzaileek iragarri dute Brinban, Bernales auzoan dagoen alpaken baserria ere geldiune interesgarrietako bat izango dela. Bertan, animaliok zelan bizi diren jakiteko aukera izango da.

Guztiak 10:00etan bilduko dira Anbasaguaseko Karrantzako turismo bulegoan. Norberak bere autoa eraman behar duela zehaztu dute antolatzaileek. Ibilbidea jasoa duen GPS bat utziko diete, eta mapa bat eta txapelketan erabili beharko dituzten zenbait material ere emango dizkiete. Ginkanaren arauak eta oinarriak zeintzuk diren azaldu ondoren, abiatu egingo dira.

Ibilbidean zehar bete beharreko bederatzi fitxa ere emango dizkiete lehiakideei. Hiru ordu inguruko bidea egin beharko dute. Bide horretan, argazkiak ateratzeaz gain, marraztu eta Karrantzako inguru enblematiko horiei buruz egiten dizkieten galderak erantzun beharko dituzte.

Ginkanaren helburua da urteko sasoi honetan turismoa erakartzea. Hain zuzen, lehiaketa babesten duten landa ostatuetan ostatu hartuta daudenek ez dute ezer ordaindu beharko parte hartzeko. Gainerakoek, hamar euro ordaindu beharko dute ibilgailu bakoitzeko.

Hilero txapelketan parte hartzen duten guztien artean, bi lagunentzako egonaldi bat zozkatuko dute Karrantzako ostatuetako batean. Beste sarietako bat bazkari bat izango da.

Argazki ginkanan parte hartzeko, aurretiaz izena ematea komeni da: 94-680 69 28 edo 696-443 01 telefonoetara deituta, edo turismo@karrantza.org helbidera idatzita.

Gisatu onenaren bila

Zezen buztan erregosien txapelketa egingo dute bihar Urdulizen. Lehiaketa 46. urtez antolatu du, Txori Alai kultur elkarteak. Eleizalden egingo dute, Andra Mari eliza ondoko zelaietan.Lehiaketara 50 lapiko inguru aurkeztuko direla espero dute antolat...

Rastafariak kostaldean

Reggae jaialdiaLemoizBeste urte batez, inguruko reggae jaialdirik ospetsuena antolatu dute Armintzan (Lemoiz): Txapel Reggae jaialdia ospatuko dute bihar. XX. jaialdia da aurtengoa. Euskal Herriko zein atzerriko reggae estiloko musikari ezagunenak ari...

Tradizioari eutsiz

Euskal jaiaKarrantzaEuskal Herriko ohiturei eusteko eta bertoko folklorea bultzatzeko asmoz, Euskal Jaia antolatu dute biharko Karrantzan. Bederatzigarren urtez egingo dute ospakizuna, Euskal Folklore Mendi-Harana kultur elkarteak eta udalaren laguntz...

Arte eszenikoen saioa: Kalealdia

Arte eszenikoetako 22 konpainiak 48 ikuskizun egingo dituzte Bilboko kaleetan datorren astelehenean hasi eta zapatura bitartean. Kalealdia iritsiko da Kale Nagusiaren inguruetara eta Zazpikaleetako hainbat plaza eta bazterretara.

XIII. Kalealdia egingo dute aurten, eta, ohi bezala, nazioarteko eta bertoko konpainien presentzia izango da. Ikuskizunak denetarikoak izango dira: Umorea, fantasia, kolorea eta argia nagusi izango diren aire zabaleko animazioak, hip hop eta dantza garaikidea, txotxongilo erraldoiak, antzerkia, clown-ak, kaleko musika eta banda bitxi eta zaratatsuak, besteak beste.

Nazioarteko panoraman lehen mailan dauden konpainiei dagokienez, Luc Amoros aipatu dute antolatzaileek. Uztailaren 5ean taularatuko dute euren ikuskizuna, Arriaga plazan, 22:30etik aurrera, hain zuzen ere. Page Blance ikuskizunean zuzeneko musika eta pintura nahasten dituzte.

Compagine Circo Coliflor Frantziako estatuko konpainiak ere ikusle ugari erakarriko dituela aurreikusi dute. Salir lana aurkeztuko dute. 2011ko Umore Azokan ikuskizun onenaren saria eskuratu zuen lan horrek. Martitzenean eta eguaztenean interpretatuko dute, 22:30ean, Arriaga plazan eta Areatzako kaian. Elkarbizitzari eta haren alderdi zailenei buruzko ipuin txikia du oinarrian. Dantza eta antzerkia interpretatzen dituzte akrobatek, musikariek eta alegiazko pertsonaiek, zuzeneko musikarekin eta argiztapen berezia erabilita.

Astelehenean hasiko dute, dena den, jaialdia. Besteak beste, Collectif Nomadenko eta Salut L'Artiste taldeek euren edertasun salak instalatuko dituzte Foru jauregiaren inguruan. Makillajea eta ile apainketa benetako arte bilakatzen dute bi konpainiok, ikusleen partaidetzarekin batera. Salut L'Artista ile hezitzailea ezizenez ezaguna da. Ile adats bat, hostoak eta bestelako osagarriak erabilita, txori habiaz betetako sorkuntza lan surrealista bihurtzeko gaitasuna dauka.

Bertoko konpainiek ere lekua izango dute sei egunetako jaialdi honetan: Gaitzerdi Teatroa, Malas Compañias, Matrioska eta Anita Maravillas taldeen lanak ikusteko aukera izango da Bilboko kaleetan. Helena Golab dantzari eta koreografoak, bestalde, Pa.ti.N izeneko bere lehenengo muntatzearen estreinaldia egingo du eguaztenean, 18:45ean, Plaza Barrian.

Ziztaden gala galanta

AntzerkiaBilboEuskara, komunikabideak eta antzerkia. Konbinazio eta helburu erakargarriek bat egingo dute igandean, Bilbon, Pabellon 6 arte eszenikoen aretoan. Sei antzezlan taularatuko dira, BERRIA Taldeari laguntzeko helburuarekin. Haur eta helduen...