AntzerkiaBilboPirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Sentitu, pentsatu, ekin! ikuskizuna aurkeztuko dute asteburuan, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Orotara, sei saio eskainiko dizute hiru egunean. Gipuzkoako pailazo taldea bere 25. urteurrena os...
Asteburuko proposamena
Mozorroak eta animaliak
Garizumaren atarian, neguari agur esan eta udaberrirako prestatzeko egunak dira honako hauek. Natura esnatzeko errituak aspaldikoak dira. Denboraren joanak ohitura horiek aldatu egin ditu. Hala ere, gaur egun badira inauteri bereziak mantentzen dituzten herriak. Atzo hasi ziren inauteriak, Eguen Zuri egunarekin. Aratuste martitzenera bitartean jai giroa nagusi izango da Bizkaiko herri eta auzoetan.
Zaldiak, antzarak eta hartza
Aratuste domeka izaten da egun handia Markina-Xemeinen. Etzi ere ez da gutxiago izango. Urtero bezala, animaliek aparteko lekua izango dute egitarauan. 09:30ean hasiko da festa, txistularien kalejirarekin. 10:30ean, musika bandak girotuko du herria. 11:00etan, trikitilariek hartuko dute lekukoa. Mozorroen desfilea 11:30ean hasiko da. Plazabarripetik abiatuko da. 12:00etan, berriz, hartzak eta Zerutxu dantza taldeko kideek zahagi dantza dantzatuko dute. 12:30ean hasiko da antzara jokoa. Kostaldeko herriekin alderatuz, Markina-Xemeingoan badu berezitasuna. Lehiakideak mozorrotuta joaten dira, eta txalupan barik zaldi gainean gerturatzen dira hegaztia eskegita dagoen lekura. 14:30ean, herri bazkaria izango dute. 17:00etan, animatzaileek girotutako karaokean parte hartzeko aukera egongo da. 18:30ean, azkenik, Hau Dok Hau txaranga herriko kaleak girotzen hasiko da.
Mozorroak eta afaria
Bihar ospatuko dituzte aratusteak lezamarrek. Arratsaldean mozorrotuko dira. Izan ere, 19:00etan artista lehiaketa eta mozorro lehiaketa egingo dituzte. 20:30ean, saloi dantzen emanaldia izango da. 21:30ean, mozorrotuta dauden lezamar guztiak aratusteetako herri afarian elkartuko dira. 22:30ean banatuko dituzte sariak. Ostean, diskoteka izango dute, dantzatzeko.
Dantzaldiak eta basatostea
Gaur hasiko dira aratusteak Mungian. Goizean eskoletako ikasleak kalerik kale ibiliko dira azken asteetan prestatu dituzten mozorroak mungiarrei erakusteko asmoz. Gauean, berriz, dantza erakustaldia izango da. 20:00etan, Amilotx dantza taldekoek euskal inauterietako dantzen kalejira egingo dute, eta, ostean, Foruen plazan eskainiko dute erakustaldia. Bihar gauean lehiatuko da taldeen arteko mozorro txapelketa. Hiru onenek saria jasoko dute.
Tradizioentzako ordua domekan iritsiko da. Basatostea egingo dute, Txitxiburduntzi eguna. Gure Ametsa txistulari taldeak lagunduta, zazpi bat kilometroko mendi ibilaldia egingo dute, 09:30ean, Matxin plazatik abiatuta. Umeentzako ibilbide laburragoa prestatu dute. Bukaeran, Andra Mari plazan, hamaiketakoa egingo da, txitxiburduntzia bera. Otordua dantzariek eta txistulariek girotuko dute.
Morroaren dantza
Atzo hasi ziren Gernika-Lumon aratusteak, Eguen Zuri eguneko gozoki bideagaz. Gaurkoa izango da gaurik nagusiena. Dantza erakustaldiak, kopla kalejirak eta Happy Hour delako mozorro lehiaketa antolatu dituzte. 21:00etatik 22:00etara, San Cristobal plazako tabernetan eta 21:30etik 22:30era eta 02:30etik 03:30era Juan Calzada eta Industria kaleetako tabernetan izango da giroa.
Urtero legez, zapatu arratsaldean Elai Alai dantza taldeak euskal aratusteak ekartzen ditu Gernika-Lumora. Aurten, Berako inauteriei egokitu zaie. 19:00etan hasiko da kalejira, Pasealekuan. Ostean, tostadak banatuko dira.
Hala ere, Gernika-Lumok baditu bere pertsonaiak: morroak. Domeka eguerdian dantzatuko dute morroen aurreskua, Foru plazan. Aurretik, irrintzi lehiaketa egingo dute. Eta, ostean, masta puntakoa eta oilar jokoa jokatuko dira. Bazkalorduan Urdaibaiko Kantagunekoak kalez kale ibiliko dira, kantuan.
Atorrak eta lamiak
Bizkaiko inauteririk ezagunenak dira Mundakako aratusteak. Musikaz betetako eguna izaten dute domeka, eta etzi ere halaxe izango da. Atorra soinean daramatela, 12:30ean abiatuko dira gizonezkoak, Jose Maria Egileorren etxepetik. Gitarra, mandolina, soinua, tinplea, panderoa eta beste hainbat musika tresnarekin, kantuan jarriko dituzte mundakarrak. 14:00etan iritsiko dira portura, eta atorren doinu zaharrak abestuko dituzte. Arratsaldean andreen txanda iritsiko da, lamiena. 18:00etan agertuko dira plazan, beltzez jantzita, aurpegia zurbil eta muxuak gorri dituztela. Euren kantu eta zantzoekin Mundaka guztia aztoratuko dute.
Hartzaren Eguna
Atzo hasi ziren aratusteak Ermuan, Eguen Zuri eguneko ekitaldiekin. Umeak oilar harrapatzen ibili ziren, besteak beste. Gaurkoa, berriz, Hartzaren Eguna da. 18:00etan hasita, hartza kalerik kale ibiliko da. Albokariek eta musika eskolako trikitilariek lagunduko dute, eta Ermuko kantak abestuko dituzte. Bihar, berriz, 18:00etan haurrentzako dantzaldia egongo da, eta 19:30ean mozorro lehiaketa egingo dute.
Auzo bakoitzak berea
Bihar eta etzi ospatuko dituzte Getxon inauteriak. Itzubaltzetako bizilagunek zapatua aukeratu dute. Santa Eugenia eta Cervantes plazetan egingo dituzte ekintzak: goizean, haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira. 18:30ean egingo dute mozorro lehiaketa. 22:00etan, erromeria egongo da.
Algortan euskal inauterien kalejiraz gozatzeko aukera egongo da, bihar, 12:00etan hasita. Arratsaldez umeentzako tailerrak, txokolate edana eta dantzaldia izango dira Telletxen.
Areetan 11:00etan hasiko da jai giroa. Kalejirak, erromeria eta mozorro lehiaketa izango dira. Andra Mari auzoan, azkenik, etzi ospatuko dute aratustea. Goizean Malakate parkean izango dute mozorro festa. Jaia dantzaldiarekin bukatuko da, 15:00etan.
Nafarroatik Bizkaira
Gaur ospatuko dituzte Sodupeko aratusteak, Gueñesen. 18:30ean inauterietako desfilea egingo dute. Herritarrek ez ezik, Lantz, Altsasu eta Luzaideko ordezkariek ere parte hartuko dute. 19:00etan, gainera, Lantzeko inauteriak antzeztuko dira.
Euskara kalez kale
BerbalagunakBilboHizkuntza bat ikasterakoan, sarri, gramatika, sintaxia, morfologia eta horrelakoak barneratu behar ditu ikasleak. Entzumen eta idazketa ariketak ere ez dira falta; baina, zer gertatzen da eskolako atea itxi eta kalera irteterakoan? H...
Pradoko museoa, egungo 12 artistaren begietatik
ELORRIO. Gaur egungo hamabi artistak Madrilgo Pradoko museoari buruz duten ikuspegia bildu dute erakusketa batean. Artearen bizitasunari buruzko gogoeta eragin nahi dute, eta museoko pinturek belaunaldi guztietako ikusleen eta artisten arteko elkarriz...
BEC eskulanen topagune izango da lau egunez
BARAKALDO. Sormen Joeren Zazpigarren Topaketa egiten ari dira BECen, atzotik. Domekara arte, eskulangile ugari bilduko dira. 78 erakusketarik euren produktu eta materialak erakutsiko dituzte, eta horrez gain, ekintzak, ikastarotxoak eta erakustaldiak ...
Karrika antzerki taldearen ‘Lurra Astinduz’, bihar
MUXIKA. Bihar, Muxikako Ibarruri auzoan, antzerki emanaldia izango da Saltsamendi kultur elkarteak antolatuta. Karrika antzerki taldeak Lurra Astinduz antzezlana aurkeztuko du, 19:00etan, Ibarruriko pilotalekuan.
Etxe merkeak gogoan hartuta
Etxe Merkeen Legearen barruan, hainbat etxe eraiki ziren Bizkaian 1911. eta 1936. urteen artean. Etxe merke legez dira ezagunak. Barrutik zein kanpotik zelakoak ziren jakiteko interesa dutenak Barakaldoko Barakart aretora joan daitezke. Bizkaiko Etxe ...
Gizarte berdea helburu
Ingurumen Iraunkortasunaren I. Euskal Azoka egingo dute asteburu honetan, Durangon. Bi egunez, hainbat enpresatako eta unibertsitatetako ordezkariak bilduko dira Landako gunean. 10:00etatik 19:00etara, ordutegi jarraia izango du azokak, eta sarrera do...
San Bizenteren traka
JaiakBarakaldoBarakaldoko jaiak azken txanpara iristekotan daude. Baina azken traka emateko jarduera eta ekitaldi ugari dituzte oraindik martxarako gogoa amaitu ez zaienek. San Bizente jaiak mozorroz jantzita datoz gaur. Film bat aukeratu eta horren a...
Euskal Herriko indaba sukaldaririk onena aukeratuko dute bihar
Gaurko Euskadiko Odoloste eta Txorizo Sariketan aurkeztuko diren odolkiak ondo etorriko zaizkie bihar Mungian lehiatuko diren sukaldariei. Izan ere, hirugarren urtez, Euskal Herriko Indaba Txapelketa antolatu dute Mungiako San Antontxu jaien barruan. Lapikoko Eguna izango da, bada, biharkoa. Goiz osoan, Foruen plazan, Matxin plazan eta Iturribide kalean lapikokorik onenak prestatzen ibiliko dira. 08:00etarako, Andra Mari plazan agertu beharko dute, eta, ondoren, 13:00 arteko epea izango dute sukalde kontuetan ibiltzeko.
Lapikoan edo kazolan egin beharko dira, eta bertan aurkeztu beharko dituzte 13:00etatik 13:30era bitartean. Putxerarik ez dute onartuko. Butanoa erabili beharko dute lehiakideek, eta bakoitzak eraman beharko du etxetik. Baita osagaiak ere. Honako hauek zerrendatu ditu antolatzaile taldeak: indaba gorria —Tolosakoa, beltza edo pintoa—, patatak, barazkiak, urdaia eta txorizoa. Indaba zuriak eta verdina motakoak debekatuta daude. Behin kazolak aurkeztu ostean, bertan bazkalduko dute guztiek. Sariak 17:00etan banatuko dira.
Gizaberri GKEak dirua biltzeko aprobetxatuko du Lapikoko Eguna. Indaba platerkadak banatuko ditu, azken bi urteetan egin legez, 1,5 euroren truke. Bildutakoa Benin iparraldean landa garapenerako proiektuak finantzatzeko erabiliko da. Besteak beste, hango nekazariek landatzeko haziak bidaliko dituzte, uzta berriak landatzeko aukera izan dezaten.
Osotara, 25 kilo prestatuko dituzte, Mungiako Guri-Zer txokoan. Hala, 800 plater banatzeko aukera izango dute, gutxi gorabehera. Horrez gain, zozketa solidario bat ere egingo dute bihar Gizaberrikoek. Euro baten truke erosi ahal izango dira txartelak. Saria otzara bat izango da: izokin ketua duten bi erretilu, bi kutxa ardo beltz eta bi kutxa txakolin.