Udalak aurten baino %5,7 diru gehiago izango du datorren urtean. "Anbizioa" falta dutela salatu du oposizioak, besteak beste.
Politika
Gizarte politiketan, pertsonako 640 euro inbertituko ditu Bizkaiak
Foru Aldundiak 2024rako aurrekontu proiektua eroan du Batzar Nagusietara. Diputazioa osatzen duten bederatzi sailek 1.599,1 milioi euro izango dituzte; aurten baino %3,8 gehiago.
Etxanobek ekonomia “indartu” nahi du, “kohesioa bermatzeko”
Foru aldundiak agintaldi honetarako plana osatu du. 120 jarduera eta sei lan ildo izango ditu. Teknologia kuantikoetarako polo bat bultzatuko dute, eta ikus-entzunezkoentzako beste bat.
Hamabigarrenaren lehen pausoak
Ekainean eta uztailean barne antolaketa osatu ondoren, Bizkaiko Batzar Nagusiek orain hasiko dute bete-betean legealdia. Haien egiteko nagusiak dira herrialde historikoak dituen eskumenei dagozkien arloak arautzea eta foru aldundiaren jarduna kontrolatzea.
Sosik gabe, intentzio osoz
Bizkaian bost udalerritako alkateek ez dute soldatarik jasotzen: Garai, Ubide, Elantxobe, Arrankudiaga eta Ziortza-Bolibar dira hautu horren alde egin dutenak.
Hamargarren Itsas Martxa, presoak “etxeratzearen” alde
Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde egingo dute bihar Plentzian. Egitarau zabala antolatu dute, eta ikuskizun berezia eskainiko diete senideei.
Demokraziaren lehen urratsa
EHUk eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatutako udako ikastaroan, Bizkaiko Foru Berria aztertu dute Gregorio Monreal eta Jose Angel Achon irakasleek. Foruak jaunarekiko "askatasuna" ematen zion Bizkaiari, eta ia beste inon ez zeuden eskubideak aitortzen zizkien bizkaitarrei.
Nork hartuko duen makila
Larunbat honetan osatuko dira Bizkaiko 112 udalak. Gehienetan, maiatzaren 28an argi geratu zen nor izango den alkatea, baina hamabost bat herritan biharko bozketan jakingo da.
Hautatuak izateko ahalegina
Bi asteko kanpaina bukatuta, etzi egingo dira Bizkaian udal eta foru hauteskundeak. 2019an baino zortzi udal hautetsi gehiago daude jokoan: 1.244. Batzar Nagusietako jarlekuak 51 dira. Urduñan, Larruzabalgo Batzako kideak ere aukeratuko dituzte.
Sorpresa gutxi espero dira
Abiatu da maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetako kanpaina. Inkesten arabera, baliteke EAJ gehiengo osotik gertu geratzea Batzar Nagusietan eta Bilboko Udalean.