Adimen artifizialeko tresnak frogatzen ari zela sortu zitzaion ideia Niko Vazquez grafistari. «Oso azkar ari dira garatzen, eta iazko urtearen amaieran kalitatea asko hobetzen hasi ziren. Niretzat argazki album bat egiteko ideia izan nuen, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan girotuta, orduan izan baitzen nire gaztaroa». Irudi batzuk sortzen eta horiek sareetara igotzen hasi zen. Emaitza nahiko...
Albisteak
Aberastasuna saltzen den merkatua
XIX. mende bukaeran sortu zen Bilboko Burtsa, eta XX.aren hasieran inauguratu zuten haren egoitza. 1990eko hamarkadan zaharberritu zuten. Gaur egun, salerosketak egiteko gune modernoa da eraikinaren areto nagusia, eta hutsik egoten da.
Bizkaian bi udalerrik bakarrik jakinarazi dute tentsio handiko eremu izan nahi dutela
Barakaldoko eta Portugaleteko udalek bakarrik igorri diote neurria ofizialki Eusko Jaurlaritzari tenkatutako eremu izendatzeko.
Ugaon, kirola ere euskaraz
Euskararen erreferentzialtasuna eskola kirolaren bidez lantzeko programa bat jarri dute martxan. Entrenatzaileek gazteengan duten eraginean oinarrituta, euskara leku ez-formaletara hedatu nahi dute.
Getxoko historiaren geruzak
Ereagako kaian daude, Getxon, Bizkaiko golkora eta Ereaga hondartzara begira. Horacio Etxebarrieta enpresariak eskatu zion eraikitzeko Ricardo Bastida arkitektoari, 1918an. Punta Begoñako galeriak Euskal Herriko historiaren horma esanguratsuak dira. Zaharberritu eta gero, ehunka bisitari hartzen ditu orain hilero. Baina erabilera gehiago ere izan ditu. XX. mendearen hasieran, 36ko gerran, berrikuntza teknologikorako, kulturalerako eta enpresa alorrekorako...
Gernika-Lumoko Sarek ondorioztatu du kartzelak kalte egiten diola zaintzari
Atzoko greba feminista orokorrak zaintzak erdigunean hartzea izan du xede. Ildo beretik jo du Gernika-Lumoko Sarek ere: kartzelak zaintzan duen eraginaren inguruan hausnartzeko dei egin du plataformak. Horretarako, Zaintza eta kartzela: eztabaidarako materiala txostena plazaratu du. Sare herritarraren arabera, «aspaldi eguneratzeko beharra zuten eremuak» landu dituzte azaroaren 30eko grebaren harira gizarteko hainbat eragilek. Horien artean daude...
Mahai bat arbolaren itzalpean
German Mitxelena Artzentalesko San Migel elizaren ondoan bizi zen. Egunero, etxetik irteterakoan, Artzentalesko kontzejuaren mahaiari itzala egiten zion arbola besarkatzen zuen. «Goiz batean esan zuen ez zuela arbola ondo topatzen; zerbait gertatzen zitzaiola», gogoratu du Pepe Lopezek. Mitxelenak ikusi zuen har batzuek eraso egin ziotela arbolari. «Alanbre batekin banan-banan kendu zizkion, eta horrela salbatu zuen»....
Scalextric kluba sortu dute Bilboko Altamirako kultur etxean, hiriko aurrenekoa
Scaletxric hitza entzuterakoan, askori burura datorkien lehen irudia haurtzaroan zuten jostailua da. Orduak eta orduak igaro dituzte ume andanak haien logelak Monaco, Silverstone (Erresuma Batua) edota Montmelo (Herrialde Katalanak) direla irudikatuz. Scaletxrica, baina, ez da jostailu bat bakarrik; izan ere, atzean jarraitzaile asko dituen zaletasuna da. Metro batzuetako luzera duten zirkuituetan ibiltzen dira norgehiagokan; errailetik...
Bermeo berroneratzeko proiektua bukatu da, hamabost laguni formakuntza eta kontratua emanda
Urtebetez aritu dira Bermeoko hamabost bizilagun udalarentzat lanean. Bermeoko Hiria Berroneratzeko proiektu pilotuak formakuntza eta kontratu bana eskaini dizkie «egoera berezian» zeuden herriko zenbait bizilaguni —denbora luzez langabezian egondakoak dira, eta diru sarrerak bermatzeko errenta edo diru sarrera minimoak jasotzen dituztenak—. Lanbide euskal enplegu zerbitzuaren eta Bermeoko Udalaren elkarlanari esker sortu da proiektua, Europako Next...
Ekologistek bederatzi alegazio jarri dituzte Iberdrolaren aurka
Iberdrolak 0,51 hektarea gehitu nahi dizkio Barakaldon eta Trapagaranen duen zuhaitzik gabeko lur zerrendari; hau da, futbol zelai baten tamainako eremu bat utzi nahi du landarerik gabe. Han duen Beurko-Ugarte cto.2 proiektuari lotutako deforestazioa izango litzateke, goi eta tentsio ertaineko sarea baitu. Ekologistak Martxan taldeak bederatzi alegazio aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzan Iberdrolak planteatutako proiektuaren aurka....