Urdaibaiko Guggenheim museoak 60.000 metro koadro beteko ditu eta jatetxe bi izango ditu, proiektu zirriborroaren arabera. Guggenheim Urdaibai Stop plataformak Europako Alderdi Berdera jo du proiektuaren aurkako babes eske. Ernaik deituta, manifestazioa izango da gaur, Gernika-Lumon.
Albisteak
Elkartasuna eta memoria, lasterka
Burdin Hesiko lehen lasterketa mailakatua egingo dute uztailaren 9an, Fikatik abiatuta. Lasterketaz gain, egun osoko jaia prestatu dute. Bildutako dirua sarkoma minbizia ikertzera bideratuko dute.
Sakoneko begirada bat
Balea baten begia ikertzeko prozesua islatzen du Bilboko Itsasmuseumeko 'Balearen begia' mostrak. Zelulen argazkiak daude, mikroskopioekin handituak. Irailaren 10era arte bisitatu daiteke.
Aske dabiltzan txakurrek abereei erasotzen dietela salatu dute
Larrabetzuko Estraminea elkartearen arabera, urtebetean hamabi ardi hil dira erasoengatik. Udalak jabeei eskatu die landa inguruan ere txakurrak kontrolpean izan ditzatela.
Bizkaiko ermiten artean lehenengotakoa
Arrigorriagako San Pedro Abrisketakoa XI. eta XII. mendeen artean eraiki zutela uste dute adituek. Haren jatorria zehatzago jakiteko, ikerketa bat abiatu zuten 2020an. Asturiasko arte erromaniko aurreko hainbat elementu daude tenpluan.
Bilbo eragozpenez josiko duen Frantziako Tourra
Frantziako Tourraren aurtengo aurreneko etapa Bilbon hasi eta bukatuko da, uztailaren 1ean. Bizkaiko hamaika errepide moztuta egongo dira ordu luzez, Tourreko tropela igaro ahal izateko. Bilbo, baina, gotortu egingo dute orduan: hiriko sarrera gehienak 06:30 eta 08:30 artean itxiko dituzte, arratsaldera arte.
Bortxa matxistari aurre egiteko, kooperazioaren alde Basaurin
Basauriko Udalak, Ibaizabalgo ertzain etxeak eta Osakidetzaren Galdakaoko ESIak protokolo berria egin dute. Basaurin 105 emakume babesten ditu Ertzaintzak gaur egun.
Haizea musika bihurtuko dute Zornotzan
XVI. Haizetara jaialdia egingo dute, gaurtik domekara. Zortzi banda lehiatuko dira, eta beste lau gonbidatuk ere joko dute. Publikoak ere gustukoena hautatuko du.
Olabarri jauregia auzoarentzat izan dadila eskatu dute Uribarrin
Gura dute Bilboko auzo horren "beharrei" erantzuteko erabiltzea eraikina. Gaur egun, Bilboko Portuko Agintaritza da eraikinaren jabea.
Balmasedako institutura joateko garraio publikoa eskatu dute
Lanestosa, Karrantza, Turtzioz, Artzentales, Sopuerta, Gordexola eta Villaverde Turtziozko ikasleek familiek ordaindutako autobus pribatuan joan behar dute batxilergoa ikastera.