Kultura

Lurpean ezkutatutako altxorra, argipean

Lurpean ezkutatutako altxorra, argipean

Natalia Salazar Orbe
1957ko abenduaren 28a zen. Beharginak jo eta su ari ziren Karrantzan, Raneroko haitzetan, harrobia ustiatzeko lanetan. Dolomitas del Norte enpresako langileak egiten ari ziren leherketetako batek zulo handi bat zabaldu zuen lurrean...

Sudur gorrien zain

Sudur gorrien zain

Natalia Salazar Orbe

Kritika zorrotza, mezu arina zein sakona, umorea edota haserrealdia. Denetarik adieraz dezakete keinuek. Berbaz zein hitzik gabe, esan nahi dena ikus-entzuleei helarazteko gaitasuna dute clown-ek. Estilo anitz uztartuko dituzte asteazkenean hasi eta igandera bitartean Durangon hartuko dituzten VI. Topaklown topaketetan. Ikus-entzule guztientzako antzezlanak ez ezik, clown munduko profesionalentzako zein amateurrentzako ikastaroak ere antolatu dituzte, beste urtebetez, San Agustin kulturguneak eta Ganso & Cia antzerki konpainiak.

Hazi eta gaztetu den txapelketa

Hazi eta gaztetu den txapelketa

Asier Arrate Iruskieta

"Txapelketa eguneroko lanaren isla da, eta aurpegi, eskualde eta plaza berriak gehitzeko aukera eskaintzen du". Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariaren hitzak dira, eta apirilean abiatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketak dagoeneko lortutakoa laburbiltzen du. 2018ko edizioak inoiz baino parte hartzaile gehiago izango ditu, eta izena eman duten 23 bertsolarirentzat lehen aldia izango da. Formatuari dagokionez, 2016ko ereduari eutsiko diote.

Filmen bidez ikusarazi

Filmen bidez ikusarazi

Asier Arrate Iruskieta
Migrazioaren feminizazioa areagotzen ari den fenomenoa da. Etxea eta familia atzean utzita, hainbat dira jazarpen, pobrezia eta biolentziatik ihesi, babes bila jotzen duten emakumeak. Bilboko errealitatearen parte ere bilakatu di...

Musika bizi den lekuen jaia

Musika bizi den lekuen jaia

Natalia Salazar Orbe

Herritarrek herritarrentzat herrian berton sortutako musika jaialdia. Horixe da Lekuek festibala. Gernika-Lumoko bazter guztietara musika estilo ugari eta haiekin lotutako bestelako jarduerak eramango ditu, aurten ere jaialdiak, bihar hasi eta datorren astera bitartean. Kartelean oihartzun handia egin dezaketen talde edo artistez gain, egitarauan lekua egin diete euren lana ezagutzera emateko aukera behar duten musikariei zein eskualdeko artistei.

Itsasoaren mugak zeharkatzera

Itsasoaren mugak zeharkatzera

Natalia Salazar Orbe
Itsasoaren edertasuna eta zabaltasuna alde batean. Kolore biziak, erakargarriak, askatasunaren eta lasaitasunaren mezulari. Itsaso horren beraren oldarkortasuna eta arriskuak beste aldean. Ezezaguna ezagutu eta desafioei aurre egit...

Sorreraren sustraietarako itzulia

Sorreraren sustraietarako itzulia

Natalia Salazar Orbe

Nondik gatozen jakitea ezinbestekoa da nora goazen ulertu ahal izateko. Iraganak arrastoak utzi ditu munduaren eta gizakiaren beraren ibilbide zabalean. Aztarnon lekukotzak ahoz transmititu dira mendez mende; baita testu idatziak sortu ostean ere. Transmisio horren barruan, istorioek eta ipuinek garrantzi handia izan dute, fikzioaz gain kultura baten historia eta ohituren igorle ere bai baitira. Komunikaziorako elementu horien garrantzia azpimarratuko du Istorio Biziak programak, aurten.

Sudur gorrien indar ziztada

Sudur gorrien indar ziztada

Natalia Salazar Orbe
Umeengan pentsatzen duen orok korrika, saltoka eta lagun artean algaraka irudikatzen ditu. Lehen mundu deritzon honetan, bederen, hala bizi direlako ume gehienak; alaitasunaren eta bizipozaren adierazle dira. Kezkarik gabe. Gaixota...

Aniztasunaren apologia

Aniztasunaren apologia

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Gizartean nagusi diren estereotipoetatik kanpokoak ala bazterrekoak pantailaren erdigunera eramango ditu Zinegoak Gay-Lesbo-Trans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdiak. Astelehenean hasiko da 15. jaialdia, eta norbanako bakoitza ezberdina izateak dakarren aberastasuna aldarrikatuko du martxoaren 4ra bitarte egingo duten jarduera bakoitzean. Programazioaren alderik indartsuena lehen astean izango da, egun horietan emango baitira sail ofizialean lehian arituko diren pelikulak.