Kultura

Azaletik mundurako aldarria

Azaletik mundurako aldarria

Natalia Salazar Orbe

Irudi bat behin eta berriz ikusarazita sortu eta elikatu egiten dira estereotipoak: jokamolde eta irudi zehatz batzuk pertsona talde batekin lotzen dira, alegia, multzo horretako pertsona guztiak berdinak bailiran. Ile laburra, galtza bakeroak, cowboyen ibilerak eta, sarri asko, jokaera zakarrak. Irudi horrekin aurkezten dituzte lesbianak hainbat ikus-entzunezkotan. Badira batere lekurik ere eskaintzen ez zaien eremuak. Arte eszenikoetan hutsaren hurrengoa da lesbianen presentzia. Hala ondorioztatu zuten Histeria Kolektiboak eta Kancaneo Teatro taldeak. Hutsune horrez jabetuta, urtebeteko lanaren ondoren Puro Bollo jaio da, Arte Lesbiko Eszenikoen Jaialdia.

Izarotik Izarora hedatuz

Izarotik Izarora hedatuz

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa
Kaioek euskaraz ohiukatzen duten munduko toki bakarra Izaro irla dela esaten dute. Urdaibai biosferako erreserba barruan kokatua, Bermeo, Mundaka eta Elantxoberekin harreman estua duen uhartea da Izaro. Kostaren aurrean d...

Begirada beste kontakizun

Begirada beste kontakizun

Natalia Salazar Orbe

Hitzak historiaren kontari eta istorioen sortzaileen lanabes; mundu berrien asmatzaile, eta munduon hedatzaile. Idatzitakoa ez baitago bizirik harik eta norbaitek irakurtzen eta bere zentzua ematen dion arte. Papera txiki geratu zaie berboi, eta, handik ihesi, askatasun bila atera dira, bestelako diziplinaren batek hartu eta beste era batera gorpuzteko prest. Betiere, euren sustraiei helduta. Literaturak zabaltzen duen unibertso aberats horri bidea eman diote, beste urtebetez, Ondarroan. Literatur Amuak jaialdia abiatu zuten joan zen larunbatean, eta, igandera bitartean, sormenari ateak irekita jarraituko dute. Hala, literatura ardatz hartuta, film proiekzioak, antzerki saioak eta musika emanaldiak eskainiko dituzte, besteak beste, zazpigarren jaialdi honetan ere.

Ukimenarekin ikusteko artea

Ukimenarekin ikusteko artea

Aitziber Laskibar Lizarribar

Jarri koadroaren aurrean eta luzatu besoak. Ipini eskuak margolanaren goiko aldean, erdialdean. Ertza nabarituko da, erliebe eta tolesturei esker bolumena hartzen duen marmitaren ertza. Behera egin, eta ontziaren heldulekuak daude alde banatan. Eskuinaldekoa, eskuarekin oratua du neskak. Leuna da neskaren eskua oso. Apur bat beherago jertsera iritsiko gara. Nabari da ehunduran. Latzagoa da, lodiagoa. Eta gorputza noraino iristen den sentituko dugu, atzealdea lauagoa baita. Aurpegia du leunena, eta arreta berezia eskatzen du. Ilearen kizkurrak atzamarrekin nabaritu, eta azalaren xamurtasunak dei egingo du. Begiak, sudurraren erliebea eta ezpain amultsuak. Ezpainetan latzagoa den zerbait du: krabelin gorria dela azalduko du audio gidariak.

Markesen jauregia, herriaren esku

Markesen jauregia, herriaren esku

Natalia Salazar Orbe
Ezezaguna bezain ikusgarria da askorentzat. Leioan, eraikinari izena ematen dion Artatzako hareatzan kokatuta, jauregi dotoreak zaintzen ditu inguruetako lurrak. Aldapa baten gainean, leku pribilegiatuan, 300.000 metro koadroko eremua hartzen du Artatza jauregiak.

Kantua, oholtzatik plazara

Kantua, oholtzatik plazara

Natalia Salazar Orbe
Plazetan sortu eta horietan zabaltzen ziren kantu eta dantzen izaera aldatuz joan da. Denen esku eta denek interpretatzeko zeuden abestiak oholtza gain berezituetara igaro dira. Espazio zurrunago batek harrapatu ditu.

Herritar ikusezinen egia

Herritar ikusezinen egia

Natalia Salazar Orbe

Ikusezinak batzuentzat. Pena sentimenduaren sorrarazleak beste batzuentzat. Egoera horretara nolatan irits daitekeen galdera bueltaka askoren buruetan. Kalean bizi. Batetik bestera. Egunero. Nola biziraun daiteke era horretan? Galdera horri erantzungo diete bizimodu horretako protagonistek eurek Homeless Film jaialdian. Etxerik gabeko pertsonek sortu, ekoitzi eta antzeztutako lanak jaso eta erakusten dituen munduko jaialdi bakarrean. Datorren asteazkenean eta ostegunean ikusi ahalko dira, Bilboko Bizkaia aretoan, etxegabeen errealitatea kontatzen duten hainbat lan.

Historiaren adabakiak josten

Historiaren adabakiak josten

Natalia Salazar Orbe

Oharkabean pasatu dira haien aztarnak. Hala pasarazi dituzte. Ezkutuan. Isilarazita. Historia garaileek idazten baitute. Eta haiek idatzi nahi izan dute emakumeena ere. Andrek eurek berba hartzeko garaia dela iritzita, Ondarearen Europako Jardunaldiek emakumeek historian zehar jokatu duten rola azpimarratuko dute aurten, Ondarea, emakumeen emaria leloa ardatz hartuta. Ekarpen horiek aletzen ari dira urrian. Bizkaiko 70 udalerritan 300 jarduera baino gehiago garatzen ari dira. Denak ere doan. Ehun bisita gidatu, 70 solasaldi, 21 erakusketa, hiru antzezpen eta antzerki lan, hiru kontzertu eta dastatzeak antolatu dituzte hainbat erakundek eta elkartek elkarlanean. Aukera zabal horren lagin bat besterik ez da hemengo hau.