Gizartea

Autoei lehentasuna kenduko dien ituna onartu dute Bilbon

Autoei lehentasuna kenduko dien ituna onartu dute Bilbon

Aitziber Laskibar Lizarribar
Mugitzeko beste modu bati begira jarria dago Bilbo. Hiri "atseginagoa" nahi du; lasaiagoa, osasuntsuagoa, jasangarriagoa eta inklusiboagoa; pertsonen ongizatea erdigunean izango duena. Beste urrats bat egin du bide horretan: Mugikortasun Jasangarriaren Aldeko Ituna sinatu berri du.

Otxarkoaga eraberritzeko plana, premia duten auzoetarako proba

Otxarkoaga eraberritzeko plana, premia duten auzoetarako proba

Aitziber Laskibar Lizarribar
Otxarkoagaren birgaitze integrala iragarri dute Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak. Hasiera batean bost eraikin zaharberrituko dituztela azaldu dute, baina askoz sakonagoa dela asmoa: aurrera begira auzo osoari eta bertako bizilagunen bizi kalitateari eragingo dion eraldaketa dela aurkeztutakoa.

Nola eutsi zahartzen ari den lurraldeari

Nola eutsi zahartzen ari den lurraldeari

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Gezi baten itxura hartzen ari da Bizkaiko biztanleriaren piramidea. Gauza jakina da: gero eta zaharragoa da lurraldeko biztanleria, eta gero eta haur gutxiago jaiotzen da. Joera horrek zuzenean eragingo du bizkaitarren bizitzeko eran, eta etorkizunari kezkaz begiratzen diote askok horregatik. Pentsiodunek, adibidez, eztabaidaren erdigunean jarri dute aurreikusitako demografia joerarekin pentsio sistemari nola eutsiko zaion. Hala, egoeraren azterketa egin eta aurrera begira jarri da Deusto BBK Behatokia, Bizkaiko populazioaren zahartzea: diagnostikoa eta inpaktuak txostenean.

Itsasoari itolarria arindu guran

Itsasoari itolarria arindu guran

Aitziber Laskibar Lizarribar

Jada ohikoa da plastikoa gizartean; ohikoegia, duen eraginari erreparatuta. Urtero zortzi tona plastiko isurtzen dira itsasora, eta, orain arteko martxari eutsiz gero, 2050. urtean plastiko gehiago egongo da itsasoan arrainak baino. Hala ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeak. Alarma guztiak piztuta daude azken urteetan, eta, igaro berri den Ingurumenaren Nazioarteko egunaren harira, natura plastikorik gabe mantentzeko premia jarri dute erdigunean. Kezka horren eraginez, garbiketa lanari ere ekin diote hainbat gunetan. Bihar, esate baterako, Bermeoko portuko eta Algortako Portu Zaharreko itsas hondoa garbitzeari ekingo diote.

Bi plater mota mahai bakarrean

Bi plater mota mahai bakarrean

Peru Azpillaga

Suak piztu, eta borborka hasi da lapikoetako ura. Kalean zehar barreiatutako sukalde inprobisatuak jendez lepo daude. Txoko guztietatik irteten den lurrinak dantzan jarri ditu munduko arrozei darizkien hamaika usainak. Kolorea eta zaporea dira nagusi Bilboko San Frantzisko auzoan. Jatorri desberdineko lagunek, beren jantzi eta arropekin emandako kolorea. Hamaika kultura desberdinetako pertsonek kozinatutako platerek sortutako zaporea. Bihar egingo den Munduko Arrozak festa da. Urteak joan, urteak etorri, San Frantzisko auzoko plaza mukuru bete eta Bilboko erdigune bilakatzen den eguna.

Galdakaorako metroaren asmoa, geldi

Galdakaorako metroaren asmoa, geldi

Natalia Salazar Orbe
Hamabi urtez landutako proiektua baztertzeko aukera aztertzen ari dira orain Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia. Metroaren lineari jarraipena eman eta garraio hori Usansolora arte iristea aurreikusten zuen bosgarren linearen proiektua bertan behera uztea aztertzen ari dira.

Ebaluazioaren ebaluazioa

Ebaluazioaren ebaluazioa

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Azterketa garaia izan ohi da ekaina Euskal Herriko ikastetxeetan; ikasturteari zenbakia ezartzeko sasoia. Nahiko, bikain ala ondo; bost, bederatzi eta zazpi. Gero eta gehiago dira gaur egungo ebaluazio eredua zalantzan jarri eta kalifikazio sistema bertan behera uzteko eskatzen duten adituak. "Ebaluazioak, oro har, zertan hobetu behar den ezagutzeko balio behar du, eta baita hobekuntza horretarako zer bitarteko jarri behar diren erabakitzeko ere. Pertsonarengan eragina duen testuinguruaren ebaluazioa egitea beharrezkoa da, orain arteko kalifikazio sistema bertan behera utziz, une oro ikasleen autonomia zainduz eta autoebaluazioa landuz". Hala dio Hik Hasi elkarteak, hezkuntza arloko dozenaka adituren ekarpenekin batera, heziketa hobetzeko osatutako proposamenak.

Dena prest Lekeition, Euskal Eskola Publikoaren Jaia hartzeko

Dena prest Lekeition, Euskal Eskola Publikoaren Jaia hartzeko

Aitziber Laskibar Lizarribar
"Zapran gagoz". Hala diote lekeitiarrek pozarren. Zorioneko sentitzen dira. Euskal Eskola Publikoaren Jaia dute herrian igandean, eta milaka lagun jasotzeko irrikan daude. Lekeitiarrek berezko duten hizkerarekin harro, , bertokoek soilik erabiltzen duten esamolde bat hartu dute jaiaren 27. ediziorako lelotzat.