Gizartea

Sarrera libre, baina tiketarekin

Sarrera libre, baina tiketarekin

A. Laskibar - N. Salazar
Gaztelugatxera jotzen duen bisitari kopuruaren igoerak ez du etenik. Game of Thrones telesailaren kapitulu batzuk han filmatu zirenetik, etengabea da mundu osotik iritsitako bisitarien joan-etorria, eta opor garaietan kolapsoak ere ikusi dira.

Sopelan bederatzi lagun zigortu dituzte ‘mozal legea’ ezarrita

Sopelan bederatzi lagun zigortu dituzte ‘mozal legea’ ezarrita

Uxue Gutierrez Lorenzo
Azken urteetako ohiturari helduz, mural politikoen topaketak antolatu zituzten Sopelan maiatzaren 5ean, "horma gris isil asko aldarrikapenez betetzeko" asmoz. Sei mural margotu zituzten Arriatera-Atxabiribil hondartzako sarbideko horman, eta Ertzaintza bertaratu zen. Margoketak egiten ari zirela argudiatuta bederatzi lagun identifikatu, eta isunak ezarri zizkieten.

Denentzako eremuak lantzen

Denentzako eremuak lantzen

Aitziber Laskibar Lizarribar
Udaren etorrerarekin batera, jaietan murgildu dira Bizkaiko herri eta auzoak. Eta, jaien etorrerarekin, gozatzeko gogoaz gain, beste zerbait ere piztu da: izan daitezkeen sexu erasoengatiko alarmak. Noiz eta non izango diren jakiterik ez dagoen arren, jakina da izango direla.

Motelago mugituko da Bilbo

Motelago mugituko da Bilbo

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Hiri motelagoa izango da Bilbo bihartik aurrera. Hilabeteak dira hiriburuko kale nagusietako abiadura muga orduko 30 kilometrora jaitsiko zutela iragarri zutela. Bada, bihar jarriko da martxan. Bilbok errepideetan dituen 377 kilometroetatik %87tan ezarriko dute muga; hortaz, nabarmena izango da aldaketa. Hartutako neurriarekin, "30 aldiz seguruagoa" egin nahi dute hiriburua. Hala baieztatu du Alfonso Gil Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak. "Hiri eredu desberdina egiteko lanean jarraitzen dugu, garraiobide jasangarrien erabilerari lehentasuna emanez; adibidez, bizikletari. Zirkulazioaren zarata asko jaitsiko da, eta airearen kalitatea ere hobetu egingo da; hori da Bilbon hogeita hamar bider hobeto bizi garela erakusteko modu bat, gure osasuna ere hobetu egingo baita".

Tokiz kanpoko lur eta memoriak ostenduta

Tokiz kanpoko lur eta memoriak ostenduta

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Amonak neba bat izan zuenik ere ez zekien Maru Mangadok, baina haren gorpuzkiekin egin du topo. Iruindarra da Mangado, eta Gernikara bidaia egin du asteon. Bitxia da bisitaren zioa: Gernikako hilerrian 1936ko gerran hilak "omentzeko" frankistek eraikitako kripta zabaldu eta haren osaba handiaren arrastoak jasotzea. Valentin Romeo Segues zuen izena, eta Mendabian (Nafarroa) jaio zen, 1916an. 20 urte zituen 1936ko uztailean armada Espainiako Errepublikaren aurka altxatu zenean. Preso hartu, eta faxistekin borrokatzera behartu zuten Romeo. Desagertuta egon da ordutik.

Esnatzeko garaia

Esnatzeko garaia

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Ez omen da ikusi nahi ez duena baino pertsona itsuagorik, baina ikusi nahi ez izateak ez du errealitatea desagerrarazten: biztanleen %20 inguruk sexu abusuak jasaten dituzte haurtzaroan. Bost pertsonatik batek sexu indarkeriako kasuren bat jasan du haurtzaroan, Europako Kontseiluak 2010ean osatutako ikerketa baten arabera. 13 urtetik beherako umeen artean, lau neskatotik batek eta zazpi mutiletik batek jasan du halako eraso bat. Bizkaia ez da salbuespen bat: adituek %23,3an kokatzen dute zifra. Isilpean gordetzen den errealitatea da, ordea.