Iazko Aste Nagusian su hartutako eraikinetako bizilagunek eskatuta egin du eskaera. Udalak erantzun du aztertuko duela, edo lekua aldatu edo segurtasuna indartu duela.
Gizartea
Barrikako aztarnategian 40.000 urteko silex tailerra aurkitu dute
Edestiaurre Arkeologia Elkartea eta EHU elkarlanean ari dira Zabaletxe 22 aztarnategia ikertzen. Ondorioztatu dutenez, Chatelperron trantsizio aldiko tailerra aurkitu dute.
Boluntario kualifikatuak
Lau ermita zaharberritzeko lankidetza proiektua bultzatu dute Zeanurin. Unibertsitateko Arkitektura ikasleek aztertu dute zein den egoera, eta fundazio batek finantzatuko dizkie obrak.
Gainontzekoen gisara gozatzeko aukera
Elbarritasunen bat daukaten lagunentzako udako kirol eskaintza zabalagoa ematea du helburu Haszten elkarteak, aisialdiaz goza dezaten. Parte hartzaileen beharrizanetara egokitutako campusak antolatzen dituzte. Bizkaian gero eta gehiago dira aisialdi egokituaz gozatzeko bestelako aukerak.
Berotegi gasen isuriak %55 urritu nahi dituzte Hego Uriben
Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateak eskualdeko klima eta energia plan berria aurkeztu du. 2030erako zenbait helburu ezarri dizkiete udalei. Zazpi ildo estrategiko ditu planak.
Ekialde urrunera, misiolari
Jaione Lopez 25 urteko elorriarra Filipinetara joango da, misiolari, uztailaren 26an. Aurretik Kenyan egona da, umeei irakasten eta andreei ahalduntzen laguntzen.
Bertako landareak ezagutzeko saio “dinamikoa” egingo dute Basaurin
Setem Hego Haizea eta Sagarrak taldeek antolatu dute. Baso autoktonoa sortzea da helburua.
“Ganorabakoentzako” arnasgune berria Bilbon
Gaur zortzi zabaldu zituen ateak Bilboko La Sinsorga gune feministak, hamazortzi hilabetez obretan egon ostean. Andrea Momoitio eta Irantzu Varela dira guneko zuzendariak, eta helburua da feministentzat espazio "libre eta segurua" sortzea. Egunero da zabalik, eta otordu beganoak eskaintzen dituzte.
Barakaldon parke eolikoak jartzearen aurka agertu dira
Berriztagarrien lurralde plan sektorialak aurreikusten du parke bat jartzea Argalarion eta beste bat Peñas Blancasen. Apelazioak eta proposamena aurkeztuko dizkiote Jaurlaritzari.
Aske dabiltzan txakurrek abereei erasotzen dietela salatu dute
Larrabetzuko Estraminea elkartearen arabera, urtebetean hamabi ardi hil dira erasoengatik. Udalak jabeei eskatu die landa inguruan ere txakurrak kontrolpean izan ditzatela.