Foru aldundiak hasierako proiektua onartu eta alegazioak jartzeko epea ireki du. Diputatuak esan du osorik estaltzeak egunero 114.000 ibilgailuk darabilten errepidea moztea ekarriko lukeela.
Gizartea
Basaurin kexu dira geltokiaz
AHTaren behin-behineko geltokia Basaurin egingo dute, 2027rako. Udala informazio faltaz kexatu da. Oposizioa aurka agertu da. Ekologistek uste dute planifikatu gabekoa dela.
Eskualdeko emakumeak erreferente
'Ni STEAM Emakumea' izenburupean, zientzian eta teknologian lan egiten duten Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko emakumeen erakusketa ibiltari bat abiatu da. Asmoa da eskualdeko gazteen artean arlo horien inguruko interesa piztea; martxora arte egongo da ikusgai.
Elurrak eta haizeak irauli zuten gurutzea
Gaur 120 urte inauguratu zuten Gorbeiako lehen gurutzea. Mundu osoan mendi batean zegoen gurutzerik altuena zen. Hilabete baino ez zuen iraun zutik. Iñaki Garcia Uribek eta Gontzal Mendibilek ikuskizun batekin gogoratuko dute.
Gailurrera bidean ere ahaldunduz
Bizkaiko Mendi Federazioko Emakumea eta Mendia batzordeak berdintasunaren aldeko lehenengo martxa antolatu du biharko. Urduñatik Txarlazora joango dira, eta buelta. Emakumeak mendira gerturatzea da asmoa. Edonork parte har dezake.
Hutsuneak badu lekua
Joan den astelehenetik, dolu perinatala egiten ari diren Bizkaiko familiek falta duten umea gogoratzeko leku bat dute Bilboko udal hilerrian. Esku Hutsik elkarteak eskatuta sortu da, dolua egiten lagundu eta gizartean "isiltasunean" dagoen errealitate bat agerrarazteko.
Euskarazko harreman agentzia abian da
Berbalagun taldeak martxan hasi dira Bizkaiko eskualde guztietan. Denetarako jarduerak egiteko taldeak osatu dituzte: mendira joateko, yoga egiteko, eskulanak egiteko zein terapia saioetarako. Euskaraz egitea da baldintza bakarra.
Bizkaibusi zerbitzu duin eske dabiltza
Larrabetzuko, Lezamako eta Zamudioko gazte batzuek Garraioa Irauli taldea sortu dute, Larrabetzu Bizkaibuseko zonaz aldatzea eta EHUrako autobus zuzena eskatzeko.
Nahi eta ezin
Bilboko etxebizitzaren egoeraren diagnosiaren arabera, 10.000 gaztek dute etxebizitza baten beharrizana hirian, baina ezin dute eskuratu. Udalak etxebizitza hutsen kontrako kanona ezarriko du. Maizterren sindikatuak neurri gehiago eskatu ditu, eta esan du etxebizitzak "merkantzia" bihurtu direla.
Auzo alkateak arautu ditu Bizkaiak
Bizkaiko Batzar Nagusiek legezko izaera aitortu diete Urduñako Larruzabalgo Batzako lau auzo alkateei, foru arau bidez: hautaketa zelan egin arautu dute. Urduñako Udalak uste du beste arlo batzuk ere arautu beharko lituzkeela beste foru arau batek.