Urtero, munduan ekoizten den janariaren heren bat botatzen da, FAO Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen kalkuluen arabera. 2017an, Rexcatering sortu zuten, jantokietako janaria gal ez dadin, eta Etxebarrin abiatu dute orain zerbitzua.
Gizartea
Domekan itzuliko da Ibilaldia, ohiko eran
Bizkaiko ikastolen aldeko 44. jaia izango da. Seigarrenez egingo da Bilbon, eta hirugarrenez hiriburuko Abusu ikastolak antolatuta. Egitarau "herritarra, parekidea eta parte hartzailea" landu dute.
Ekologistek kezka agertu dute gaikako bilketa gutxi hazi delako
Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuen arabera, herrialdeko hondakinen %51,2 bildu ziren gaika iaz. Ekologistak Martxan-ek salatu du 2019tik dabilela %50en bueltan geldi.
Ardura osoa herritarren gain utzita
Gerratik ihesi etorri diren ukrainarrei lagundu dieten familiek salatu dute ez dutela administrazioaren laguntzarik. Espainiako Estatuari eskatu diote legea bete eta errefuxiatuen kargu egiteko.
Ikusezintasuna ez dadin betiko izan
Julen Nafarrate kazetariak eta Ines Bermejo artistak 'Gu ere bagara' proiektua abiatu dute, Getxoko 65 urtetik gorako LGTBI pertsonen bizipenak jasotzeko. Haiei "ikusgaitasuna" ematea da helburua.
Hemezortzi etxegabetze eragozteko
Basauriko eta Arrigorriagako hemezortzi bizilagun etxe barik gera daitezkeela salatu du Batu Elkarlaguntza Sareak. Orain, kanpaina bat abiatu dute udal biei eta Etxebideri konponbide bat eman dezatela eskatzeko.
Jesus Arrate: “Amorebietako Itun barik, gerra atoan amaituko zatekeen”
Jesus Arrate biologoa da ofizioz, eta historialaria afizioz, eta aparteko interesa du gerra karlisten inguruan. Horietako hainbat pasadizo landu ditu, eta orain liburu bat idatzi du Amorebietako Itunaren ezkutuko ondorioez.
Antxoa bueltan da Ondarroan
Bi urtean egon dira Antxoaren Egun barik, eta horregatik aurtengoa inoiz baino indartsuago dator. Jai giroaz gain, omenaldia ere egingo diete zenbait elkarteri bihar, Zilarrezko Antxoarekin.
Arraina kalez kale
Bi urtez Internet bidez egin ostean, Bermeoko Arrain Azokak berriz egingo du salto kaleetara. Asteburu osorako egitaraua prestatu dute.
Proiektua eta kablea, biak doaz ezkutuan
Gatika eta Frantziako Cubnezais arteko itsaspeko goi tentsioko argindar kableak aurki jasoko ditu baimenak. Haren aurkako mugimendua sortu da Mungialdean, eragingo dituen kalteak eta ordezkatzen duen eredua salatzeko.