Gizartea "urratuta" dagoela adierazi dute erakundeko ordezkariek: pertsona gehiago daude bazterketa larrian. Guztira, 14,5 milioi euro inbertitu zituzten 2021ean.
Gizartea
Askatasunez ospatzeko
Jaietan eraso sexistak izan daitezen eragozteko, protokoloak ondu dituzte hainbat herritan. Zamudion, asteburuan abiarazi zuten, eta Zapata Gorriak talde feminista oso pozik dago emaitzarekin. Igorren ere osatu dute protokoloa: gaur ekingo diete festei; beraz, gaur jarriko dute martxan protokoloa ere.
“Gainezka” daudela salatzeko, kalera
Gurutzetako Larrialdi Zerbitzuetako erizain, erizain laguntzaile eta zeladoreak protestan ari dira, ospitaleko gune horretan sumatu duten lan kargaren gorakadagatik. Dagoeneko lau aldiz atera dira kalera protesta egitera, langile gehiago eskatzeko.
Zortzi trenbide pasabide kenduko dituzte Zallako Arangurenen
Udalak, Espainiako Gobernuak, Adifek eta Urak lankidetza protokoloa sinatuko dute. Udalak esan du lan egingo dutela Zallako beste 30 trenbide pasabideak ere kentzeko.
Zazpi mendez hiribildu
700 urte beteko dira bihar Maria Diaz Harokoak Portugaleteko hiri gutuna sinatu zuenetik. Efemeridea gogoratzeko, ekitaldi ugari egingo dituzte asteburuan.
Bilbo Bizkaia Harro herrietara hedatuko da
Ekainaren 16tik 29ra izango da LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen duten jaialdia. Lehenengo aldiz, Santurtzin, Plentzian eta Santurtzin ere egingo dituzte jarduerak.
Mundu bat eta hamaika arroz
XIX. Munduko Arrozak jaialdia egingo dute bihar Bilbon, kulturartekotasuna sustatzeko. Durangon ere larunbat honetan izango da, hamalaugarren urtez.
Aireportuak lurperatua, azalera
Ipi-Apa elkarteak ikerketa bat egin du Bilboko aireportua egiteko eta handitzeko lanek 1940ko hamarkadatik 1990ekora bitartean inguruan eragindako ondare galerari buruz: Antzinako paisaia biziberritzen liburuan eta dokumentalean bildu dute emaitza. Eraikinak ez ezik, bizimodu bat ere desagertu zen.
Uraren Agentziak oniritzia eman dio Lezaman zabortegi bat egiteari
Uraren Agentziak esan du proiektua "potentzialki baimentzeko modukoa" dela. Eusko Jaurlaritzari dagokio baimena ematea, eta esan dute ez dietela halakorik eskatu oraingoz.
Historia helarazteko urratsak
Bilboko Udalak San Luis meategiaren egoera aztertuko du, Bilbo Zaharra auzo elkarteak sustatutako mozioan hala erabakita. Ez dute zehaztu zer erabilera izango duen lekuak.