Foru aldundiak iragarri du itsasadarreko tunela aprobetxatuko dutela metroaren lehen eta bigarren lineak trenez lotzeko. Erabiltzaileek hogei minutu aurreztuko dituzte bidaian.
Gizartea
Luis Iriondo: suntsitutako Gernikaren memoria
"Bukatu gabe zegoen babeslekuan sartuta egon nintzen hiru orduz, hurrengo bonbak noiz lurperatuko gintuen esperoan", kontatzen zuen Luis Iriondok (Gernika-Lumo, 1932-2022) 1937ko apirilaren 26an bizi izandakoa. Joan den astelehenean hil zen.
Laguntza, kanpoan
Ura falta duela eta, Karrantzak laguntza eskatu du. Esan du Bizkaian ez diotela eman. Ur partzuergoak ukatu egin du eskaerarik jaso izana. Azkenean, Kantabriatik ekartzen hasi dira ura, kamioietan: 200.000 litro egunero.
“XXI. menderako funikularra”
Artxandako funikularra birmoldatuko du Bilboko Udalak, lau proiekturekin. Besteak beste, bagoi berriak jarriko ditu, goiko geltokia berrituko du eta energia kontsumoa apaldu.
Puntako sukaldariak Balmasedako putxeren mende erdia ospatzeko
Putxera lehiaketa egingo dute bihar Balmasedan. Hainbat putxera lehiaketa irabazi dituzten sukaldarien arteko lehia izango da. Bisita gidatuak eta festa giroa ere iragarri dituzte antolatzaileek.
Oinezkoentzako kaleen berme
Bilboko Zazpikaleetan sartzen diren ibilgailuak monitorizatzen hasi dira. Auzokideek nahi dute kale gehiago jartzea oinezkoentzako soilik. Merkatariek diote arauak ez diela kalterik, ez onurarik egingo
Euren lekua nahi dute
Abuztuaren 17tik, Ibar Nagusien Etxera sartu ezinda daude bertako erabiltzaileak: Ertzaintzak eraikina hustu, eta hesitu egin zuen. Prozedura judiziala martxan dago, eta mobilizazioak egiten jarraituko dute.
Gutxietsita sentitzen dira
Bizkaiko arrazakeriari buruzko iazko txostena kaleratu du SOS Arrazakeriak, eta adierazi du "arrazakeria instituzionala"; dela lurraldean nagusi: Poliziari egindako salaketak dira gehiengoa. Guztira, 52 salaketa jaso zituen elkarteak.
“Saretzeko” balio izan dute Euskal Herriko Neska Gazteen udalekuek
Iragan asteburuan izan dira Neska Gazteen udalekuak, Arteagako Basoan. Elkarren arteko harremanak trinkotzeaz gainera, borrokatzen jarraitzeko asmoa iragarri dute.
Iragana babestuz
Bermeo antzina inguratzen zuen harresiaren aztarnak aurkitu berri dituzte. Udalak ikerketa lanaren ondorioak dituenean iragarriko du zer egingo duen aurkikuntza ezagutarazteko.