Doako aplikazio bat erabilita, herritarrek puntuak eskuratuko dituzte birziklatutako ontzi bakoitzeko. Zozketetan parte hartu edota ekintza sozialak babestu ahalko dituzte.
Gizartea
Arrazakeria instituzionala salatu dute Bilboko San Frantzisko auzoan
Bizkaiko SOS Arrazakeriak hiru protesta egin ditu. Polizien kopuru "neurrigabea" salatu dute.
Espazio bat, seguru sentitzeko
Martxoaren 8a aldarria kalera ateratzeko eguna bada ere, urte osoan ere hainbat egitasmori bide ematen diete neska gazte taldeek. Hogei neska gazte talde baino gehiago daude Bizkaian. Bihartik aurrera, beste bat izango da: Zamudioko Anpuluak taldea batuko zaie zerrendara.
Gurutzetako larrialdietan, kolapsoa
Barakaldoko ospitaleko larrialdietako langileek "lan baldintza eskasak" salatu dituzte. Boxak gainezka daudenez, gaixoak pasabideetan artatzen dituzte.
Eskolara bizikletaz joateko proiektua sortu dute Galdakaon
Herriko Txirrindulari Elkarteak Bizi Bus proiektua sortu du, udalarekin elkarlanean. Ibilbideak sortu nahi dituzte, haurrek bizikletaz mugitzeko ohitura har dezaten.
Artzainen arrastoari jarraituz
Aitor Intxaurragak eta Victor Luis de Pedrok GR-282 ibilbidea osatu zuten iaz. Intxaurragak dokumentala ondu du bidean hartutako irudi eta gogoetekin.
Erandioko Astika Herria apirilerako husteko agindu du epaileak
Martxoaren 3an heldu zitzaien agindua. Bizilagunek helegitea jarriko dute, eta erresistentzia iragarri dute. Bihar Irola irratikoen jaialdia egingo dute auzoan.
Metroak Bilbobus hornituko du bere energia soberakinekin
Bilboko metroaren Lutxanako geltokia eta Bilbobusen Elorrietako Erriberako autobus biltokia lotuko ditu azpiegitura berri batek. Proiektua esporta daitekeela diote.
Kalitatezko trena aldarrikatzeko protesta larunbatean, Meatzaldean
Matxura eta atzerapen abisuak exijituko dituzte. 12:00etan hasiko da protesta, Ortuellan.
Urduñan galdutakoen historiak bilatzen
1936ko gerra amaitu eta 1941era arte espetxe frankista bat egon zen Urduñan. 4.000 preso politiko inguru igaro ziren handik, eta ia erdiak Extremadurakoak ziren. 225 pertsona hil ziren guztira pareta haien artean. 71 gorpuzki topatu dituzte hilerrian.