Otsailean jarriko dute martxan Ekhilur ordainketa sistema. Bilboko ekhi txanpon lokaletik eratorritako proiektua da. Tokiko ekonomia sustatzea eta diruaren gaineko kontrola berreskuratzea dira sistemaren oinarriak. - Irakurri gehiago...
Bizkaiko ilustraziogintzaren azken 25 urteak bildu dituzte Kike Infantek eta Alex Oviedok ‘Irudigileak 1974-2019’ lanean. Hamarkadaka egin dute azterketa. Ilustrazioaren historia «andreen istorio bat» dela uste dute. - Irakurri gehiago...
Fernandezek, hainbat kolektiboren laguntzarekin batera, liburu bat argitaratu berri du, Izar Beltz Bilboko ateneo anarkistaren historia biltzen duena. Ateneoko musika taldeen historia da liburuaren hari nagusia. - Irakurri gehiago...
Downen sindromea duenez, Mikel Garcia korrikalaria ezin da Paralinpiar Jokoetan lehiatu. Hori aldatzeko sinadurak bildu ditu, eta auzia Espainiako Senatura iritsi da. Aho batez babestu dute. - Irakurri gehiago...
Aranjuezko kartzelan dagoen Irati Etxebarria umeak bere gurasoekin eta Euskal Herrian bizitzeko duen eskubidea aldarrikatu du Julen Orbeak. Espainiako espetxeetan haurren eskubideak urratzen direla salatu du. - Irakurri gehiago...
‘Eutsi ederrenari’ lelopean, urtarrilera bitarteko egitarau oparoa kaleratu du Gernika-Lumoko Astra kultur fabrikak. Pandemian ere, kultura seguruaren aldeko aldarria egin du Unai Olaeta fabrikako kideak. - Irakurri gehiago...
Datorren astean elikagai bankuak urteroko bilketa nagusia egingo du. Aurten, elikagaiak barik, dirua eskatuko dute. Premia handia dute: %30 hazi da laguntza eske joaten zaizkienen kopurua azken bost hilabeteetan. - Irakurri gehiago...
Azaroaren 18tik eta 19ra Homeless Film Festival zinema jaialdiaren bosgarren edizioa egingo du Bizitegi elkarteak, Bilbon. ‘Streaming’ bidez emango da. Bizitegiri buruzko dokumental bat ere estreinatuko dute. - Irakurri gehiago...
Pandemiak «gizartearen eta hirien eraldaketa motorra» izan direla esan du Castillok. Munduaren beharrizanei erantzuteko, makro eskalan egindako luzera begirako plan orokorrak behar direla azpimarratu du. - Irakurri gehiago...
Amunategik uste du jakinduria guztiak uztartu beharko liratekeela, bata bestearen kontra jarri gabe. Garrantzitsu deritzo sendabelarrak ezagutu, zaindu eta etxean erremedioak aplikatzeari, ezagutza ez galtzeko. - Irakurri gehiago...