Rockein lehiaketarako izen ematea ireki dute »
Uztailaren 12ra arte eman daiteke izena Hego Euskal Herriko talde eta bakarlarientzako musika lehiaketa horretan. Txapelketaren finala azaroaren 19an egingo dute, Basauriko Social antzokian.
Uztailaren 12ra arte eman daiteke izena Hego Euskal Herriko talde eta bakarlarientzako musika lehiaketa horretan. Txapelketaren finala azaroaren 19an egingo dute, Basauriko Social antzokian.
2018an sortu zuten Zeberion Errementari Museoa. Herriko azkeneko errementaria izan zen Jose AƱibarrroen sutegia eta ferratokia dituzte ikusgai, besteak beste.
2019koa izan zen aurrez aurre antolatutako azkena, eta azken bi urteetakoak birtualki ospatu dituzte. Bizkaiko 64 taldek hartuko dute parte, eta 3.500 dantzari batuko dira.
Erdi Aroko azoka egingo dute asteburuan, urtero legez. Txakolinaren ekoizpena izango aurtengo gaia; gaur egun ere garrantzia du negozioak.
Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa eskolako umeei euren hiria ezagutarazteko hezkuntza programatik sortu zen. Bisita gidatuak eta jarduerak ere antolatzen dituzte.
27. aldiz ospatuko dute Clown eta Pailazoen Jaialdia Arrigorriagan. Antzerkia, zirkua, dantza eta beste uztartuko dituzte asteburuan; herriko erdigunean zein auzoetan. Hori da aurtengo jaialdiaren berritasuna, bertako konpainien eta emakumeen presentzia bultzatzearekin batera.
Trapagaranen, Larreinetako funikularraren kabina zaharra ikusgai ipini dute, eta azpiegituraren eta meatzaritzaren historia kontatzen duten baliabideekin osatu.
Bizkaiko bertso munduko emakumeen lehen topaketa egingo dute maiatzaren 22an, Markina-Xemeinen. Bertsoaren inguruan dabiltzan emakumeak batzea lortu nahi dute.
Durangoko Kurutziagako bide gurutzea XVI. mendean egin zuten. Gaur egun, Kurutzesantu museoan dago; gurutzearen, egoitza duen ermitaren, Vera Cruz kofradiaren eta Durangoko heresiaren historia kontatzen dio bisitariari.
Balmasedako La Encartada lantegia ehungintza lantzeko ireki zuten. Prozesu osoa egiten zuten bertan. Gaur egun, makinak martxan jartzen ari dira ostera.