Durangoko herri galdeketa berriz “oztopatu” dutela dio Erabakik »

Peru Azpillaga Diez
Espainiako Gobernuak Durangoko trenbidearen lursailen inguruko herri galdeketa baimentzeko erabakia hilabete eta erdi atzeratu ostean, Erabaki plataformak komunikatu bat zabaldu du EAJ eta PSE-EE alderdien jarrera “oztopatzailea” salatu du.

Ekintzailetza soziala eraikiz »

KoopFabrika programa Bilbora iritsi da, ekintzailetza kooperatiboa eta soziala sustatzeko helburuarekin. Martxan da jada, eta bi motatako formakuntza saioak eskainiko ditu: irekiak eta itxiak. - Irakurri gehiago...

Bizkaiko kultura ere kutsatu du koronabirusak »

Natalia Salazar Orbe, Iñigo Astiz

Kultur programazioa ere doministikuka jarri du koronabirusak. Haren eraginak zalantza hedatu du kultur programatzaileen artean. Erakundeek birusaren hedapena geldiarazteko ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki ezean, programatutako ekintzek martxan jarraituko dute, baina antolatzaileek ziurgabetasuna azaldu dute aste honetan egindako prentsaurrekoetan. Izan dira bertan behera gelditu diren ekitaldiak ere. Datozen bi asteburuetan egitekoa zen MAZ Basauri jaialdia erori egin da, adibidez, eta atzeratu egin dituzte beste emanaldi batzuk. Ekainaren 6rako programatu dute, esaterako, berez bihar Barakaldoko BEC erakustazokan egitekoa zen Izal taldearen kontzertua. Eta irailaren 18ra pasatu dute bihar Bilboko Miribilla kiroldegian El Barrio taldea eskaintzekoa zen kontzertua.

Kareagako bizilagunek salatu dute gas toxikoak arnasten ari direla »

Peru Azpillaga Diez
Barakaldoko Kareaga auzoko bizilagunek “gaseztatu” egiten dituztela salatu dute. Eguzki talde ekologistak azaldu du Reco Recubrimientos Electronicos SM enpresak bere tximinietatik isurtzen dituen gasak “intoxikatu” egiten dituela.

Sopelako Zipiriñe eskola leku falta konpontzear dago »

June Prieto

Ikasleen guraso elkarteak zortzi urte baino gehiago daramatza Sopelako Zipiriñe eskola publikoko leku arazoak salatzen. Aurten egoeraren larritasunak gora egin duela ohartarazi dute: jantokian ume guztientzako lekurik ez, eta zerbitzurik gabe geratuko direla hainbat ikasle. Horri aurre egiteko, 700 familia baino gehiago kalera atera ziren duela bi aste, Eskola berria orain lelopean. Martxoaren 3an bildu ziren Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin, eta, bertan, arazoa aitortu zuten, eta konponbide bat bilatzeko pausoak zehaztu zituzten. Orain, udalak erabaki beharko du Jaurlaritzari zein proiektu aurkeztu.

Gogoetaz betetako sare bat »

June Prieto
Erasoei erantzun indartsu eta antolatu bat emateko eta egun zehatzetako borrokak aurrera ateratzeko, hiriburuko hainbat talde feministak Bilbo Feminista Saretzen (BFS) koordinakundea osatu dute. Auzoetako emakumeez gain, sindikatuetako, gobernuz kanpoko erakundeetako eta alderdi politikoetako emakumeek ere hartzen dute parte koordinakundean.

“Pertsona sentitzen hasi dira” »

Ibai Maruri Bilbao

Gogoeta Juan Manuel Gonzalez de Audikanarena da. 1979an, Eusko Jaurlaritza osatu zenean, Espainiako Gobernuak emandako lehen eskumenak gizarte zerbitzuenak izan ziren, batez ere adingabeei dagozkienak. “Orduan zeuden baliabide guztiak zentro handiak ziren. Baina gure agintariek ez zuten politika pertsonalizatuagoetara salto egiteko arazorik izan, eta arin agertu ziren adingabeentzako lehen pisuak. Ostera, etxegabeen kasuan kosta egin da eboluzio hori. Oraindik ere aterpetxeen logikarekin jarduten da nagusiki”. Euskal Herrian salbuespena Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Habitat Bizkaia proiektua da.

Lanean jarraitu nahi dute »

Natalia Salazar Orbe

“Auzotarren ekimenez sortu zen; emakume talde baten bitartez, bereziki. Senarrek arazoak zituzten alkoholarekin, eta konponbideak bilatzeko, zenbait profesionalekin harremanetan jarri ziren, eta zerbitzua abian jarri zuten”. Gurutzetako Modulu Psikosozialaren sorrerari buruz mintzatu da Jose Ignacio Ibañez bertako psikiatra. Duela berrogei urte gertatu zen hori, artean Osakidetza sortu gabe zegoela. Orduz geroztik, ibilbide luzea egin du, eta beste hainbat alor eta paziente artatzen dituzte martxan dituzten programa anitzetan.

Isilpean gordetako memoriak »

Peru Azpillaga Diez

“Larrabetzu Burdin Hesiaren alboan kokatuta dagoen herria da. Hain zuzen ere, hemendik apurtu zuten defentsa lerroa faxistek, eta horren lekukotza gordetzen duten aztarna ugari topatu daitezke oraindik”, jakinarazi du Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkateak. “Hori dela eta, uste genuen bazela garaia aurrerapauso bat eman eta herritarrekin batera memoriaren gordailu eta erreferente bat sortzeko”, zehaztu du.

Galdakaoko Udalak eskatu du bus transbordadorea Etxebarrira iristeko »

Natalia Salazar Orbe

Galdakao Boluetako metro geltokiarekin lotzen duen autobusa Etxebarriko geltokira itzultzeko eskaera egin du, beste behin, Galdakaoko Udalak. Oraingoan, zerbitzu hori eskaintzen duen enpresako langile batzordea ere gehitu zaie udalari eta herritarrei. Bizkaibuseko A3932 linea egiten duen zerbitzurako aukerarik onena Etxebarriko intermodalera iristea dela dela esan dute.