BILBO. Bilboko hegoaldeko saihesbideak Bizkaiko Foru Aldundiak aurreikusi baino erabiltzaile gutxiago dituela jakinarazi du Bilduk. Hain zuzen, gutxi gorabehera, egunean 11.515 ibilgailuk erabili dute errepidea, eta 23.700 espero zirela ekarri du gogora. Aldundiari azpiegiturak gaizki planifikatzea leporatu dio.